Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
5688

IRAGARPENA, OSALANerako bi proiektu informatikoren sistemen azterlana kontratatzeko dena.

ESP.: OS-6-1998.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: OSALANeko Zuzendaritza Nagusia.

c) Espediente zenbakia: OS-6-1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: bi proiektu informatikotan sistemen azterlana egitea (Métrica V2ren 2. fasera arte).

- Lan zentroak irekitzeagatik, istripuengatik edo hala eskatzeagatik, tenkikariak enpresatara joatearen kudeaketa.

- Enpresen Prebentzio Zerbitzuen Osasun Arloaren informazioaren kudeaketa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 3.500.000 PTA.

5.– Esleipena:

a) Eguna: 1998ko azaroaren 26a.

b) Kontratista: Coninfal, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 3.396.680 PTA.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abenduaren 2a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

JUAN CARLOS COTO FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala