Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 1999ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

HOBETUZ
56

DEIALDIA, Etengabeko Prestakuntzarako laguntzei buruzkoa.

HOBETUZ - Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak (aurrerantzean testuan HOBETUZ izango denak), egin duen Laguntzen Deialdiaren xederik behinena enplegua duten langileen lanbide prestakuntza eraginkorragoa eskuratzean datza, alor hori erabiltzaileei gehiago hurbilduz alegia, eta hori guztia enpresen benetako beharrizanei eta langileen prestakuntza beharrizanei hertsiki lotuz burutzea. <P ALIGN="JUSTIFY">Deialdi honetan, HOBETUZek, adierazi diren guztiak ezezik, erakundeak Euskal Herrian duen presentzia sendotzea da asmoa, jarduteko esparru horretatik Euskal Autonomia Erkidegoaren (aurrerantzean EHAE) bilakaera ekonomikoa eta gizarte bilakaeran gure lankidetza eskaintzea eta interesa duten ondoko alorretan bultzada transformatzailea eragitea:

• Enpresa eta langileen artean motibazioa eragitea, zertarako-eta, hala antolaketa mailan nola langileriarenean, elkarlehiakortasuna hobetzeko taxutu diren Prestakuntza Planak kontuan har ditzaten.

• Egoera berriari egokitzeko eta gure egiturak berritzeko jarrera aldaketak sustatzea, hau da, lanbide mailako eskakizun berriei aurre egin ahal izateko eta, oro har, nork bere lan-esparruan burutu behar dituen betebehar eta erantzukizunen ezagutzak era iraunkorrean eguneratu eta garatzea. • Enpresa-proiektuaren arrakastan erakundeei dagokien betebeharra funtsezkoa dela jakinaraztea eta horren jakitun egon daitezela, hots, parte hartzen duten eta proiektu horrekin bat egiten duten Giza Baliabideen garrantzia.

• Enpresa horiei bideak jartzea euren prestakuntza proiektuan protagonismo aktiboa eta zuzena izan dezaten.

• Edukinetan kalitatea adierazten duten eta EHAEren enpresa bilbaduraren lehiakortasuna sustatzen duten E.P.ko proiektuei erabateko lehenespena ematea, baldin eta bertan antzeman eta sortu diren beharrizanei erantzuteko badira.

• Lan-munduaren barruan euskararen erabilera normalizatzea, lanerako tresna bihurtuz alegia, hala enpresen antolakuntzaren barruan nola kanpoko harremanetan (bezeroekin, hornitzaileekin dauden harremanetan, publizitatean, etab.) .

Laguntza osoa eskaintzea beren beregi langileen artean motibazioa eta ikaskuntza era eraginkorrean aztertzen eta lantzen duten proiektu berritzaileak diseinatzen dituztenei.

Ildo horretatik eta adierazi den horrekin bat, HOBETUZek 1999. ekitaldirako deialdi hau sustatu du. Deialdiaren atalak hauek dira:

I.– XEDAPEN OROKORRAK. 1.– XEDEA.

Euskal Herriko Enpresarien Konfederazioak, CONFEBASK, eta ELA, CC.OO., UGT eta LAB sindikatuek sinaturiko EHAEko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbidearteko Akordioaren eta Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Enpresarien Konfederazioak eta ELA, CC.OO., UGT eta LAB sindikatuek 1995eko irailaren 28an sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Lanbidearteko Hiruko Akordioaren markoan, honako deialdi honen xedea EHAEan lanean diharduten langileen etengabeko prestakuntzari buruzko ekintzak garatzeko laguntzak araupetzea da, bai eskumenen hobekuntzari dagokionean eta bai aipatu langileen birkoalifikazioari dagokionean, enpresen lehiakortasun egokia eta langileon banakako prestakuntza bateratzea delarik helburu.

2.– EZARPEN EREMUA.

2.1.– LURRALDE EREMUA.

Honako deialdi honetan biltzen diren laguntzak EHAEaren lurralde osoan ezarriko dira, eta aipatu Autonomia Erkidegoko lan zentruak eta langileak ukituko ditu soil-soilik.

2.2.– LANGILE EREMUA. a) Laguntzak jasoko dituzten egintzetan Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek eta besteren kontura jarduten duten alokairupeko langileek esku hartu ahal izango dute, betetzen dituzten eginkizunak edozein direlarik ere, Herri Administrazioen zerbitzupeko langileriak izan ezik.

b) Halaber, HOBETUZek xedetzat dituen Prestakuntzaren alorreko ekimenetan jardun dezakete ondoko zerrendan azalduko diren taldeek, ezarriko diren fondoekin:

GSNABri atxekita dauden langileak (Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Araubide Berezia) .

Autonomoak.

Enplegurik izan ez arren, ondoko egoeretariko batean daudenak:

Denbora partzialean lan egiten duten langileak (finko jarraigabeak) , lanik egiten ez duten aldietan.

Langabezia egoerara heltzen diren langileak, baldin eta prestakuntza aldian badaude.

Enpleguaren araupeketa araubidean dauden langileak, baldin eta haizu den espedientearen bidez enplegu etendura aldian badaude.

2.3.– DENBORA EREMUA. 1999. ekitaldiko deialdi honetako laguntza jaso dezakete 1999ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31aren artean hasi diren prestakuntzako jarduketek, baldin eta 2000. urteko martxoaren 31a aurretik bukatuko badira. Deialdi hau, 2000. urterako dagoen-dagoenean luzatuko da, 3.2.c. atalean jasotako zehaztapenekin.

2.4.– FINANTZAK.

Prestakuntzako ekimenen finantzaketa horietan aplikagarriak diren eta Hobetuzentzat eskura izango diren fondoen eskuragarritasunaren pentzutan egongo da.

Ez da finantzatuko inolako planik baldin eta horren balorazioak ez badu benetakotzen gutxieneko dirulaguntza merezi duenik; emakida horretarako irizpideak HOBETUZeko Patronatuak ezarriko ditu

3.– PRESTAKUNTZA EKIMENAK ETA PARTAIDETZA ERAK.

3.1.– PLAN MOTAK.

Honako deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak jaso ditzaketen prestakuntza ekimenak ondoko hauek dira:

a) Enpresetako edo enpresa taldeentzako pretakuntza plangintzak. 50 langile edo gehiagoko plantila duten enpresentzat; hala ere, kopuru horretara iristen ez diren enpresen egoera bereziak aztertu ahal izango dira, baldin behar bezala bidezkotzen badira.

Deialdi honen ondoreetarako, enpresa taldeek Enpresa Plangintzak aurkeztu ahal izango dituzte, baldin eta enpresa talde horietan ondoko inguruabarren bat gertatzen bada:

– Enpresa taldeek euren balantzea bateratu badute.

– Jatorrizko enpresan filial ezberdinak egotea.

– Zuzendaritza eraginkor fomuna edukitzea.

Produkzio lantegi ezberdinak dituzten enpresak badira, enpresako plangintza bakarra hartuko da kontuan, eta plangintza horretara bilduko dira plan partzialak.

Ondore horietarako, plantilatzat konputatu ahal izango dira langile finko jarraiogabeak, enplegu erregulariopean daudenak eta Nekazaritzako Erregimen Berezian afiliaturik dauden inoren konturako langileak, baldin eta enpresarekiko lan-harreman finko, finko jarraigabe edo interinoa badute.

Ekimenaren titularra enpresa bera izango da.

b) Prestakuntza Plangintza Multzokatuak

Ondoko enpresak dira plan hauetan esku hartu ahal izango dutenak:

b.1.– Euren enpresa plan berezia aurkeztu ezin eta taldekako plan batean edo gehiagotan esku hartzeko beren beregiko konpromisoa adierazten duten enpresak. Kasu horretan, esku hartuko duten plan bakoitzerako xedatuko duten kuota portzentaia adierazi beharko dute.

b.2.– Honako 3.1.a atalean zehazten den Enpresa Plana aurkeztuz gain, eskabidean taldekako beste plan batean edo beste batzuetan esku hartzeko nahia agertzen duten enpresek plan bakoitzerako xedatuko duten kuota portzentaia adierazi beharko dute.

b.3.– Plangintza Multzokatuaren titularra prestakuntza zentru edo erakundea denean, beste prestakuntza zentru batzuen parte hartzea baino ezin izango du onartu.

b.4.– Autonomoak plangintza Multzokatu baten titular izan daitezke, beti ere euren pentzura inoren kontuko langileak badituzte edo plangintza hori langile autonomoei bakarrik zuzenduta bado.

Hori guztia gora-behera, gutxienez 100 langileko plantila behar dute eduki.

Salbuespenetan baino ez, planak gertutu daitezke plantila gutxago duten enpresetan.

2.2.b. atalean deskribatu diren taldeek plan-taldekatuetan esku har dezakete. Horrelako kasuetan, planaren titularrak talde bakoitzeko partaideen kopurua adierazi behar du, baita partaideen kopuruan duten proportzioa ere.

Ekimenaren titularra planean palnburu izeneztatzen den enpresa izango da.

c) Arlokako prestakuntza planak.

Halakotzat hartzen dira jarduera arlo bat ukitzen duten planak, hitzarmen kolektiboren batekin bat etorri zein ez etorri; horiek burutzeko enpresak beti eduki beharko du 100 langileko edo hortik gorako plantila. Salbuespenez, plantila txikiagoa duten enpresentzako planak ere kontuan hartu ahal izango dira.

Ekimenaren titularra Lanbidearteko Akordioa sinatu duten erakundeetako bat izan daiteke, eta salbuespenez, prestakuntza erakunde edo zentru bat.

d) Arloarteko prestakuntza planak.

Plan horien helburua izaera horizontala duten prestakuntza beharrizanei aurre egitea da, duten izaera bereziagatik, jardueraren adar baten baino gehiagotan errepikatzen den osagaia dutenean alegia.

Beraz, arlo bateko baino gehiagoko enpresak eta langileak atzematen ditu, eta horretan interesa duten enpresen plantila, nahitaez, 100 langiletik gorakoa izango da.

Salbuespenez, plantila txikiagoa duten enpresetarako planak ere kontuan hartu ahal izango dira.

c) eta d) idazatietan zehaztu diren planak, oso-osoan edo atal batean, 2.2.b. atalean deskribatu diren taldeentzat direnean, parte hartzen duten talde horietako langileen kopurua eta plan osoan duten proportzioa zehaztuko dira.

Ekimenaren titularra Lanbide arteko Akordioa sinatu duten erakundeetako bat izan daiteke, eta salbuespenez, prestakuntza zentru bat.

3.2.– SALBUESPENAK.

Aurreko idazatietan adierazi den salbuespen izaera betetzeko, aurkeztuko dituzten zentru eta planek ondoko baldintza hauek beteko dituzte:

a) Zentruek:

– Zentru homologatuak izatea (hasteko, denak harik eta zentruen homologaziorako epea bukatu arte).

– Eskualdean hedatuta eta ezarrita egongo dira.

– Prestakuntzaren xedea diren ikastaroetan esperientzia frogatua izan beharko dute.

– Eskualde berean gai bera irakatsiko duten zentruen aniztasuna kontuan hartuta, titulartasuna mugatuko da.

b) Plangintza/k:

– Norbanakoentzako Prestakuntza Plangintza izango da.

– Eskari erkatuari erantzun beharko dio.

– Eskualde mailakoa izango da.

– Prestakuntza plangintzako gaiak bat etorriko dira zentruak onarturik dituen espezialitateekin.

c) Parte hartzaileak:

– Plan hauetan Zentrua dagoen eskualdeko enpresetako langileak ari daitezke, baldin eta, 1999ko deialdirako, gehienez, 30 langile badituzte eta 2000ko deialdirako, gehienez, 50 langile badituzte.

d) Planaren antolakuntza:

– Prestakuntza Planaren antolakuntzak HOBETUZeko eta sinatu duten erakundeen teknikarien eskuhartze aktiboa izango du.

Zentruen titulartasunarekin buru daitezkeen plan hauek garatzeko zainpetuko den zenbatekoa, gehienez, HOBETUZek prestakuntza horretarako dituen fondoen %5ekoa izango da.

3.3.– PRESTAKUNTZA PLANAREN KONTZEPTUA.

Prestakuntza Plantzat hartzen da funtsean aurretiaz egin den analisi/diagnostikoan oinarritzen diren prestakuntza jardueren multzoa, xedeko kolektiboaren izari eta enpresen plan estrategikoetako eraginagatik, eta bai prestakuntza orduen kopuru eta ahalegin ekonomikoagatik ere, eskuhartze eremuan (enpresan, enpresa taldean, arloan zein jardueran) eragin berezia duten prestakuntza egintzen multzoa.

Ez dira finantzatuko funtsezko osagai gisa prestakuntza prozesu bat garatzea ez duten ekintzak (jardunaldiak, azokak, simposiumak, biltzarrak etab.).

3.4.– ELKARTE SINATZAILEEN MUGAK.

Lanbideen arteko Akordioa sinatu dutenek, oro har, fondoen osotasunaren %10 izango dute eskura zuzeneko inpartizioari ekiteko. Portzentaia horretan inpartiziorako gehieneko muga ezarriko da, %50ekoa alegia, sindukatuentzat eta beste %50 Enpresarioen Konfederakundearentzat. Sindikatuentzat den %50 erakunde horiek duten ordezkaritzaren arabera aplikatuko da. Arestian aipatu diren erakunde horiek kopururen bat erabili gabe utziz gero, HOBETUZen fondo orokorrean geratuko da.

4.– ESKATZAILEA.

a) Enpresa eta Empresa Taldeentzako Prestakuntza Planak direnean, enpresa bera izango da eskatzailea.

b) Plangintza multzokatuak, arlokakoak eta arloartekoak direnean, plangintzaren titularra nor den gora-behera, eskabidea E.A.E.ko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Erabaki Interprofesionala sinatu duten enpresa edo sindikatuetako batek ikusonetsi behardo du.

5.– BEHARKIZUNAK.

5.1.– ORDU ETA PARTEHARTZAILE KOPURUA.

a) Planean jasotzen den prestakuntza ekintza bakoitza 20 ordukoa izan behar da gutxienez, eta partaide bakoitzak ezin izango du gainditu 270 orduko prestakuntza

b) Ekintza baten iraupenak epemuga horiek gainditzen baldin baditu, horren beharrizana bidezkotuko duen memoria batekin aurkeztuko da.

c) Prestakuntza ekintza baten dauden partaideen kopurua finantza baliabideak erarik egokienean erabiltzeko eta langile eta enpresen beharrizan zehatzak betetzeko bidea emango duten eraginkortasun eta eragingarritasun irizpideak aplikatuz zehaztuko da.

d) Prestakuntza ekintzetan dauden partaideen kopurua enpresaren tamainuaren eta ekintzaren zehaztasunaren arabera ezarriko dira; dirulaguntza, oro har, partaideen kopuruaren hainbanakoaren arabera emango da baldin eta 10 langile baino gutxiago badira.

5.2.– PRESTAKUNTZA PLANAREN OSAGAIAK.

Ondokoak dira Prestakuntza Plana osatzen dutenak:

a) Prestakuntza beharrizanen diagnostikoa eta identifikazioa.

b) Enpresak Prestakuntza Planerako jartzen dituen helburuak. c) Egitarauetako edukien aurkibidea.

d) Prestakuntza ekintzak garatzeko ezarriko den metodologia. e) Langileak hautatzeko irizpideak.

f) Ukitzen den kolektiboa, lanbide kategoriaren arabera eta taldeka, partaideen kopurua eta prestakuntza egintzetan emango diren lanorduak. g) Burutzapen egutegia, eta prestakuntzako egintzetan emango diren lanorduak.

h) Prestakuntza egintzetarako zenbatesten den kostua, ekintza motaka eta kolektiboka xehekatua; bereizi egin beharko dira barne eta kanpo kostuak, 10.3 atalean ezartzen denarekin bat etorriz.

i) Prestakuntza ekintzak burutuko diren tokia eta izakiak. j) Garapenaren arduradunak eta egitarauetako prestakuntza egintzen burutzapena jarraitzeko erak.

k) Barne eta kanpo irizpideak eta metodogia, zein ondorik prestakuntza egitarauak ebaluatzekoak izango baitira.

6.– LANGILEENTZAKO INFORMAZIOA ETA HAIEI KONTSULTA EGITEA.

Planen titularrek langileekiko informazio eta kontsulta alorreko beharkizunak bete beharko dituzte, ondoan azaltzen denaren arabera:

6.1.– ENPRESA PLANAK.

Enpresako planak direnean, titularrak plan horien berri emango die Langileen Legezko Ordezkariei (LLO); informazio emate hori eskabidea Hobetuzen egin aurretik burutuko da eta, tramite hori egiteko, ondoko agiri hauek eman beharko ditu:

– Aurreko ekitaldian burutu diren prestakuntza egintzen balantzea, baldin burutu badira.

– Egitarauen taxuketa, aurreko 5.2. atalean aipatu diren beharkizunen araberakoa.

Langileen legezko ordezkaritzak dokumentazioa jasotzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko 15 eguneko epea izango dute txostena egiteko. Txosten hori (3C eranskina...) enpresari eta HOBETUZ Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari igorriko zaie.

Planaren birdoiketa eginez gero (ikus 13.2. art.) , enpresak horren berri eman beharko dio Langileen Legezko Ordezkaritzari, eta, tramite hori bete ondoren, plan berregina HOBETUZi igorri, Fundazioan informazio horren berri eraso ondoren.

L.L.O.k, halaber, 10 eguneko epea du txostena gertutzeko eta berriz enpresa eta HOBETUZi igortzeko.

Prestakuntza ekintzak hasi baino lehen, igorri egin beharko zaio enpresako langileen legezko ordezkaritzari prestakuntza ekintza horietan esku hartuko dutenen zerrenda.

Hiruhilero, enpresek prestakuntza ekintzaren berri eman beharko diete langileen ordezkariei.

6.2.– HITZARMEN KOLEKTIBO EREMUKO ARLOKAKOAK.

Ezarpen eremua estatutuetako Hitzarmen Kolektibo bat duten arlokako planak diren kasuetan, Hitzarmenaren Batzorde Parekatuari ondoan azaltzen den informazioa igorri beharko zaio:

Aurkeztu diren egitarauen taxuketa, aurreko 5.2. atalean aipatu diren beharkizunen araberakoa.

Batzorde Parekatuak 15 egun naturaleko epea izango du txostena egiteko. Baldin eta aipatu arlokako planok Hitzarmenean jasotzen ez badira, negoziatzen legebidez jardun dezaketen sindikatu guztiek esku hartuko dute txostena gertutzen, egoki den eremuko hitzarmen kolektiboa sinaturik eduki ez arren.

6.3.– HITZARMEN KOLEKTIBOARI LOTU GABEKO ARLOKAKO PLANAK.

Hitzarmen kolektibo baten ezarpen eremu osorako xedatzen ez diren arlokako planak direnean, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri ahal izango da Batzorde Parekatuari informazioa emateko beharkizuna, alderdiek hizpatzen duten era eta prozedura erabiliz.

6.4.– ENPRESAZ GAINDIKO PLANAK.

Beti ere, enpresaz gaindiko eremuko plan bati atxikitzen dioten enpresek:

Frogatu egin beharko diote HOBETUZen aurrean langileen ordezkariei igorri dietela 5.2. eta 6.1. ataletan aipatutako informazioa.

HOBETUZi, planaren titularraren bidez, prestakuntza ekintza hasi aurretik partaideen bidezko zerrendak igortzea.

Plan taldekatuak edo arlokako planak berriz itxuratu behar izan diren kasuetan (13.2. atala) , egin diren aldarazpen horiek enpresa partaide bakoitzari jakinarazi beharko zaizkio eta, aldarazpen horiek enpresa jakin hori ukitzen duten heinean, bere L.L.O.ri, salbu eta arlokako planetan eta plantilaren %15 baino gutxiago ukitzen dutenean.

Langileen ordezkaritzak, 15 egun naturaleko epean, txostena aurkez dezake Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioan.

6.5.– L.O.RIK EZ EGOTEA.

Baldin eta enpresan langileen ordezkaritzarik ez badago, negoziazio kolektiboaren bidez eta alderdiek hizpatzen duten era erabiliz, hitzarmenaren batzorde parekatuari informazioa emateko beharkizuna ezarri ahal izango da; batzorde horri txostena egiteko baimena emanez gero, honek hamabost egun naturaleko epean aurkeztu behar izango dio Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari.

II.– PROZEDURA.

7.– ESKABIDEAK BILTZEA ETA AURKEZTEA.

7.1.– ESKABIDEAK BILTZEA.

Eskabideak egiteko eredu normalizatuak HOBETUZek lurraldeetan dituen egoitzetan, enpresa erakundeetan eta sindikatuetan jaso daitezke.

7.2.– ESKABIDEAK AURKEZTEA.

Eskabideak HOBETUZen izenean aurkeztuko dira eta Fundazioaren egoitzetan aurkeztuko dira:

Arabako Lurralde Egoitza, Dato 14-16. zenbakiak, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.

Bizkaiko Lurralde Egoitza, Gran Vía, 35. zenbakia - 6. solairua. 48009 BILBO.

Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola 4. zenbakia, 1.a, 20007 Donostia-San Sebastián.

7.3.– ESKABIDEAREKIN AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK.

Hobe da eskabide horiek, HOBETUZek emango duen euskarri informatikoan aurkeztea edo, bestela, eredu normalizatuan, ahal dela, idazkera argi eta irakurtzeko modukoan, eta horiekin batera ondoko agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Planaren titularraren zerga identifikaziorako txartelaren fotokopia.

b) Baldin eta agiri horiek artean HOBETUZen eskuetan ez badaude, eskabidea egin duen enpresaren legezko ordezkariaren ahalmena benetakotzen duten agiriak, jatorrizkoak, kopia erkatuak zein HOBETUZek erkatu beharreko kopiak, non erakunde horren izen eta eskuordetzan jarduteko gaitasuna eman baitzaio.

c) 2A eta 2B eranskinen bidez bakar-bakarrik, Enpresarteko Plangintzan parte hartzen duten enpresa guzti-guztiak harai erantsi zaizkiola onartzea. Norbanakoentzako plangintzak direnean, 2C eranskina baino ez da beteko.

d) Birmoldaketa prozesuetan sartuta dagoen enpresaren edo enpresen kasuetan, enplegu araupeketa/etendura espedientearen aldakia edo eredutzat hartu duen araupeketa/etendurari buruzko Lege/Dekretuaren aldakia.

e) Titularrak Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza edo bidezko Gizarte Aurreikuspen Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela benetakotzen duten ziurtagiriak aurkeztuko ditu.

– Enpresa planak, arlokako planak edo lanbide arteko planak direnean, titularrak bere ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

– Plan taldekatuak direnean, ziurtagiri horiek plan bakoitzean aritzen diren enpresa guztiek aurkeztu beharko dituzte.

f) Fondo berberak dituzten alorrean prestakuntza ekintzak egiteko finantzaketarik jaso ez duela adierazten duen titularraren zinpeko aitorpena.

g) Herri Administrazioren batek prestakuntzaren alorrean eman duen dirulaguntzarik berriz itzultzeko prozeduran eroria ez dagoela eta era desegokian eskuratu diren zenbatekoak Administrazio horiei itzuli dizkiola adierazten duen titularraren zinpeko aitorpena.

h) enpresek ingresatu behar duten lanbide prestakuntzarako kuotaren urteko muntaren zenbatespena.

i) Langileen banakako prestakuntzarako planetan, baldin eta planaren titularra prestakuntza zentrua bada, edo erakunde sinatzaileek banakako prestakuntzarako eta zuzenean emateko plan gisa izendatzen badute, ez dira aplikatuko 6.4 eta 7.3.h atalak, eta langileak prestakuntza ekintzan parte hartzeari buruzko manuzko informazioa eskatuko dio enpresari (2C eranskina).

Langileak enpresan egiten ari den lanbide-ibilbidearekin zerikusia duen prestakuntza eskatuko du, arrazoitutako salbuespenak salbu.

j) Prestakuntzan legez edo talde-hitzarmenaren arabera egokia den inbertsioa egin izana frogatzen duten ziurtagiria eta egiaztagiriak.

k) Itsasoko langileen inguruabar bereziak kontuan hartuta, horrelado langileek prestakuntza ekintzetan parte hartzeko hartzen dituzten konpromisoak prestakuntza ekintza hasi baino 15 lehenago bidali ahal izango dira, beranduenik.

8.– ESKABIDEEN ANALISIA.

Behin prestakuntzarako ekintzetarako eskabideak aurkeztuz gero, HOBETUZek eman diren planetan eraso dena baino informazio gehiago eskatu ahal izango du.

Eskabidegileak hamabost egun naturaleko epearen barruan eman beharko du erantzuna, epe hori agindeia jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Erantzun ezean, ondokoa gertatuko da:

a) Plan osoa ukitzen duten beharkizunei buruzko agindeiak direnean (ikus 7.3 atala) , espedientea artxibatzeari ekingo zaio.

b) Enpresa taldekatuen baten edo batzuen edo planaren prestakuntzarako ekintzen beharkizunei dagozkien agindeiak direnean, planetik kanpo utziko dira enpreseok edo ekintzok, eta planaren gainerakoa tramitatuko da, baldin eta horrela egitea ahalbidetzen duten baldintzak eta beharkizunak mantentzen badira.

9.– PRESTAKUNTZARAKO EKIMENEN BALORAZIOA.

9.1.– LEHENTASUN IRIZPIDEAK

Ondoko ezaugarriak dituzten lehentasun irizpideak hartuko dira kontuan:

9.1.1.– Benetako beharrizanei erantzutea:

a) Enpresaren plan eta estrategiei lotuta egotea.

b) Enpresa edo arloaren giza baliabideen plan estrategikoaren barruan egotea. Edozelan ere, estrategikotzat hartuko dira urte anitzerako prestakuntza planak eta hitzarmen kolektiboetan sartzen diren guztiak.

c) Aparteko edo/eta estrategiazko industri inbertsio berrien ondorio diren prestakuntza ekimenak, baldin eta inbertsio horiei ekiteko ataza horietan arituko diren langileei teknologia edo ekoizpen-prozesu berritzaileetan jarduteko koalifikazioa eskatzen bazaie.

d) Planen edo beste edozein ekintzaren eragina diren prestakuntzako ekimenak, baldin eta horien xedea lanaren alorrean euskararen erabilera normalizatzea bada. Helburu hori kontuan hartuta, prestakuntza ekimentzat joko dira euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak eta, oro har, lanpostuko ataza zehatzak euskaraz egiteko beharrezkoak diren hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko burutu diren jarduketa iraunkor guztiak.

9.1.2.– Enpresa txiki eta ertainei lehentasuna ematea:

a) Plantilan 250 langile edo gutxiago duten enpresetan prestakuntza sustatzen dutenak. Tratamendu berezia emango zaie 25 langile baino gutxiago duten enpresei.

b) Enpresez gaindiko planetan, agiriez bidezkotzen diren beharrizan sumatuei erantzutea, batez ere enpresa txiki eta ertainei zuzenduko zaiezkielarik.

9.1.3.– Beharrizan gehien duten taldeei laguntza ematea:

a) Lehiakortasuna eta enplegua hobetzeko direnak eta koalifikazioaren alorrean beharrizan gehien duten taldeentzat direnak.

b) Ondoko langileen partaidetza bideratzeko moduan antolatuta egotea.

b.1) Inolako koalifikaziorik ez duten langileak.

b.2) Garatu beharreko prestakuntzarako ekintzetan emakumeen

partaidetza bideratzeko moduan antolatuta egotea, enpresetako plantilako proportzioari begira, behinik behin.

b.3) 45 urtetik gorako langileen partaidetza bideratuko duten planak izatea, enpresetako plantilako proportzioari begira, behinik behin.

c) Arlokako Batzorde Parekatuek ezarri dituzten eta denbora nahikoarekin argitaratu diren lehentasun irizpideak zaintzea.

d) Lansaio murrizketa, birmoldaketa prozesu edo kontratuen aldi baterako etenduraren ondorio direnak eta, bereziki, prozesu horiek pairatzeko arriskuan dauden langileentzat direnak.

e) Erkidegoaren Eragiketa Egitarauetan zehaztu diren zereginetako arloetarako prestakuntza ekintzak gertutzea eta horien bidez langileak industriaren aldaketa eta ekoizteko sistemen bilakaerari egokitzea.

9.2.– BALORAZIO TEKNIKOA

Prestakuntza ekimenaren balorazioa burutzearen ondoreetarako ondoko elementu hauek hartuko dira kontuan:

9.2.1.– Egokitasuna.

Prestakuntza ekimena enpresaren irizpide estrategikoen edo arlo horretan nagusia den lehentasun irizpideen arabera egokitzea, moldatzea, zabaltzea eta hedatzea; irizpide horiek hitzarmen kolektiboetan, erreferentzia horri buruzko akordio zehatzetan edo, horiek ez daudenean, bidezko beste batean emango dira.

9.2.2.-Kalitatea.

Prestakuntza ekimenean taxutu diren elementuen kalitatea: enpresa edo arloaren plan estrategikoa, urte anitzerako aurreikusi diren izariak, helburuak, prestakuntza beharrizanen diagnostikoa, prestakuntza ekimenari buruzko memoria, giza baliabideak (prestatzaileak, tutoreak, etab.) eta materialak (ikusentzunezkoak, agiriak, logistikoak, antolaketaren alorrekoak, etab.) eta emaitzen azterketa.

9.2.3.– Hedapena.

Prestakuntza ekimenaren hedapena; arlo honetan esku hartzen duen enpresaren edo enpresen batez besteko plantilaren elementu aldakorrak, inbertitzeko ahalegina, identifikatu diren beharrizanei eman behar zaien erantzuna, plantilaren partaidetzaren portzentaia eta ekintzen batez besteko iraupena neurtuko dira.

9.2.4.– Berrikuntza.

Prestakuntzarako bide barriak urratzen berrikuntzak sartzea; esperientziak sustatu eta hedaraztea; edo profesionalen birkoalifikazioari buruzko arazoak konpondu beharrean, arazook gertatu aurretik ekiditea.

9.2.5.– Moldatzea.

Prestakuntzaren alorreko ekintza bakoitza partaide guztien beharrizan eta eskariei egokitzea.

9.2.6.– Inbertzio-ahalegina.

Deialdi honen ondoreetarako, inbertsio-ahalegintzat joko dira titularrek plana burutzeko jasan beharko dituzten kostu guztiak, baldin eta dirulaguntza publikoaz ordaintzen ez bazaiakie. Enpresaz gaindiko planetarako, eta planaren benetako neurria behar bezala baloratzeko helburu hutsarekin, kontuan hartu ahal izango dira, gainera, titularra ez beste enpresa partehartzaileek jasaten dituzten soldata-kostuak, euren langileek lanorduetan edo lanorduetatik kanpo prestakuntza ekintzetan parte hantzeak eragiten dituenak, hain zuzen, baldin eta konpentsaturik badaude, datu hau eskabidean agertarazten bada eta behar bezala egiaztazerik badado.

10.– FINANTZAKETA.

10.1.– FINANTZAKETA IRIZPIDEAK.

Hobetuzek prestakuntza ekimenaren finantzaketari buruzko erabakiak hartuko ditu; irizpideak hauek izango dira:

a) 9. atalean definitu diren elementuen arabera finantzakorra den prestakuntza ekimenaren balorazioa.

b) Enpresa horrek edo horiek langileen prestakuntzaren kuotagatik ekarri behar dutena. Plan baten baino gehiagotan ari diren enpresen kasuan, plan horien kopuruaren proportzioaren arabera dagokien kuotaren zatia hartuko da kontuan.

c) Finantzatzeko beste iturri batzuk egotea.

10.2.– DIRULAGUNTZAREN IZAERA ETA MUGA.

Deialdi honetan aurreikusi diren prestakuntza ekimen guztiek izango duten finantzaketa proposatu, edota, hala denean, onartutako prestakuntza ekimenen euskarri diren aurrekontuen gehieneko finantzaketa izaera izango du.

Emango den laguntzak onetsitako prestakuntza ekimenaren kostu guztiak konpentsatuko ditu, oso-osoan edo zati batean; eman den, edo, hala denean, eskatu den laguntza horrek ezin du gainditu onetsi diren prestakuntza ekintzen kostu finantzakorra.

10.3.– KOSTU FINANTZAKORRAK.

HOBETUZentzat kostu finatzakorrak dira:

I.– Izaera orokorrarekin eta 5.2. atalaren h) idazatiarekin bat:

a) Enpresaz kanpokoak diren zerbitzuen kontratazioarengatiko kostuak, kostu horiek prestakuntza ekintzak edo, hala denean, bidezko diagnostikoa burutzeko direnean.

b) Barruko prestatzaileen kostua.

c) Material suntsikorren kostua.

d) Material didaktikoen kostua.

e) Prestakuntza fasean burutzen ari diren langileen asegurua.

f) Planari egotz dakizkiokeen proportzioaren araberako amortizazioak eta Prestakuntza Planaren garapenari egotz dakizkiokeen instalazioen eta ekipamenduen alogerak.

g) Kudeaketaren kostua (prestakuntzarako ekintza abiarazi eta garatzea) gainerako kostu finantzakorren %10era artekoa izango da gehienez. Lanbidearteko Akordioaren sinatzaileek ezin izango dute kostu hori ekintzaren aurrekontuaren barruan sartu.

II.– Aparteko edota estrategiazko industri inbertsio berrien ondorio diren prestakuntza ekintzetan eta nahitaez horietan arituko diren langileek teknologia edo ekoizpen prozesu berritzaileetan hasi behar dutenean, eta, Euskal Herrian prestatzeko eskaintza-eza frogatuta dagoenean prestakuntza ekintza horiek, derrigorrez, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo burutu behar direnean, kontuan har daitezke langile horien bidaia edota egonaldiagatiko zeharkako kostuak.

10.4.– E.G.F.REN FINANTZAKIDETASUNA.

Deialdia Europako Gizarte Fondoak kofinantzatzen duenez, berak lehentasunezkotzat jotzen ez dituen erakundeen planak izan ezik, eta planaren titularrak egindako inbertsio-ahalegina baloratu ahal izateko, fondo horrek datu hori eskatzen baitu, eskabidean prestakuntza ekimenaren kostu guztiak banan-banan aipatu behar dira, baita 10. 3 atalean azaldu ez direnak ere. Ildo horretan, onetsitako plan bakoitzaren guztirako kostuak HOBETUZek plan horretarako ezarritako laguntza baino handiagoa izan behar du. Horregatik, titularrak prestakuntza plana gauzatu ahal izateko benetan jasaten dituen kostu guztiak, planak aukeratua izateko beharkizunak betetzen baditu eta kostu horiek Europako Gizarte Fondoa arauperatu duen arautegiaren ondoreetarako ekarpen pribatuzat har badaiteke, behar bezala frogatu beharko dira.

11.– TITULARRAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

11.1.– BETEBEHARRAK.

Honako deialdi honetan ezarri diren laguntzak jasotzeko eskubideari eusteko nahitaezkoa da titularrak beren beregi ondoko hauek betetzea:

a) Fundazioak eskatzen dionean prestakuntza ekimenaren burutzapena edo horren bideragarritasunari buruzko informazioa ematea.

b) Baiezko ebazpena jasotzen denean, HOBETUZi jakinarazi beharko zaio dirulaguntzaren onarpena, onetsi diren ekintzak burutzeko konpromisoa erasoz, 2.3. atalean adierazi diren epeen arabera.

c) HOBETUZi jakinarazi beharko dio ea finantzagarriak diren ekimen hauetan aurreikusi den jarduera oso bat edo horren atal bat ukitzen duen herri erakunde baten edo dirulaguntza edo laguntzarik eskatu duen eta, hala denean, eskuratu duen.

d) Prestakuntza ekintzak burutzeko onuradunak kontratuak sina ditzake hornitzaileekin. Horrelakoetan kontuan izan beharko da kontratatu den hornitzaileak beste hornitzaile bat kontrata dezakeela berari agindu zaion lanaren atal bat egiteko, baina erabat debekatuta duela beste hornitzaile bat azpikontratatzea.

Era berean, debekaturik daude hornitzaileekiko kontratuak, baldin eta ordaindu beharreko kopurua azkenean lor daitekeen dirulaguntzaren portzentaietan adierazten bada.

e) HOBETUZi jakinarazi beharko zaio, beti ere horren zerbitzu teknikoek deialdi bakoitzerako ezarriko dituzten bidezko epeetan, plan onetsiaren burutzapen-maila eta deialdi honetan aurreiukusi diren ekintzen burutzapenerako aurresikuspena eta konpromisoa egitea.

f) Laguntzaren emakidaren oinarria den prestakuntzako jarduera egitea, beti ere honako deialdiaren oinarri, baldintza eta beharkizun formaletan eta EHAEan Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioan ezarri denarekin bat alegia, eta kontzeptu horretan esleitu diren fondoak ezin dira emakidaren arrazoi izan direnak ez diren beste batzuetarako erabili.

g) Finantzakorrak diren prestakuntza ekintzak dauden prestakuntza ekintzak erabat dohainekoak izango dira partaideentzat.

h) HOBETUZek berak zuzenean zein berak izeneztatzen dituen pertsonen bidez, egiten dituen egiaztapenak onartzea, bai eta EHAEko Etengabeko Prestakuntzari buruko Hirualderdiko Akordioaren finantziaketakide diren herri administrazioetariko edozeinek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo Europar Batasuneko erakunde eskudunak beren esku-hartzailetzako organoen bidez finantzak kontrolatzeko egiten dituztenak ere. Hala denean, ikuskapena edo kontrolatze egiteko moduak erraztu beharko diete hartara doazen pertsonei.

i) HOBETUZi jarduera egin dela frogatu beharko diote, bai eta laguntza emateko edo gozatzeko ezarritako beharkizunak eta baldintzak bete dituztela ere; horretarako, frogagiriak aurkeztu beharko dituzte, eta gainera prestakuntza ekintzari buruz eskatzen zaizkien datu eta agiri guztiak eman beharko dituzte, hala HOBETUZek ekintza ongi begizta dezan, finantziaketa nola erabili den jakin dezan eta emaitzak ebalua ditzan.

j) Deialdi honetako beharkizunetariko bat ez betetzeagatik Fundazioak dirulaguntza emateko eskatuz gero, osorik edo zati bat itzuli beharko dio HOBETUZi.

Oro har, titularra ez da geratuko betebeharretatik aske, baldin eta prestakuntza ekintzan gainontzekoren bat azpikontratatzen badu.

11.2.– PUBLIZITATEA ETA KOMUNIKAZIOA.

Finantzaketaren titularrek, onetsi den prestakuntza ekimena argitaratzen denean edo komunikazio eta hedapen bideetara ateratzen denean, EHAEko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Hiruko Akordioaren esparruan gertutu diren eta Europako Gizarte Fondoaren laguntzarekin finantzatu diren ekintzak direla eraso beharko dute.

11.3.– PARTAIDETZA ZIURTAGIRIAK.

Era berean, titularrek prestakuntzarako ekintzaren partaidetzari buruzko ziurtagiria eman beharko diote partaide bakoitzari; ziurtagiri horretan prestakuntza burutu den egunak eta jasotako orduak erasoko dira. Titularrak ziurtagiri horren aldaki bat gorde beharko du, partaidearen jasoagiriarekin batera, edo, horrela egin ezean, igorri duela bermatzen duen benetako frogagiria.

11.4.– DATUEN TRATAMENDU AUTOMATIZATUA.

Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatuari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, deialdi honetako prestakuntza ekintzetan parte hartu ahal izateko haren 6 eta 11. ataletan eta hauekin bat datozen ataletan aipatutako baimenak beharko dira.

12.– ERABAKIAK HARTZEKO ESKUMENA DUTEN ORGANOAK.

Aurkeztu diren prestakuntza planak onestea, eskatu den finantzaketaren ondoreetarako, HOBETUZen Patronatuaren Osoko Bilkurari dagokio; halaber, erakunde horren lana da laguntza horien zenbatekoa erabakitzea.

13.– ESKABIDEEN EBAZPENA.

13.1.– TITULARRARI JAKINARAZTEA.

Fundazioaren Patronatuaren Osoko Bilkurak, deialdi honen 9. atalean balorazioari eta 10.ean finantzaketari buruz ezarri duenarekin bat, aurkeztu diren prestakuntza ekimenen finantzaketa onets dezake, osoan edo zati batez.

Eskabidea ebatzi ondoren legez onartuta dagoen titularrari, eskabidean adierazten den helbidean, onetsi diren prestakuntza ekintzak eta horien finantzaketa jakinaraziko zaizkio, eta bai partaideen kopurua, orduen kopurua eta planean onartzen diren enpresak. Halaber, adierazi egingo dira finantzaketa zehazteko neurtzen diren balioak eta baldintzak; horietako bat aldarazteak esleiturik dagoen dirulaguntzaren gutxipena edo erreklamazioa eragingo du.

13.2.– PLANA ERALDATZEA.

Eman den finantzaketa prestakuntza planaren finantzaketa eragingo duen kostua baino gutxiago denean, titularrak esleitu zaion finantzaketaren araberako planaren berritxuraketa jakinaraz dezake. Hamar eguneko epea dago prestakuntza ekintza berririk izango ez duen birmoldaketa horren berri Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari emateko, gero erakunde horrek behin-betiko onets dezan.

13.3.– TITULARRAK ONARTZEA.

Edozein kasutan, eta erabaki den finantzaketaren jakinarazpena jaso den datatik zenbatuko den egutegiko 10 egun naturaleko epearen barruan, titularrak hori onartzen duela jakinarazi beharko du.

14.– LAGUNTZEN LIKIDAZIOA.

14.1.– DIRULAGUNTZA ORDAINTZEA.

Eman den finantzaketaren abonamendua ondoko prozedura honen arabera egingo da:

a) %60ko lehen ordainketa bat ebazpena egiten den unean bertan.

b) Bigarren ordainketan behin betiko dirulaguntzaren gainerakoa ordainduko da, behin onetsitako prestakuntza ekimena burututakoan. Aldez aurretik, pretakuntza ekintza finantzagarria nola burutu den azaltzen duen memoria aurkeztu behar da, eta bai enpresak Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota kasuan-kasuko gizarte-aurreikulpenerako erakundearekiko betebeharrak beterik dituela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak ere.

Aitortutako laguntza planaren titularrari baino ezingo zaio ordaindu.

14.2.– FROGA-MEMORIA.

Memoria horrek, zeinen egitura eta edukiak HOBETUZek titular guztiei helaraziko baitizkie, aurreikusirik dagoen planaren burutzapenari buruzko xehekapenak frogatu eta bermatzeko informazio osoa bildu beharko du, eta bai egiaztagiri egokiak ere (fakturak, ordainagiriak edo zuzenbidez baliozko den bestelako frogairi oro) , onesten den aurrekontuko gastu guztiak ordainduta daudela probatzeko; agiri horiek guztiak eskatu ahal izango dira arestion aipatu den memoriarekin batera.

Faktura horietan bereizita eta xehekaturik azaldu beharko dira kontzeptu finantzakor guztiak, hala nola, ematen diren orduen kopurua eta horien prezioa; irakaskuntzako materialak; alogerak (prezioa m2-ko) .

Goian adierazi den memoria aurkezteko epea deialdiari dagokion ekitaldiaren hurrengo urteko apirilaren 30ean bukatuko da.

Honen aurreko idazatian adierazi den memoria aurkeztu ondoren, dirulaguntza likidatuko da benetan burututako ekintzen arabera.

14.3.– DIRULAGUNTZA DOITZEA ETA ITZULTZEA.

Proiektatu diren jarduketa guztiak egiten ez direnean, benetako kostuak aurrekontuetan azaltzen direnak baino baxuagoak izaten direnean edo likidazioa ordurako jasota dagoen aurrerakina baino gutxiago denean, eman den laguntza doitzeari ekingo zaio eta Titularrak bidezko itzulketa burutu beharko du; azken ekintza hori egiteko ebazpenaren datatik zenbatuko den 20 egun naturaleko epea izango du.

Laguntzen emakidari buruzko ebazpenean, honako deialdi honetan edota aplika daitekeen gainerako arautegian ezarri diren baldintza guztiak betetzen ez badira, edo laguntza horiek eskabidean eta emakidan adierazi diren helburu zehatzetarako erabiltzen ez badira, laguntzak ondorerik gabe geratuko dira eta onuradun/titular/eskatzaileek itzuli egin beharko dituzte. Kasu horietan, HOBETUZek legezko erantzukizunak eskatzeko eskubidea beretzat gorde du.

14.4.– AGIRIAK ESKUKO EGOTEA.

Behin-betiko likidazioari ekin eta hurrengo 20 egun naturalen barruan, titularrak eman den laguntzaren ondoreetarako egin diren ordainketen ordainagirien jatorrizkoa aurkeztu beharko du edo, horiek ezean, fotokopia erkatuak.

15.– KONTROLA ETA JARRAIPENA.

Prestakuntza ekimenen alorreko kontrola eta jarraipena Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari dagokio eta laguntzen onuradun/titular/eskatzaileek nahitaez erraztu beharko dituzte, hala denean, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak horretarako baimenduko dituen pertsona edo erakundeek egin ditzaketen kontrol eta jarraipen ataza horiek.

Eskatzaileek nahitaez HOBETUZek planaren burutzapenaldian eska dezakeen jarraipenerako dokumentazioa bete eta igorri beharko dute; eragiketa hori egiteko eta agindei horiei erantzuteko 15 egun naturaleko epea dute.

Hori guztia gora-behera, legebideztaturiko beste erakunde batzuek ere kontrol eta jarraipeneko lanak egin ditzakete.

Aurreko lerrokadan adierazi diren horiek eskatu eta eman nahi ez izateak onuradunek / titularrek / eskabidegileek dirulaguntza edo/eta deialdia berez galtzea eragin ahal izango du.

Adierazi diren jarraipen eta kontrol jarduera horiek HOBETUZek dirulaguntzaren emakida gertatu den unetik bertatik eta, gehienez, behin betiko likidazioa egin den tartatik zenbatuko den 5 urtera arte egin ditzake.

HOBETUZek egokitzat jotzen dituen jarduketa guztiak egin ahal izango ditu emandako finantziaketa ongi erabiltzen dela eta deialdiko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

16.– ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA.

Deialdi honetako prestakuntza ekimenak finantzatzeko eskabideak aurkezteko epea, 1999ko, urtarrilaren 1ean hasi eta martxoaren 15ean amaittuko da; eta 2000. urterako, berriz, epea urtarrilaren 1ean hasi eta otsailaren 15ean amaituko da.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA: HOBETUZek EHAAan argitaratuko ditu inpartizio-zentruak homologatzeko irizpideak.

Bilbao, 1998ko abenduaren 28a.

Zuzendari kudeatzailea,

LUIS M.ª ULLIBARRI MARTINEZ DE AGUIRRE.


Azterketa dokumentala