Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 1999ko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

Xedapen Orokorrak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3603

306/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena.

Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean Konstituzioan agertzen den agindua jasotzen da, alegia, arrisku laboralen aurrean langileen osasuna babesteaz diharduena. Lege horren bidez, halaber, Europako Batasunak aurkeztutako ikuspegi armonizatzaile berria eransten dio Estatuaren ordenamendu juridikoari, hain zuzen ere Akta Bakarraren 118 A) artikulu aldatuaren bidez. Horrek dakarrena zera da: Segurtasunaren eta Osasun Laboralaren alorrean esparru juridiko berria tajutzea, batik bat 89/391/EEE abiaburu Direktiba egokituz; direktiba hori, izan ere, langileek beharlekuan izan behar dituzten segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa da.

Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan aurrezaintzako jarduerak garatzeko baliabideen antolaera ezartzen da alde batetik; eta bestetik, lehen aipatutako 31/1995 Legeko IV. kapituluan xedatutakoa oinarri hartuz, osatzeko dauden Aurrezaintzako Zerbitzuen modalitateak zehazten dira. Aurrezaintzako Zerbitzuek aurrezaintzaren alorreko lau diziplinak hartzeak -Laneko Medikuntzarena horien barne-, ekainaren 10eko 1036/1959 Dekretua eta 1959ko azaroaren 21eko Agindua beren-beregi indargabetu beharra ekarri zuen. Dekretua, Enpresako Zerbitzu Medikuei buruzkoa zen; eta Agindua, Enpresako Zerbitzu Medikuen Erregelamendua onartzeari buruzkoa.

Kontutan izanik: Ospitaletako eta sanitate zentro publikoetako aurrezaintzak dituen inguruabar bereziak; aurrezaintzako medikuntzan espezialistak diren medikuen, laneko medikuntzan espezialistak diren medikuen edo enpresako medikuntzan diplomatuta dauden fakultatiboen arteko lotura funtzionala; Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko Legeko Erregelamenduan eta arrisku laboralen aurrezaintzari buruzko legedia Estatuko Administrazio Orokorrari egokitzeari buruzko uztailaren 10eko 1488/1998 Errege Dekretuan adierazitako indarreango erregulazioa; eta zentro horietariko batzuk dituzten premiak eta baliabide propioak bultzatu beharra. Guzti hori kontutan izanda, aurrezaintzako medikuntzan eta OLT/EUD-en lan egiten duten profesional sanitarioak inkorporatzea ezartzen da, hain zuzen ere Arrisku Laboralen Aurrezaintzako Zerbitzuei buruzko Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/197 Errege Dekretuko 34. eta 37. artikuluetan aipatutako goi-mailako egitekoak betetzeko.

Kontuan hartzen da Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak euskal aginte publikoei ezartzen diela herritarrek euren osasuna babesteko duten eskubidearen errekonozimendua. Euskal administrazio sanitarioaren esku uzten du, bestalde, osasun publikoaren tutela orokorra bermatze, horretarako aurrezaintzako eta osasunaren sustapenerako neurriak hartuz.

XEDATU DUT:

XEDAPEN OROKORRAK

Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko azaroaren 8ko

31/1995 Legearen eremuan, eta Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) sortzeari buruzko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen babesean, Dekretu honetan, Aurrezaintzako Zerbitzuek eta auditoria-entitateek eta kanpo-ebaluazioko entitateek bete behar dituzten baldintza sanitarioak ezartzen dira, baita ere osasun laboraleko jarduera sanitarioen esparrua.

Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuko 37.3 artikuluan jasotzen diren jarduera sanitarioak garatzen dituzten Aurrezaintzako Zerbitzuei aplikatuko zaie dekretu honetan ezarritakoa, nahiz enpresa bat edo erakunde publiko bat osatzen dutela, nahiz horietaz besteko entitate bat osatzen dutela. Aplikatuko zaie, halaber, dekretu honetan ezarritakoa, 39/1997 Errege Dekretuko 30. artikuluan jasotako aurrezaintzako zerbitzuen auditoriak edo kanpo ebaluazioak burutzeko baimena izan dezaten entitateei, eta arrisku laboralen aurrezaintzan jarduera sanitarioak garatzen dituzten guztiei.

Dekretu honetako 1. artikuluan adierazitakoaren ondorioetarako, jarduera sanitarioek, indarrean dauden arauetan egotzitako ahalmenez eta aginpideez gain, honako alderdi hauek jasoko dituzte:

3.– Mediku zaintzako eta sorospen sanitarioko jarraibideak eta protokoloak ezartzea aurreneko laguntzetan, Aurrezaintzako Zerbitzuek erabil ditzaten; eta hori, arrisku laboralen aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legean xedatutakoaren arabera.

6.– Aurrezaintzako eta auditorien zerbitzuetan diharduen pertsonal sanitarioaren trebakuntzaz arduratzea, tituluei dagokienez Estatuak dituen eskumenei begirunea erakutsiz.

AURREZAINTZAKO ZERBITZUEN JARDUERA SANITARIORAKO BALIABIDEAK BALDINTZAK ANTOLATZEA

1.– Aurrezaintzako Zerbitzuen gainean agintaritza duen Osalan izango da bidezkotzat jotzen diren txostenak eta ebazpenak emateko organo eskumenduna. Eta eman, Osasun Laboraleko Unitatearen bitartez emango ditu.

5. artikulua.– Jarduera sanitarioak garatzeko aurrezaintzako zerbitzuek behar dituzten gutxienezko baldintza sanitarioak.

2.– Jarduera sanitarioa garatzeko besteren Aurrezaintzako Zerbitzuek bete behar dituzten baldintzak dekretu honetako II. eranskinean zehaztutakoak dira.

Aurrezaintzako Zerbitzuen jarduera sanitarioaren auditoria edo kanpo ebaluazioa, behintzat, Lan Medikuntzan espezialista den mediku batek edo Enpresako Medikuntzak diplomatua den mediku batek burutu beharko du.

7. artikulua.– Baldintza sanitarioak ezartzea.

8. artikulua.– Protokolo sanitarioak.

III. KAPITULUA

9. artikulua.– Osasun Sailaren koordinazioa.

2.– Lanarekin zerikusirik duten gaixotasunak diagnostikatze-, tratatze- eta bereoneratze-lanetan Aurrezaintzako Zerbitzuek lehenengo osasun-sorospeneko eta sanitate-laguntza espezializatuko zerbitzu publikoekin batera egingo dute lan.

– Historia kliniko-laborala, gutxienez anamnesiaren, arakaketa klinikoaren eta kontrol biologikoaren xehetasunak jasoko ditu, baita azterketa osagarriak ere, lanari darizkion arriskuen arabera. Lanpostuaren deskripzio zehatza ere jasoko da, lan-baldintzen analisian antzemandako arriskuak, arriskuon eraginpean emandako denbora, hartutako banakako aurrezaintza-neurriak eta langileak lanpostuari buruzko arriskuen berri izan duenaren froga.

– Langileek dituzten gaixotasunen zerrenda eta osasunaren gorabeherak direla-eta lanera ez joatea, hain zuzen ere gaixotasunaren edo ausentziaren jatorriaren eta beharlekuetan osasunak izan ditzakeen arriskuen arteko lotura identifikatzeko.

4.– Aurrezaintza Zerbitzuetako fakultatiboek, eskuratuta dituzten helburuak betetzeko garrantzizkotzat jotzen diren agiriak eska diezazkieke Osakidetzako fakultatiboei, Osasun Saileko Zerbitzu Sanitarioen Ikuskaritzari eta eskaini ditzaketen gainerakoei. Bermatu egin beharko da beti intimitaterako eta langileek euren xehetasun pertsonalak babesteko duten eskubidea, dekretu honetako 17. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaiela.

Kontratu-bidezko lotura amaitzen denean entregatuko zaio langileari historia kliniko-laboralaren kopia, behar bezala foliatuta eta zenbatuta. Horretaz gain, nahi adina argibide eska ditzake kontratuak diraueno, nahiz kontratua amaitzen denean.

Baldin eta beharrezkoa bada langileen osasun-egoeraren zaintza egitea lan-harremana amaituz gero ere, diagnostikoa jasoko duen txostena egingo dute Aurrezaintza Zerbitzuko zerbitzu medikuek, langile horren osasun-egoera zaintzen jarraitzeko ikusten diren arrazoiak adieraziko direla bertan, baita ere lanpostuaren deskripzio zehatz-mehatza, berton egindako denbora, lan-baldintzen analisian antzemandako arriskuak eta hartutako banakako aurrezaintza-neurriak.

12. artikulua.– Zaintza epidemiologikoa.

13. artikulua.– Prestazio mediko-farmazeutikoa.

2.– Lan-ordutegian ager daitezen arazo sakonak onbideratzea da prestazio honen helburua, baita ere gaixotasun kronikoak dituztenen jarduera laboralari eutsi ahal izatea.

4.– Osasun Sailean eskumena duen organoak izenaz emango dio baimena prestazio honen ardura duen fakultatiboari eta, bere instantziaz, Osakidetzako errezeta ofizialak entregatuko ditu.

Osasun Sailak diseinatu dezan prestazio farmazeutikoa, arrazionalizatzeko programetan ezarritakoari egokituko zaio, eta espezialitate farmazeutiko orokorrak erabiltzea indartuko da.

7.– Prestazio mediko-farmazeutikoak Osasun Sailean eskumena duen organoaren kontrolen pean egongo dira, Osakidetzari aplikatzen zaion modu berean. Artikulu honetan aditzera ematen diren baldintzak ez betetzeak baimenik gabe gelditzea ekarriko du eta, horretaz gain, sor ditzakeen erantzukizunei erantzun beharko zaie.

1.– Aurrezaintzako Zerbitzuak, ezar dadin gutxienezko datu-kopuruaren arabera, Agintari Sanitarioekin batera jardungo du Osasun Laboralari buruzko Informazio Sanitariorako Sistema hornitzerakoan.

IV. KAPITULUA

15. artikulua.– Aurrezaintzako Zerbitzuen erregistro sanitarioa.

16. artikulua.– Aurrezaintzako Zerbitzuen publizitatea.

V. KAPITULUA

17. artikulua.– Norbere xehetasun medikoak eta pertsonaren intimitatea.

2.– Baten batek, izan dezakeen karguarengatik edo lanbidearengatik, bakoitzaren datu medikoen berri izango balu eta isilpekotasunaren beharra urratuko balu, aurreko idatz zatian adierazitako erantzukizunak izango lituzke.

1.– Aurrezaintzako Zerbitzuentzat ezarritako baldintza sanitarioen mantenimendua ebaluatu, kontrolatu eta ikuskatu dezake OSALAN-eko Osasun Unitateak.

2.– Dekretu honetan xedatutakoa urratzeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta indarrean dauden gainerako arauen arabera, zehapen administratiboak ekar ditzake. Aldez aurretik, hala ere, horri buruzko espedienteak bideratu eta izapidatu beharko dira.

8/1997 Legeko 35.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aldez aurretiko baimenik edo halabeharrezko erregistro sanitariorik ez daukaten establezimendu, instalazio edo zerbitzuak ixteagatik ez da zehapenik ezarriko, ezta ere funtzionamendua eteteagatik, harik eta hutsak zuzendu arte edo sanitate, higiene edo segurtasuneko arrazoiak direla-eta eskatutako baldintzak bete arte.

Lehenengoa.– Fitxategi informatikoak.

Bigarrena.– Pertsonal sanitarioaren prestakuntza.

Aurrezaintzako zerbitzuetan eta auditorietan diharduen pertsonal sanitarioaren trebakuntza gainbegiratuko du, noizbehinka kontrolak eta ebaluazioak eginez.

1.– Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen 39/1997 Errege Dekretuko 37.3 artikuluan adierazten diren jarduera sanitarioak garatzen dituzten aurrezaintza zerbitzuek, guztiz edo alor sanitarioan bakarrik, bertan behera utzi nahi badute euren jarduera, Osalan-eko Osasun Laboraleko Unitateari eman beharko diote horren berri. Jarduera bertan behera utzi baino behintzat hiru hilabete lehenago egin beharko dute hori. Hartuko diren neurriak ere aditzera emango dira, enpresetako eta babespeko langileen sorospen sanitarioa bermatzeko eta dekretu honetako 9. artikuluan agertzen den informazioaren arta egiteko.

Laugarrena.– Gutxienezko baldintza sanitarioak aldatzea.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Ospitale eta zentro sanitarioetan eratu daitezen Aurrezaintzako zerbitzuetan gaurregun aurrezaintzako medikuntzako unitateetan lan egiten duten profesional sanitarioak egin dezakete lan. Aurrezaintzako medikuntzan titulu ofiziala dutela edo OTL/EUD direla egiaztatu beharko dute; edo bost urteko epearen barruan egiaztatu beharko dute, hasten direnetik gehiago, Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 34. eta 37. artikuluetan adierazten diren goi-mailako egitekoak betetzeko gai direla.

Bigarrena.– Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen erregistroa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

– Osasun sailburuaren 1992ko abenduaren 9ko Agindua, hots, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresako zerbitzu medikoek bete beharreko agiri sanitarioen eredu ofizialak onartzen dituena. 1992/12/29ko EHAA, 252 zk.).

Lehenengoa.– Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak ireki, jardunean jarri eta aldatzeko baimenak emateari buruzko urriaren 11ko 396/1994 Dekretuko 2. artikuluaren 1. idatz-zatia aldatu egiten da, eta k) letra eransten zaio, honako edukia izango duena:

Bigarrena.– Dekretu honetan zehaztu ez diren prozedurazko gai guztietan aplikatu beharrekoa: Osalan-eko egitura eta jardunbideari buruzko Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 9ko 2/1996 Dekretua; eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea. Aintzat hartuko da, baita ere, Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta aplikagarriak zaizkion garapen-erregelamenduetan ezarritakoa.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik gehiago hartuko du indarra dekretu honek.

Lehendakaria,

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

Osasun sailburua,

I. ERANSKINA

JARDUERA SANITARIOA GARATZEKO AURREZAINTZAKO ZERBITZU

PROPIOEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK

a) Aurrezaintzako Zerbitzuetan diharduten profesional sanitarioek Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko VI. eta VII. kapituluetan zehaztutako egitekoak betetzen baino ezingo dute jardun zerbitzuotan. Bermatu egin beharko dute pertsonen duintasunarekiko eta intimitatearekiko begirunea eta bakoitzaren datu medikoen isilpekotasuna.

Beste profesional sanitario batzuk ere parte hartu ahal izango dute, ez halabeharrez, Aurrezaintzako Zerbitzuan; eta parte hartu, duten espezialitate edo diziplinaren eta zaindu beharreko arriskuen arabera, alegia, oftalmologia, alergologia, epidemiologia, analisi klinikoak, erradiologia eta otorrinolaringologia alorretan.

Ezingo dute lan egin beste erakunde edo zerbitzu publiko batzuetan, baldin eta horien jarduera administratiboa arrisku laboralen aurrezaintzakoa bada.

d) Baliabide izendapenari eta profesional sanitarioen dedikazio-denborari dagokienez, honako hau da enpresek agintariei aurkez diezaien jarduera-egitasmoan kontuan izan beharreko irizpidea, onartua izan dadin: profesionalen kopurua eta horien ordutegia, jagon beharreko biztanleei, egon dauden arriskuei eta gara ditzaten egitekoei egokitu behar zaizkiela. Eta horrek, bai laneko edo enpresako medikuentzat, zein enpresako erizainentzat balio du. Profesionalen kopurua eta duten espezialitatea edo diplomatura eman beharko dira aditzera. Areago, behin betiko akreditazioaren kasuan kolegiatuaren izena eta zenbakia erantsiko dira.

i) 1.000 langile arte, OUS bat.

iii) Aurrezaintzako Zerbitzuko kideen kopurua handitzen denean aintzat hartu behar da talde-lanaren efikazia-maila handiagoa. Orduan ez da beharrezkoa Aurrezaintzako Zerbitzu gaindimentsionatuak diseinatzea.

Aurrezaintza Zerbitzuen Erregelamenduko 15. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, garatu daitezen egitekoei egokituko zaie zerbitzu horien dotazioa. Horren barruan ekipo eta material sanitarioak eta artxiboko ekipoak eta materiala sartzen dira.

– Harrera- eta itxaron-gela.

– Erizaintzako despatxoak eta sendaketa-gelak eta lehen sendaketetarako gelak. Esku-garbilekua euki beharko dute.

– Bereiztutako komunak, bertan edo inguruetan.

c) Langileen osasuna jagoteko egokitzat jotzen diren ekipoak eta materialak, kontuan izanik enpresako lanak eragiten dituen arriskurik handienak eta langileen kopurua. Gutxienezko dotazioa honakoa izango da:

– neurgailua.

– otoskopioa.

– oftalmoskopioa.

– esfigmomanometroa.

– espirometro homologatua: norberea edo hitzartua.

– audiometro homologatua: norberea edo hitzartua.

– erradiodiagnostikorako ekipoa: norberea edo hitzartua.

d) Artxiboko ekipoak eta materialak, datuen isilpekotasuna bermatuko duten arta-sistemak dituztela.

f) Osasun alorreko arta-zereginak gauzatzeko diren ekipo sanitario mugikorrak eta osagarriak eukiz gero, langileen arta eta sorospen egokiak, segurtasuna eta datuen isilpekotasuna berma ditzaten baldintzak bete behar dituzte. Ekipo mugikorrok euki behar dituztenak:

Pertsonal ez-sanitarioa: indarreko arauek eskatzen duten zirkulazio baimena euki beharko duen auto-gidaria.

Materiala:

– neurgailua.

– otoskopioa.

– oftalmoskopioa.

– esfigmomanometroa.

– ikusmena zaintzeko ekipo homologatua.

– hondakin sanitarioetarako edukiontzia.

Behar bezalako akreditazioa eta baimena duten zentro espezializatuekin azpikontratatu daitezke zerbitzuko oinarrizko jarduera sanitarioaz gaindiko jarduera zenbait; esaterako, diagnostikorako osagarrizko teknikak.

4.– Instalazioen irisgarritasuna.

b) Aurrezaintzako Zerbitzu amankomunetan, instalazioei, baliabideei, pertsonalari edo eremu geografiko jakin bati dagokienez, garraiobide arrunteko isokronak ez dira hogei minututik edo 30 km.tik gorakoak izango. Mugikorrak eta osagarriak diren ekipo sanitarioak egoera berezietan baino ezin dira erabili Aurrezaintzako Zerbitzuaren eremu geografikotik kanpo, baldin eta elkartutako enpresa edo beharlekua 30 km.tik 60 km.ra bitartean badago.

II. ERANSKINA

BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK

a) Aurrezaintzako Zerbitzuetan diharduten profesional sanitarioek Arrisku Laboralen Aurrezaintzari buruzko 31/1995 Legeko 31.3 artikuluan eta Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko VI. eta VII. kapituluetan zehaztutako egitekoak betetzen baino ezingo dute jardun zerbitzuotan. Bermatu egin beharko dute pertsonen duintasunarekiko eta intimitatearekiko begirunea eta bakoitzaren datu medikoen isilpekotasuna.

Beste profesional sanitario batzuk ere parte hartu ahal izango dute, ez halabeharrez, Aurrezaintzako Zerbitzuan; eta parte hartu, duten espezialitate edo diziplinaren eta zaindu beharreko arriskuen arabera, alegia, oftalmologia, alergologia, epidemiologia, analisi klinikoak, erradiologia eta otorrinolaringologia alorretan.

Arrisku Laboralen aurrezaintzan eta gorabehera profesionalen edo arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren prestazio ekonomikoa kontrolatzean ezingo dute zerbitzurik eskaini jarduera administratiboa duten beste erakunde edo zerbitzu publiko batzuentzat. Bete egin beharko da, halaber, arrisku laboralen aurrezaintzako jardueren garapenean izandako Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutuen jardunbide erregimena arautzen duen 1997ko apirilaren 22ko Aginduko 10. artikulua.

Honako hau hartuko da Oinarrizko Unitate Sanitario (OUS) lez, hots, laneko edo enpresako mediku batez eta enpresako erizain batez osatutakoa, eta egun osoko lanaldia dutela. Baliabideen asignazioa:

ii) 1.000 langiletik aurrera orduak/langileko/urteko irizpidea erabiliko da aurrezaintzako zerbitzuen alor sanitarioa eratzeko eta profesional sanitarioen dedikazio-denbora ezartzeko. 68 minutu/langileko/urteko neurria hartuko da, ordea, Aurrezaintzako Zerbitzuen Erregelamenduko I. eranskinean aditzera ematen diren jardueraren bat garatzen duten enpresei dagokienez, eta beste era bateko jarduerak garatzen dituzten enpresetan aritu eta beren-beregiko aplikazio-araudipeko arrisku laboral baten eraginpean dauden langileei dagokienez. Eta 34 minutu/langileko/orduko gainerako langileentzat. iii) Aurrezaintzako Zerbitzuko kideen kopurua handitzen denean aintzat hartu behar da talde-lanaren efikazia-maila handiagoa. Orduan ez da beharrezkoa izango Aurrezaintzako Zerbitzu gaindimentsionatuak diseinatzea. e) Aurrezaintza Zerbitzurako jar dadin eta langileen osasun egoerarekin zerikusirik duen informazioa eskuragarri duen laguntzako pertsonal administratiboak eutsi egin beharko dio informazio horren isilpekotasunari.

Aurrezaintza Zerbitzuen Erregelamenduko 18. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, garatu daitezen egitekoei egokituko zaie zerbitzu horien dotazioa. Horren barruan ekipo eta material sanitarioak eta artxiboko ekipoak eta materiala sartzen dira.

– Harrera- eta itxaron-gela.

– Erizaintzako despatxoak eta sendaketa-gelak. Esku-garbilekua euki beharko dute.

– Bereiztutako komunak, bertan edo inguruetan.

c) Langileen osasuna jagoteko egokitzat jotzen diren ekipoak eta materialak, kontuan izanik enpresako lanak eragiten dituen arriskurik handienak eta langileen kopurua. Gutxienezko dotazioak honakoa izango da:

– neurgailua.

– otoskopioa.

– oftalmoskopioa.

– esfigmomanometroa.

– espirometro homologatua.

– audiometro eta kabina homologatuak.

– erradiodiagnostikorako ekipoa: norberea edo hitzartua.

d) Artxiboko ekipoak eta materialak, datuen isilpekotasuna bermatuko duten arta-sistemak dituztela.

Beharlekuan egon daitekeen aurrezaintza zerbitzuko pertsonalak emango die lehenengo laguntza eta urgentziazko sorospena istripuak edo gaixotasunak izan ditzaten langileei. Eta laguntza hori, beharlekuan bertan emango zaie (RSP-ren 37.h artikulua).

Pertsonal sanitarioa: Oinarrizko Unitate Sanitario bat.

Instalazioak: despatxo mediko isolatua, arakaketetarako gela duela. Sendaketetarako eta erauzketetarako gela. Esku-garbilekua euki beharko du.

– pisagailu klinikoa.

– negatoskopioa.

– rinoskopioa.

– fonendoskopioa.

– esfigmomanometroa.

– ikusmena zaintzeko ekipo homologatua.

3.– Jarduera sanitarioen zatikako azpikontratazioa.

Azpikontratatu daitezkeen jarduera sanitarioetarako eta horien nondik-norakoetarako, aurrezaintza egitasmoa baimentzeko prozeduran eskumena duten Agintari Sanitarioen beren-beregiko baimena beharko dute.

a) Zerbitzu hauetako instalazioak, baliabideak eta pertsonala poligono industrial edo eremu geografiko jakin batean badaude kokaturik, garraiobide arrunteko isokronak ez dira hirurogei minututik edo 75 km.tik gorakoak izango. Mugikorrak eta osagarriak diren ekipo sanitarioak egoera berezietan baino ezin dira erabili Aurrezaintzako Zerbitzuaren eremu geografikotik kanpo, baldin eta elkartutako enpresa edo beharlekua 75 km.tik 125 km.ra bitartean badago.


Azterketa dokumentala