Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 1999ko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
1737

IRAGARPENA, Azucareraren eraikin zaharrak izango dituen babes-maila eta erabilerari dagokienez, Vitoria-Gasteizko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra Aldatzeko espedienteari buruzko martxoaren 9ko 28/1999 Foru Dekretua jakinarazteko dena.

Hona hemen Diputatuen Kontseiluak gaur emandako foru dekretuaren xedapen zatia:

“Lehenengoa.– Azucareraren eraikin zaharrak (Sprilur, S.A.k sustatuak) izango dituen babes-maila eta erabilerari dagokienez, Vitoria-Gasteizko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra Aldatzeko espedientea, aipatutako udalerriko udalak izapidetu duena, behin betiko onartzea, baina bi zehaztapen hauek egin ondoren:

A.– Fatxada derrigorrez mantentzeak fatxada guztiak, estalkiaren ingurukariak eta tximinia hartuko ditu.

B.– Estalkiaren egitura eta metalezko zutabeak ere mantenduko dira.

Bigarrena.– Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian erabaki hau argitaratzea.

Hirugarrena.– Foru Dekretu hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia jakinarazten den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean zehazten den moduan zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.” Hala argitaratzen da guztiek jakin dezaten.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala