Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bergarako Udala
5702

IRAGARPENA, Matxiategiko Kanposantuko kanpoko panteoi, berja edo kapilako panteoien titularrei eskubideak aitortzeari buruzkoa.

Interesatu guztiei jakinarazten zaie jendaurrean egon den epean alegaziorik aurkeztu ez denez, eta Alkateak eskuordetu duelako, Udal Gobernu Batzordeak 1998ko urriaren 26an ondorengo hau erabaki zuela:

1.– Zerrendetan azaltzen direnei Matxiategiko Kanposantuko kanpoko panteoi, berja edo kapilako panteoien titular aitortzea behin betirako, une honetan dituzten eskubideekin.

2.– Lehenengo puntuan aipatutako zerrendan ordezkari bezala azaltzen direnak, panteoi edo berjarekin zerikusia duen edozertarako Udalaren aurrean titularren ordezkari kontsideratzea.

3.– Aurreko puntuetan jasotakoari buruzko iragarkia zerrendekin batera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Halaber, laburpen bat Euskal Herriko eta Estatuko aldizkari ofizialetan argitaratzea.

Jakinarazten den eta Administrazio-bidez behin-betikoa den erabakia honen aurka Administraziorekiko Auzi-Errekurtsoa jar dezakezue Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzitarako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Guzti hau Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c atalean xedatutakoaren arabera, Administrazioarekiko Auzitarako Legemendeari buruzko 1956ko abenduaren 27ko Legearen 58 atalarekin eta Kode Zibilaren 5 atalarekin bat etorriz.

Guzti hau, egoki deritzozuen bestelako edozein errekurtso jarri ahal izatearen kalterik gabe.

Jakinarazpen honen bidez beste hau ere adierazten dizuet: aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.3 atalean xedatutakoaren arabera, Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa jartzekotan, aldez aurretik eta derrigorrez, erabaki edo ebazpen hau eman duen Organoari jakinarazi behar zaiola.

Zerrenda zehatza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Bergara, 1998ko azaroaren 20a.

ALKATEAK.


Azterketa dokumentala