Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Leioako Udala
1330

IRAGARKIA, 1999ko herri enpleguaren eskaintza egiten duena.

Elizate honetako Udalaren Osoko Bilkurak, 1999ko urriaren 7an egin duen bileran, 1999 urteko herri enpleguaren eskaintza onetsi du; eskaintza horretan aurrez aldarazpena egin behar izan da lanpostuaren zerrendan.

Bada, Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 24.artikuluan ezarri dena betez, iragarki hau argitaratuko da; honen bidez ondoko plaza hauek eskaintzen direla jakinarazten da:

– Udaltzaingo kabo plaza bat, bete gabe dagoena gaur egun postuan ezarrita dauden zehaztapenen arabera (11. maila, 2. hizkuntz eskakizuna, manuzko data iraungita). Udaltzaingoko agenteen barneko sustapenaren bidez hornituko da.

– Udaltzaingoko kabo plaza bat, sorkuntza berrikoa. 11.maila, 2. hizkuntz eskakizuna, manuzko data iraungi gabe. Udaltzaingoko agenteen barneko sustapenaren bidez hornituko da.

– Udaltzaingoko agenteen hiru plaza (gaur egun bete gabe dauden plazei dagozkienak) 9.maila, 2.hizkuntz eskakizuna, manuzko data iraungi gabe.

– Udaltzaingoko agenteen bi plaza 9.maila, 2.hizkuntz eskakizuna, manuzko data: 1999ko urriaren 7a.

Baldin eta egungo agenteek kaboaren plaza edo plazak atzemateagatik beste lanpostuaren bat hutsik geratuko balitz, bete beharko diren plaza horien kopurua gertatu diren huts horien arabera gehituko litzateke.

Leioa, 2000ko otsailaren 29a.

Alkatea,
KARMELO SÁINZ DE LA MAZA ARROLA.

Azterketa dokumentala