Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Azpeitiko Udala
1742

IRAGARPENA, “Antzibarrena” 70. H.I.A.rako Konpentsazio Proiektuaren behin betiko onarpenari buruzkoa.

Azpeitiko Udalbatza Osoak, 1999ko martxoaren 4an egindako bilkuran, behin betiko izaerarekin, “Antzibarrena” 70. H.I.A. hirigintza iharduerako arearen Konpentzazio Proiektua onartu du, Udal Arkitektuak bere txosten teknikoan ezarritako baldintzak bete behar direlarik. Horrez gain, Alkate-Lehendakaria ahalordetzen da, dagokion Erregistro-inskribaketa egiteko beharrezko diren adina dokumentu publiko eta pribatu sina ditzan Azpeitiko Udal honen izen eta ordezkaritzan. Era berean, Alkate-Lehendakaria ahalordetzen da, Konpentzazio Proiektu barnean aurkitu daitezkeen zuzen zuzenketak edo arikmetikoak diren akatsak zuzentzeko.

Erabaki hau jendaurrean argitaratzen da, ohartaratuz aipatu erabakiaren aurka, bide administratibotik behin-betikoa dena, Administrazioarekiko Auzi-errekutsoa jarri ahal izango dela Euskal Herriko Juztizia Epaitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoentzako Gelaren aurrean, bi hilabeteko epean, honako Edikto hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, El Diario Vasco egunkarian, Egunkaria egunkarian edo Udal hontako Iragarpen taulan, hots, argitalpen horietan azkena argitaratu edota, haiek baino geroago balitz, egin behar liratekeenetan, norbanakoari egindako jakinerazpenaren hurrengo egunetik kontatua.

Azpeitia, 1999ko apirilaren 8a.

Alkatea,

JOSE MARI BASTIDA ARRIETA.


Azterketa dokumentala