Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 1999ko uztailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
3212

AGINDUA, 1999ko uztailaren 7koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, Sail honi atxikitako 001001/108 kodeko Goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe geratu dela deklaratzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) arikuluan xedatutakoa betez eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1999ko maiatzaren 7ko Aginduaren (EHAA, maiatzaren 28ko 100. alea) laugarren oinarri-arauaren arabera, Sailean hutsik dagoen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duena, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Ingurugiro Sailburuordetzari atxikitako "Goi-kargudunaren idazkaria, 001001 kodea, 108 dotazioa, C/D taldea, 18 maila" lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe geratu dela deklaratzea.

Bigarrena.– Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari hile bateko epearen barruan, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo administrazio-auzibideko errekurtsoa ere aurkez dakioke Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari bi hileko epearen barruan, Agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko uztailaren 7a.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala