Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
1342

EBAZPENA, 2000ko martxoaren 2koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, “Vitoria-Gasteizko Ipar Abetxukoko 23 JUn 106 etxebizitza burutzeko proiektuaren idazlanak, obra zuzendu eta ikuskatzeko lanak eta bertako segurtasun eta osasuna koordinatzeko lanak” burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak lan horiek esleitzeko espedientearen hasiera onartzea ebatzi du gaur. Horretarako prozedura irekia izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek dira

OINARRIAK:

Xedea.– Aipatutako lanak kontratatzea.

Orotariko aurrekontua.– Berrogeita bederatzi milioi zortziehun eta laurogei mila (49.880.000) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Ez da eskatzen oraingoan.

Behin betiko fidantza.– Milioi bat bederatziehun eta laurogeita hamabost mila eta berrehun (1.995.200) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– Ez da eskatzen oraingoan.

Kontratuaren iraupena.– Burutzeko epea hasieran honakoa izango da:

– Burutzeko proiektua: 8 aste.

– Zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa: obrak dirauen bitartean.

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen bitartean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1a, 2. solairua) eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Araban duen Lurralde Ordezkaritzan (Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2a).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten dira.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 2. solairuan (Lakua II eraikina), 2000ko maiatzaren 2ko 13:30ak arte.

Eskaintzarako eredua.– Pleguaren eranskinean agertzen da.

Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, beheko solairuko 4. aretoan (Lakua II eraikina), 2000ko maiatzaren 3ko 11:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 2a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

JAVIER IRIARTE SALAZAR.


Azterketa dokumentala