Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 1999ko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3604

EDIKTUA, 1599/97 administrazioarekiko-auzi errekurtsoari dagokiona. Ixteko ordutegia ez betetzeagatik jarritako isunaren eta lokala ixteko zigorraren aurka jarri zen errekurtso hori.

Nik, Domingo Gibert Trueba jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salako idazkari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: The Sound, C.B. dantzalekuaren ixteko ordutegia ustez ez betetzeagatik, Laskibar Bailaran, 1 zenbakian dagoen lokala ixteko zigorra eta isuna jarriz, Irurako Udalak 97-3-19an hartutako ebazpenaren aurka The Sound, C.B.k aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean autoa eman da. Hau dio hitzez hitz:

"Jaunok:

Lehendakaria: Juan Luis Ibarra Robles Jauna.

Magistratuak: Carlos De Rozas Curiel Jauna.

Jose Antonio Alberdi Larizgoitia Jauna.

Bilbaon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren seian.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 1998ko abenduaren 28an, Jose Antonio Hernández prokuradorearen idazki bati eman zitzaion sarrera sala honetan. Errekurtso hau artxibatzeko eskatu zuen bertan, ordezkatzen dituen lagunak non zeuden ez zekielako.

Bigarrena.– 1999ko urtarrilaren 18an, probidentzia bat eman zen, Andoaingo Bake Epaitegiari exhorto bat bidaltzeko, errekurtsogileek beren letratuak azaldutako nahia, errekurtsoa artxibatzekoa, sendets zezaten. Hala ere, exhortoa itzuli egin zen, Jose Ramón Lareo jauna aipatu herrian bizi ez zelako.

OINARRI JURIDIKOAK

Bakarra: Errekurtsogileen ordezkariak errekurtso hau artxibatu nahi du, ordezkatzen eta defenditzen dituen lagunak non dauden ez dakielako; hori autoetan jaso da, Epaitegiak errekurtsogileek nahi hori sendets dezaten ahaleginak egin baititu, lortu ez duen arren. Hori dela eta, errekurtso hau artxibatzea bidezko da.

SALAK HAU ERABAKI DU:

Errekurtso hau artxibatu egingo da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Jose Ramón Laro Vidal jaunari eta Jorge Fernández Usandizaga jaunari, EHAAn ediktua argitaratuz.

Auto hau erabaki, agindu eta sinatu dute lehen aipatu magistratuek, auzitegi honetako kide baitira, eta nik, idazkari naizenez, horren fede ematen dut.

Eta Jose Ramón Laro Vidal jaunari eta Jorge Fernández Usandizaga jaunari errekerimendua formalki egiteko balio dezan, ediktu hau eman dut Bilbaon, 1999ko apirilaren 8an.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala