Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5701

IRAGARPENA, 1998ko azaroaren 24ko 99 zenbakiko Foru Dekretuarena. Foru Dekretu horren bidez, Laguardiako arau subsidiarioetako «El Cerradillo» dermioko Ekipamendu eta Hornidura Aldearen Antolamendurako Plan Bereziaren espedientea onartzen da.

Hona hemen Diputatuen Kontseiluak gaur emandako foru-dekretuaren xedatze-zatia:

«Lehenengoa.– Behin betiko onartzea Laguardiako arau subsidiarioetako «El Cerradillo» dermioko Ekipamendu eta Hornidura Aldearen Antolamendurako Plan Berezia.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Foru Dekretu hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazio auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Foru Dekretua formalki jakinarazten den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango da. Hori guztiori Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37. eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusten denaren arabera zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.

Halaber, aipatutako 30/1992 Legeak bere 110.3 atalean dioenez, foru dekretu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen, foru dekretua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio nahitaez.»

Eta guztiek horren berri izan dezaten argitararatzen da agiri hau.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala