Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 1999ko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3613

EBAZPENA, 1999ko abuztuaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 46/99 lehiaketa publikoan egin beharreko zuzenketa iragartzen duena. Errektorego Taldearentzako informazio-sistema baterako (E.I.S./S.I.D.) kontratua adjudikatuko da aipaturiko lehiaketaren bidez.

Aipatutako lehiaketa publikoari dagokion iragarkiko 7. puntuan akats bat aurkitu da (1999ko uztailaren 23ko EHAAn argitaratua), bai eta karatulako 19. puntuan ere. Beraz, jarraian adierazten den zuzenketa egin behar da.

1.– Honako hau dioenean: "Sailkapena: III. taldea, 7. taldea, C kategoria", ondoko hau esan behar du: "Sailkapena: III. taldea, 3. taldea, C kategoria."

Leioa, 1999ko abuztuaren 3a.

Sinatuta, 19997ko otsailaren 3ko Ebazpenaz, eta kontuan hartuta UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Ebazpena.

Ikasketa Plangintzako Errektoreordea,

PILAR ELGOIBAR LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala