Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2000eko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Eusko Legebiltzarra
348

LEHIAKETA-OPOSIZIORAKO deialdia, Eusko Legebiltzarraren zerbitzuko bi legelari-lanpostu betetzeko dena. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1999ko maiatzaren 20ko 94 zenbakia).

Goian aipaturiko deialdiaren bigarren eranskinak dioenari jarraiki, oposizio aldiko lehen ariketa Eusko Legebiltzarraren egoitzan izanen da (Becerro de Bengoa k. z/g) Laugarren Aretoan, honako egunetan:

Otsailaren 8an, 9:00 orduetan, ariketa idatzia.

Otsailaren 8an, 18:00 orduetan hasiko da, eginiko ariketen irakurketa.

Otsailaren 9an, hamarretan, hala behar izanez gero, ariketen irakurketaren jarraipena.

NAN edo zure identitatea ziurtatuko duen dokumentu ofizialen bat (pasaportea/gidatzeko karneta) zurekin duzula agertu, arren.

Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 2000ko urtarrilaren 19an.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

JUAN M.ª ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala