Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5700

IRAGARPENA, 1998ko azaroaren 24ko 846 Foru Aginduari buruzkoa. Laguardiako Udalerriaren planeamendua egiteko ordezko arauak, Cerro de la Mesa de Laserna delakoari dagokionetan, aldatzea da espedientearen gaia.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro sailburuak foru agindu bat eman du gaur. Hona hemen bere xedatze-zatia:

«Lehenengoa.– Laguardiako Udalerriko ordezko arauak aldatzeko espedienteari behin-betiko onarpena ematea. Honako honetan datza aldaketa, alegia, Laguardiako Katastro Rustikoko 19 zenbakidun poligonoko 180 partzelakoa den 60.000 m2-ko eremu bat, hiritargarria izan barik, nekazaritzarako balio berezia duen eta babestutakoa den E alde gisa sailkatzea. Cerro de la Mesa de Laserna delakoaren I-IEkialdean dago kokatuta partzela.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean erabaki hau argitaratzea.»

Administrazio bideari behin-betiko amaiera ematen dion Foru Agindu honen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salari, iragarki hau argitara dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan. Hori horrela egin behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legeko 109 c atalean eta Administrazio Auzigaietako Jurisdikzioari buruzko Legeko 37. eta 58. atalean aginduta dagoelako. Kode Zibileko 5. atalean xedatzen denari jarraituz kontatuko da epealdi hori. Horrek ez du esan nahi noski, egokitzat jotako beste edozein errekurtso ezin daitekeenik erabili.

Iragarki honen bidez, beste honako hau ere ematen da aditzera, alegia, aipatu den 30/1992 Legeko 110.3 atalean agintzen denaren arabera foru agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, erabakia eman zuen organuari eman behar zaiola horren berri hain zuzen.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala