Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 1999ko urtarrilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
43

5/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Herrizaingo sailburua izendatzen duena.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 33.2 atalak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) atalak egozten dizkidan eskumenen arabera, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Herrizaingo sailburu Javier Balza Aguilera jauna izendatzea, berak egindako merituak eta dituen tasunak kontuan hartuz.

Legeetan xedatutakoaren arabera dagozkion eginkizunez baliatzerakoan horrek eman ditzan aginduak bete ditzatela agintzen diet agintari eta herritar guztiei, berari eta duen aginteari zor zaien begirunea erakutsiz. Vitoria-Gasteizen, 1999ko urtarrilaren 4an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana