Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
5680

2022/1998 ERABAKIA, azaroaren 13koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Joseba Mikel Agirre Oar jaunak aurkeztutako ezespen-idazkia ezesten duena; idazki hori Arabako Ospitale Psikiatrikoko Psikiatriako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko epaimahairako Enrique Gutiérrez Fraile jn. eta Miguel Gutiérrez Fraile jn. izendatzearen aurkakoa da.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 1332/1998 Erabakiaren bidez, Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan Zerbitzu Medikoko buruen lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 1591/1998 Erabakiaren bidez æondoren irailaren 29ko 1820/1998 Erabakiaz aldatuaæ, Arabako Ospitale Psikiatrikoko Psikiatriako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko lehiaketarako onartuen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda onartu zen.

Joseba Mikel Agirre Oar jaunak Enrique Gutiérrez Fraile jn. eta Miguel Gutiérrez Fraile jn. ezesteko idazkia aurkeztu du, Arabako Ospitale Psikiatrikoko Psikiatriako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko epaimahai kalifikatzaileko bigarren eta hirugarren bokal titularrak diren aldetik, lehenengoaren kasuan, Miguel Gutiérrez Fraile jaunarekin duen odolkidetasunagatik, eta bigarrenaren kasuan, postu horretarako aurkeztu den beste izangaiarekin duen «adiskidetasun formalarengatik». Ezetsitakoei idazki horren berri eman zaie.

Honi dagokionez, Enrique Gutiérrez Fraile jaunak adierazi du epaimahai horretan zuzendariorde medikoa den aldetik agertu dela, aipatutako deialdiko 6.2. oinarrian ezarritakoari jarraituz. Bestalde, epaimahai bateko kideen arteko odolkidetasuna ez da abstentzio edo ezespen zio, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko Legearen arabera.

Miguel Gutiérrez Fraile jaunak, berriz, honakoa adierazi du: lanposturako beste izangaiarekin adiskidetasun-loturarik baduela, bai eta Joseba Mikel Agirre Oar jaunarekin ere, ia ezinezkoa baita hainbat profesional ez ezagutzea, haiekin lankidetzan ez aritzea eta jarduera beretan parte ez hartzea, eta horrek ez duela eraginik izan behar ekintzen zuzentasunean.

Horregatik guztiagatik, idazki horien edukia aztertu ondoren, eta indarreko legeriak pertsonalaren alorrean ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehena.– Joseba Mikel Agirre Oar jaunak aurkeztu duen ezespen-idazkia ezestea. Idazki hori Enrique Gutiérrez Fraile jn. eta Miguel Gutiérrez Fraile jn. Arabako Ospitale Psikiatrikoko Psikiatriako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko epaimahairako izendatzearen aurkakoa da.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 13a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ


Azterketa dokumentala