Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
5678

AGINDUA, 1998ko azaroaren 30ekoa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak Unión Temporal de Empresas Geltokiak jarritako 4293/95 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruz emandako epaia bete dadila xedatu da.

Lan zuzendariak, 1994ko urriaren 24an emandako erabakiaz, otsailaren 8ko 254/94 arauhauste-akta berretsi zuen, eta hiru zehapen larri ezarri zituen (zehapen bakoitza 200.000 PTAkoa), Laneko Segurtasunaren, Higienearen eta Osasunaren alorrean hiru arauhauste egiteagatik (Gizarte Ordenako Arauhauste eta Zehapenei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legearen 10.9 atala). Zehapenak ezartzeko, honako atal hauek aplikatu ziren: Lehenengo zehapenari dagokionez, Eraikuntza, Beira eta Zeramikari buruzko Ordenantzaren 187. atala (1970eko abuztuaren 28ko Aginduaz onartu zen ordenantza hori) eta Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantzaren 20.3 eta 23. atalak (1971ko martxoaren 9ko Aginduaz onartu zen ordenantza hori). Bigarren zehapenari dagokionez, Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantzaren 20.3 eta 23. atalak. Hirugarren zehapenari dagokionez, Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantzaren 102.3 atala. Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, 1995eko uztailaren 4an emandako erabakiaz, ez zuen onartu Lan zuzendariaren erabakiaren aurka jarritako errekurtso arrunta. Miguel Olaizola Segurola Auzitegietako prokuradoreak, Unión Temporal de Empresas Geltokiaren izenean, 4293/95 errekurtsoa jarri zuen Lan sailburuordearen erabakiaren aurka. Horrela, bada, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak, 4293/95 errekurtsoa aztertuta, epaia eman du, 1998ko irailaren 18an. Hara zer dioen epaiaren xedatze-zatiak:

«Lan zuzendariak, 1994ko urriaren 24an emandako erabakiaz, otsailaren 8ko 254/94 arauhauste-akta berretsi zuen, eta hiru zehapen larri ezarri zituen (zehapen bakoitza 200.000 pezetakoa), Laneko Segurtasunaren, Higienearen eta Osasunaren alorrean hiru arauhauste egiteagatik (Gizarte Ordenako Arauhauste eta Zehapenei buruzko apirilaren 7ko 8/1988 Legearen 10.9 atala). Zehapenak ezartzeko, honako atal hauek aplikatu ziren: Lehenengo zehapenari dagokionez, Eraikuntza, Beira eta Zeramikari buruzko Ordenantzaren 187. atala (1970eko abuztuaren 28ko Aginduaz onartu zen ordenantza hori) eta Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantzaren 20.3 eta 23. atalak (1971ko martxoaren 9ko Aginduaz onartu zen ordenantza hori). Bigarren zehapenari dagokionez, Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantzaren 20.3 eta 23. atalak. Hirugarren zehapenari dagokionez, Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantzaren 102.3 atala. Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, 1995eko uztailaren 4an emandako erabakiaz, ez zuen onartu Lan zuzendariaren erabakiaren aurka jarritako errekurtso arrunta. Miguel Olaizola Segurola Auzitegietako prokuradoreak, Unión Temporal de Empresas Geltokiaren izenean, 4293/95 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Lan sailburuordearen erabakiaren aurka. Bada, 4293/95 errekurtsoa onartu dugunez, honako hau adierazi behar dugu:

Lehenik.– Erabaki horiek Zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratzen dugu, eta baliogabetu egin ditugu. Horrenbestez, Laneko Segurtasunaren, Higienearen eta Osasunaren alorrean hiru arauhauste egiteagatik ezarritako isunak indargabetu egin ditugu, 254/94 arauhauste-aktaren bidez hasitako zehapen-prozedura administratiboa iraungitzat deklaratu dugu-eta. Beraz, 254/94 arauhauste-akta artxibatuta geratzen da.

Bigarren.– Ez dugu kostuak ezartzeari buruz berariazko adierazpenik egin.»

Horiek horrela, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 4. atalean eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 103. atalean eta hurrengoetan ezarritakoa betez, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 30a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala