Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 1999ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
51

379/1998 DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Barakaldoko Udalak, nahitaezko desjabetza egiteko, «Bilbo-Sestao BI-3739 errepidea desbideratzeko proiektua Urban-Barakaldo jardueraren esparruan» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela deklaratzeko dena.

«Bilbo-Sestao BI-3739 errepidea desbideratzeko proiektua Urban-Barakaldo jardueraren esparruan» burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hasiera batean jendaurrean jartzea erabaki zuen Barakaldoko Udalak 1997ko uztailaren 21ean emandako Alkatetzaren Dekretuz. Horren ostean nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait arrazoibide-idazki aurkeztu ziren eta administrazio espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren idazkiok.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko irizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adierazi baitute.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

BI-3739 errepidea desbideratzeko proiektua URBAN programaren barruan Europako fondoekin finantzatzen diren jardueren barruan dago, bai eta Bilbao Ría 2000, S.A. elkartearteko baltzu publikoak alde metropolitarrean hiria indarberritzeko ekintzetan ere. Obra horiek burututa daude zati batzuetan eta eraginpeko lurrak titulartasun publikokoak dira gehien bat, aurreko lerroaldean jasotakoak izan ezik.

URBAN programaren barruan eta Bilbao Ría 2000 baltzuaren bidez kudeatzen den erakundearteko hitzarmenean jasotzen diren egintzak sasoiz betetzeko eta batez ere Bilbo-Sestao BI-3739 errepidea desbideratzeko proiektua garatzeko, beharrezko da lehenbailehen hartzea desjabetza espedienteak eragiten dituen ondasun eta eskubideak.

Ondorioz, aipatutako proiektuan jasotzen diren lanak berez zein beren proiekzioagatik URBAN programaren eta Bilbao Ría 2000 baltzuak udalerri horretan sustatutako proiektuen barruan dauden beste jarduera batzuen oinarri izan daitezkeela jo da. Hortaz, lehenbailehen burutu beharra dago, bestela obrak eten egiten dira eta, ondorioz, kalteak ekarriko ditu interes publikoentzat batez ere.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalak dioenez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, baldin eta nahitaezko desjabetzak honako hauek hartzen baditu: jardute unitate osoak, lurraldearen hirigintza antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta, hala badagokio, hiri lurrean egin beharreko banakako egintzak. Lege horren 26.2 atalari jarraituz, halaber, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion Jaurlaritzaren Kontseiluari horretarako proposamena aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 15ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Bilbo-Sestao BI-3739 errepidea desbideratzeko proiektua Urban-Barakaldo jardueraren esparruan» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Barakaldoko Udalak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 15ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala