Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 1999ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
53

LEHIAKETA PUBLIKOA. Elikagaiak (arrain freskoak) eskuratzeko kontratu markoa esleitzeko iragarpena. (Esp.: A-033/99).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza – Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: A-033/99.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskripzioa: 1999. Urtearen barruan, prezio unitarioetan eta zenbait entregatan, elikagaiak (arrain freskoak) eskuratzea; entregak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren beharrizanen araberakoak izango dira.

b) Gaikako banaketa eta kopurua: bai, horniketa honetan 33 gai daude.

c) Entregatu behar direneko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia, Arkaute (Araba).

d) Gauzatzeko epea: behin-betiko fidantza gordailatzen denetik 1999ko abenduaren 31ra artekoa da kontratu markoari dagokion epea. Kontratu marko honetatik datozen kontratuak hilabetekoak izango dira.

3.– Izapideak, prozedura eta lizitatzeko era:

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratu honen gehienezko zenbatekoa hogeita hamabi milioi pezetakoa da (32.000.000).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da beharrezkoa.

Behin-betikoa: milioi bat berrehun eta laurogei mila (1.280.000) pezeta.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kontratazioa.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 –E Aldea- solairuartekoa. c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945-18.88.98; 945-18.88.96.

e) Telefaxa: 945-18.87.49.

f) E-mail: e-torner@ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 1999ko urtarrilaren 21a, 10:00ak baino lehen.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez.

b) Beste betebehar batzuk:

Finantza-erakunde baten txostena.

Azken hiru urteetan egindako horniketa printzipalen zerrenda; euren zenbatekoak, datak eta destino publikoak edo pribatuak zehaztuaz, eta betiere dagozkien ziurtagiriak aurkeztuaz.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 1999ko urtarrilaren 21a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan aurreikusitako edukia dutela, «A», «B» eta «C» deritzen hiru kartazal aurkeztu beharko dira, eskutan edo berariazko klausula administratiboen pleguaren 7.2 puntuko azken idazatian aurreikusitako eran.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kontratazioa.

2.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2 –E Aldea- solairuartekoa.

3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabetez.

e) Aldaerak onartzea: 2.

9.– Eskaintzak irekitzearena:

a) Entitatea. Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kontratazioa.

b) Wellingtongo Dukea, 2 –E Aldea- solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna. 1999ko urtarrilaren 22a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste informazio batzuk.

Informazio administratiboa: Herrizaingo Saila – Kontratazioa.

11.– Iragarpenengatiko gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 15a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala