Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1340

LEHIAKETA, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integralen sarerako makinaria hornitu, entregatu eta instalatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen dependentzia: Baliabide Zuzendaritza. Hornikuntza Unitatea.

c) Espediente zenbakia: 004/00.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: makinaria hornitu, entregatu eta instalatzea.

b) Lotetako eta zenbakikako banaketa: Bai, 5 lote.

c) Gauzatze lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoak.

d) Burutze epea/entregatzeko azken eguna: 2000-12-31ra arte; hasierako entrega behin betiko notifikaziotik: 1 lotea: 6 hilabete; 2, 3 eta 4 lotea: 3 hilabete.

Tarteko Epealdiak:

3.– Tramiteak, prozedura eta esleipen era:

a) Tramiteak: premiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 36.537.200 pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: %2.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde ordezkaritzetan.

b), c), d) e),

Arabako Lurralde Ordezkaritza: San Prudentzio k/., 18 (Vitoria-Gasteiz). Tel 945-01.72.08.

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia, 13 (Donostia-San Sebastián) Tel. 943-02.28.97.

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85 (Bilbao). Tel. 94-403.10.79/403.11.23

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2000ko martxoaren 31.

7.– Kontratistek bete beharreko berariazko baldintzak.

a) Sailkapena:

b) Beste baldintza batzuk: ekonomia, finantza eta teknikaren aldetik kaudimenduna izatea: klausula administratibo partikularren pleguko 7. puntuan zehaztutakoez gain, plegu horren karatulako 21. puntuan zehaztutakoak ere bai.

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2000ko apirilaren 5eko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: “A”, “B” eta “C” hiru kartazal, administrazio-klausulen pleguan zehazten diren agiriak dituztela barruan.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.a Helbidea: Hornikuntza Zerbitzuan (Donostia kalea, 1) aurkeztuko dira.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 2000.

e) Aldaerak onartzea:ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua - 4. aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2000ko apirilaren 5ean.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Beste argibide batzuk:

11.– Iragarki gastuak: Iragarki ofizialaren gastuak adjudikatariaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2000ko martxoaren 6a.

Kontratazio Mahaiaren burua,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala