Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Herrizaingoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia
5673

ERABAKIA, 1998ko azaroaren 5ekoa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariarena. Beronen bitartez, Ertzaintzaren ikuskapen eskalako Ofiziale kategoriako igoera-mailaren hautaketa-prozeduraren deialdia egingo da.

Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994ko Dekretuan (1994ko abuztuaren 19ko EHAAren 157 zenbakia) eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean xedatutakoaren arabera, eta Herrizaingo Sailak ezarritako helburuekin bat eginez, Zuzendaritza honek ondoko hau ebatzi du; beherago zehaztu diren oinarriekin bat Ertzaintzaren ikuskapen eskalako Ofiziale kategoriako igoera-mailaren hautaketa-prozeduraren deaildia egitea.

DEIALDIAREN OINARRIAK

XEDAPEN OROKORRAK

Lehena.– Deialdiaren helburua.

1.– Ertzaintzaren ikuskapen eskalako Ofiziale kategoriara barne-sustapen bidez sartzeko hautaketa-sistema finkatzea du helburutzat deialdi honek. Administrazioetako funtzionarioen sailkapenean C taldekoen parekoa da. 40 plaza hornitzeko deialdia da.

Hautaketa-sistema lehiaketa-oposizioa izango da, eta hautaketa prozesuaren barne prestakuntza ikastaro bat eta praktikaldi bat egongo dira.

Bigarrena.– Izangaientzako betekizunak.

1.– Hautaketa-prozeduran parte hartu ahal izateko, honako betekizun guztiak konplitu beharko dira:

a) aldez aurretiko eskaria egitea;

b) Ertzaintzaren karrerako funtzionario izatea;

c) hutsegite astun edo hutsegite oso astunak egiteagatik batzordeak zigortua ez izana, salbu eta ezarritako zigorra baliogabetzen lortu bada;

d) zerbitzutik apartatu gabe egotea, jarraian adierazten direnetariko kategorietaren baten, ondoren esaten diren baldintzak betetzen:

d.1) Ertzaintzako Ofiziale-ondoko, eta Batxilergo, Lanbide Heziketako bigarren mailako edo baliokideren baten titulazioa izatea, C taldekoari dagokionak; D taldeari dagokion titulazioa (Eskola-Gradudun, Lanbide-Hezkuntzeko Lehenengo Mailako Titulua edo baliokidea) daukatenek ere parte hartu ahal izango dute trebakuntza ikastaroa gainditu badute, Euskal Herriko Poliziari buruzko legearen 59.2 atalean araututakoarekin bat eginez;

d.2) 4/1992 Legea, Euskal Herriko Poliziari buruzkoa, indarrean denetik aitzina, Ofiziale kategoriarako bigarren deialdia denez, eta horren seigarren Aldi Baterako Xedapenak ematen duen ahalmenaren arabera, Ertzaintzako oinarrizko eskalako edonork har dezake parte, Batxilergo, Lanbide-Heziketako bigarren mailako edo baliokideren baten titulazioa izaten badute, baita jatorrizko eskalan 10 urteko zerbitzualdia ere kunplitu badute (adibide gisa, VII. Promozioa barne).

2.– Eskariak aurkezteko epea amai dadinean betekizun guztiak konpliturik eduki beharko dituzte izangaiek.

3.– Hautaketa-prozeduran onartu eta parte hartzeko aski izanen da ondoko hau adieraztea izangaiek: deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak konplitzen dituztela.

4.– Deialdi honetan ezarritako baldintzak eta baloragarriak diren merituak, eskarian alegatu behar dira, alegatu ez diren baldintzak edo merituak ez dira kontatuko edo kontutan hartuko.

Baldintzen egiaztatzea Euskal Herriko Polizia Ikastegian egingo da ofizioz, honek eragina izan dezan izangaiei beharrezko den dokumentazio guztia eskatu ahal izango zaie.

5.– Karrerako Ofiziale izendatzea baino lehenagoko momenturen batean, izangaietariko batek deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzaren ez duela, jakingo balu Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, hautaketa-prozesutik baztertzea lekarke, praktiketako Ofiziale izendatzea efekturik gabe utziko luke, beti ere interesatuari entzundakoan.

Hirugarrena.– Eskariak.

1.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari egin beharko diote eskaria parte hartu nahi dutenek hautaketa-prozeduran, beti ere, erabaki honen I. Eranskinean agertzen den eskeidazki normalizatua erabiliz; eta aurkezteko epea hauxe izango da: 20 egun baliodunekoa, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean kontatzen hasita.

2.– Eskeidazkiak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian aurkeztu beharko dira, Gasteiz-Irun errepidea, 5.Km, (01192 Arkaute-Araba), eta kartazalean «Ertzaintzaren Ofiziale kategoriarako oposizio-leihaketa». Era berean, adierazi maneran aurkeztu ezean, helbide berberera, ondoren zehazten den eraren baten igorri beharko dira: Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jarduerari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aurreikusitakoren baten.

3.– Izangaiek beren eskaera orrialdean probak zein hizkuntzatan, euskaraz edo gazteleraz, egin nahi izango dituzten zehaztu beharko dute.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskariak aurkezteko epea amaitutakoan, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen erabakia emango du Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak eta berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

2.– Bazter utzitako izangai bakoitza hala uztea eragin duten arrazoiak adierazi beharko dira behin-behineko zerrendan, eta eskariak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko eta erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea izango da.

3.– Bazter utzitakoen eta onartutakoen behin-behineko zerrenda behin betiko egiten duen Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren erabakian bertan onartuko edo ezetsiko dira egindako erreklamazioak, delako erabaki hori lehen idazatian zehaztu gisa argitaratuko da. Bestalde, aipagai dugun erabakian, lehiaketako lehen ariketa non, zer ordutan eta zer lekutan egindo den ere jakinaraziko da.

4.– Aurreko zerrendek ez eze EHAAn argitaratu daitezen beste guztiak ere izangaiaren identifikazioa izango dute, eskariaren zenbakia zehaztuaz.

Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Epaimahai Kalifikatzaile bat eratuko da, proben ebaluazioa, garapena eta edukia zehaztuko dituena, eta merituen balorazioaz arduratuko dena. Epaimahai hau, lehendakariak, lau bokalek eta idazkari batek osaturikoa izango da.

Hautaketa-prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien zerrenda behin betiko egiten duen erabakian bertan argitaratu da, Epaimahi Kalifikatzaileko kideen eta hauen ordezkoen izendapena.

2.– Epaimahi Kalifikatzailearen iharduera organo kolegiatuen funtzionamenduaren arautegiaren arabera zuzenduko da.

Epaimahai Kalifikatzaileko partaideek ez dute prozeduran parte hartuko eta izendutako agintaritzari esango zaio, eta interesatuek hauei ezetz eman liekete, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-IIharduerari buruzko Legearen 28 eta 29.ataletan agertzen denaren arabera.

3.– Hautaketa-sistema osatzen duten proba batzuetarako edo guztietarako, espezialistak eta aholkulariak erabil ditzake epaimahaiak; aholkulariok eta espezialistok euren espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa ematera mugatuko dira.

4.– Hautaketa-sistema garatzeko, oinarri hauetan aurreikusita ez dagoenaren gainean egoki irizten diren neurriak hartu ahal izango ditu epaimahaiak. Halaber, oinarrioi buruzko interpretazio eta aplikazio-arazoak ebatzi ditzake, eta bai bere funtzioak betetzeko sortzen diren arazoak ere.

5.– Epaimahai Kalifikatzailearen akordioak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko dira.

OPOSIZIOA

Seigarrena.– Oposizioa

Ondoren zehazten diren probak egin beharko dira oposizioan: 1.– Ezagutza teorikoei buruzko proba, derrigorrezkoa eta bazter uzteko indarreko, oinarri hauetako II. Eranskinean agertzen diren gaietatik ateratako proba edo probak, Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitakoak, idatziz erantzutean datzana. Gehienez 40 punturekin baloratuko da, hautaketa prozesutik at geratuko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

2.– Proba praktikoa, derrigorrezkoa eta bazter uzteko indarrekoa. Proba hau jazoera polizial bati buruzko kasu praktiko bati edo batzuei irtenbidea eman beharko zaie idatziz. Kasu hauetan, II. Eranskinean aurrikusitako ikasgai-zerrendetako gaiak erlazionatu beharko dituzte. Gehienez 20 punturekin baloratuko da, eta bazter geratuko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

3.– Proba psikoteknikoak, derrigorrezkoak eta bazter uzteko indarrekoak. Gaitasun intelektualari buruzko test andana bat egitean datza, hain zuzen ere Ofiziale lanpostuko funtzioak behar bezala konplitzeko gutxienezko adimenezko gaitasuna neurtzera zuzenduak. Gehienez 40 punturekin ebaluatuko dira, eta hautaketa-prozesutik bazter geratuko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

4.– Elkarrizketa pertsonala edota taldeko dinamika edota pertsonalitateari buruzko probak, derrigorrezkoak eta bazter uzteko indarrekoak. Zenbait aldagai psikologiko ebaluatuaz, Ofiziale lanposturako izangaiak egokiak direnentz zehaztera zuzenduak. Aldagai psikologikoak besteak bete: ospea, aginte estiloa, koordinazio gaitasuna, planifikaziorako eta lanaren antolamendurako gaitasuna, ikuskapen gaitasuna, ebaluatzeko gaitasuna, eta abar. Gehienez, 75 punturekin baloratuko da, eta 37’5 puntu gutxienez lortzen ez dituzten izangaiak hautaketa-prozesutik at geratuko dira.

5.– Gaitasun fisikoa neurtzeko probak, borondatezkoak. III. Eranskinean zehazten diren probak egin beharko dituzte izangaiek; eta eranskin horretan ezarritakoaren arabera baloratuko dira probak, betiere, gehienez 6 punturekin. Puntuazioa, Eranskinean bildutako frogen bataz bestekoa izango da. Zazpigarrena.– Oposizioko proben garapena.

1.– Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ez dira hasiko probak.

2.– Lehen ariketa egingo deneko eguna, ordua eta lekua, gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarri beharko da; iragarri ere onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda onartzen duen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren erabakian argitaratuko da. Egingo diren gainontzeko ariketen datu berberei buruzko iragarkiak hirurogeita hamabi orduko aurrerapenaz argitaratuko dira Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan.

3.– Aurreko idazatian ezarritakoa kontutan izanda ere, Epaimahai Kalifikatzaileak proben hurrunkera alda dezake, hain zuzen seigarren oinarrian aurreikusitako hurrenkeran barik beste hurrunkera batera. Bestalde, Epaimahaiak egun berean proba bat baino gehiago egitea ere xedatu dezake. Kasu honetan aurreko proba gainditu dutenen probak bakarrik ebaluatuko dira. Probak egiteko, izangaiak txanda desberdinetan deitu ahal izango dira, hala probak egitea bateragarria izan dadin zerbitzuaren beharrizanekin.

4.– Epaimahaiaren deiaren arabera, ezarritako ordu, egun eta lekuan derrigorrezko probak garatzeko agertzen ez diren izangaiak hautaketa-prozeduratik bazter utziko dira behin-betiko, ez agertzeko motibo gaindiezinak izanda ere. Gauza bera gertatuko zaie behin derrigorrezko probak hasita agertzen diren izangaiei.

Derrigorrezko probetarikoren batek ariketa bat baino gehiago badu, eurotariko baten berandu agertzea edo ez egotea, ez agertzea kontsideratuko da.

Borondatezko probetan ez egotea edo berandu agertzea, Euskera proba barne, berauei uko egiten zailea kontsideratzeko motibo izango da.

5.– Nortasun agiri profesionala dutela agertu beharko dute izangaiek probetara, agiri hori edozein unetan erakustea eska dezake Epaimahai Kalifikatzaileak. Aipatu agiria ez aurkezteak izangai hautaketa-prozesutik berehala bazter uztea eragingo du.

6.– Proba desberdinen emaitzak Epaimahai Kalifikatzailearen akordioaren bitartez argitaratuko dira, hain zuzen Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan.

LEHIAKETA

Zortzigarrena.– Lehiaketa.

1.– Lehiaketa antzinatasuna merezimenduaren balorazioan datza, beherago zehazten diren arauei atxikiaz, gehienezko puntuazioa fase honetan ez da izango inola ere 50 puntutik gorakoa. Urtera iristen ez diren lanaldiak ez dira kontuan hartuko.

2.– Hamabost punturekin baloratuko da ,Ofiziale-ondoko gisa zerbitzuan egindako urte oso bakoitza; eta bestalde Agente Lehena gisa benetako zerbitzuan egindako urte oso bakoitza bi punturekin, eta azkenengo kategoria honi dagokionez, gehinez 15 puntu lor daitezke.

3.– Merezimenduak oifizioz baloratuko dira, hartarako, ELATeko Giza Baliabideen Dibisioari Epaimahai Kalifikatzaileak galdegingo dio bidal diezazkiola beharrezko ziurtagiriak.

Bederatzigarrena.– Euskararen ezagutza baloratzea.

1.– Euskararen ezagutza meritu gisa baloratuko da, IV. Eranskinean ezarritako baremoaren arabera, gehienez 24 punturekin.

2.– Euskararen ezagutza egiaztatzeko borondatezko den proba bat edo probak eginen dira, honetan izangaiek Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ahal izango dute, hain zuzen ere, otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren, Ertzaintzaren Euskararen normalkuntzari buruzkoaren, arabera.

3.– Proba honen edukiak, garapena eta ebaluaketa zehaztea Epaimahai Kalifikatzaileari dagokio. Epaimahai hau Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak izendatuko du, hain zuzen ere, hautaketa-prozesuan bazter utzitako eta onartutako izangaien behin-betiko egiten duen Erabakiarekin, beti ere, otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren arabera. Epaimahai hau Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeko ordezkari batez osatuta egongo da.

4.– Oinarri honetan aurrikusitako Epaimahai Kalifikatzaileari Bosgarren Oinarriko 2, 3, 4 eta 5ean agertzen diren arauak ezarriko zaizkio.

5.– Euskararen ezagutza baloratzekoo probaren emaitzak aprobatzeko Akordioa bidaliko zaio Epaimahai Kalifikatzaileari, Bosgarren oinarrian arautzen denari hain zuzen.

6.– Hautaketa-prozesu honen bidez egingo diren Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizunei buruzko kreditazioak Euskal Herriko Polizia Ikastegian eratutako Hizkuntz Eskakizunen erregistroan inskribatuko dira, eta pertsonalaren ardura duen organoari euron berri emango zao, hain zuzen ere, interesatuen expediente pertsonaletan ager daiteze.

7.– EGA edo-ta baliokidea duten izangaiek edo Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu dutenek berauon eskabideetan alegatu beharko dute eta oinarri honetan arautzen den Epaimahai Kalifikatzaileak ofizioz kreditatu eta baloratuko du meritu hori.

Hamargarrena.– Oposizio-lehiaketako azkenburuko kalifikazioa.

1.– Oposizio-lehiaketako azkenburuko kalifikazioa bere bi zatietako gehiketa izango da eta guzti honek zehaztuko du izangaien lehentasun-ordena.

2.– Sailkapeneko ordenean puntuazio berdinketak, ondorengo irizpideen arabera ebatziko dira, irizpideak ezartzen diren ordenean:

a) ezagutzen proban puntuazio hobea;

b) Ertzaintzan antzinatasun handiagoa.

3.– Hautaketa-prozesua osatzen duten merituen ebaluaketa eta proben kalifikapena amaituta, Bosgarren Oinarrian araututako Epaimahai Kalifikatzaileak ondoko hauek onartu eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitartatuko du:

a) hautaketa-prozedura gainditu duten izangaien zerrenda, gehienekotik gutxieneko puntuaketara;

b) hautaketa-sistema gaindituta izanik, sailkapenaren lehentasun-ordenari jairraiki, deaildiko plaza kopuruan sartzen direnak. Bestalde zerrenda hori Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari igorri beharko dio, honek zerrandakook praktiketako funtzionario izenda ditzan.

4.– Aurreko puntuan ezarritako argitaratzetik eta praktiketako funtzionario izendatua izan bitartean, plaza lortzen duten izangaien zerrendari dagokionez, aldakuntzarik gertatuz gero, aldakuntza hori ebazten duen Erabakia edo Akordioa Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan argitaratuko da.

Hamaikagarrena.– Praktiketako funtzionarioen izendapena.

1.– Hautatutako izangaiak, deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak behar bezala egiaztatuta dituztenak, aurreko idazatietan ezaritakoaren arabera, praktiketako funtzionario izendatuko dira, hain zuzen ere, Euskal Herriko Plizia Ikastegiko zuzendariaren erabaki batez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baita.

2.– Plaza duten izangaiak, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egiteko, txandatan banatu ahal izango dira. Ikastegiaren baliabideen arabera egingo da txanden banaketa, eta, batez ere, oposizio-lehiaketako lehentasun-ordenaren arabera, eta beti ere zerbitzuaren beharrizanei erreparatuaz.

3.– Prestakuntza ikastaroa hasten denetik karrerako funtzionario izendatu arte edo hautaketa-prozeduratik bartertu arte, izango ditu ondorioak praktiketako funtzionario izendatzeak.

4.– Praktiketako funtzionarioen izendapena egingo den erabakian bertan ezarriko da prestakuntza-ikastaroa zer egunetan hasiko den.

Praktiketarako destinoak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren Erabakiaren arabera izendatuko dira, eta aipatutako erakunde autonomoko iragarki-taulan argitaratuko dira.

2.– Praktikaldia derigorrezkoa eta bazter uzteko indarrekoa izango da, eta berorren ebaluazioa eta antolamendua, Ikastegiko Hautaketa eta Segimendurako Dibisioari dagozkio. Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofiziale kategoriari dagozkion funtzioak betetzeko egokitasuna neurtuko da, alegia izangaiena, zereginak burutzeari dagokion eraginkortasun profesionalaz kontu eginez.

3.– Praktikaldiko Ofizialaren jardueren gaineko segimendua eta txostena egiteko izangaiaren tutore bat izendatuko da, eta egiturazko zirkunstantziak posible egiten duten guztietan, tutore horrek ikuskatzaile baten laguntza izango du. Izangaiek lortu nahi duten kategoria izan beharko du, bai tutoreak eta bai ikuskatzaileak ere. Izangaiei tutorearen eta ikuskatzailearen izenen berri egiaztatuta eman beharko zaie.

Noizen behin edo praktikaldi amaieran, tutoreak berak lortutako edota ikuskatzailearen bitartez lortutako informazio eta oharretan oinarrituta, tutoreak txosten bat emango du, eta horretarako, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren erabaki batez onartutako tresna normalizatu bat erabili beharko du. Ebaluazio-tresna onartzeko erabaki hori, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragrki-taulan argitaratu beharko da, beti ere praktikladia hasi baino lehen.

Aipatu lanabes horren osagarri, balorazioaren objetibitatea berritatzearren, ebaluatzeko zenbait prozedura erabiliko dira, hala nola memoria eta elkarrizketak.

4.– Hautaketa eta Segimendurako Dibisioak ebatziko du kalifikazioa, hain zuzen ere, aurreko idazatietan aipatzen diren txostenetan oinarrituta, zeintzutan ondoko atal hauek baloratu baitira:

a) antolamendu eta kudeaketa administratiboa;

b) koordinazio operatiboa;

c) harreman sozio-profesionalak;

d) emaitzen egiaztapena eta hobekuntzarako proposamenak;

e) baliabide teknikoak eta agintekoak.

Praktikaldian gaitzat hartua izateko, puntu honetan aipatzen diren atal bakoitzean «gai» kalifikazioa lortzea beharrezkoa izango da.

5.– Praktikaldiko azken buruko kalifikazioa bi eratakoa izango da: gai edo ez gai, eta Hautaketa eta Segimendurako Dibisioak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan jakinaraziko du.

Hamalaugarrena.–

Hautaketa eta Segimendurako Dibisioak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari aurkeztuko dio praktikaldia gainditu duten izangaien zerrenda.

Hamabosgarrena.– Praktiketako Ofizialeen araubide juridikoa.

1.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Barne Erregimenaren Araudian ezarritako disziplinazko erregimenaren arauak begiratu beharko dituzte praktiketako Ofizialek, eta jazoeren bat irakaskuntza arloko falta bat bino zerbait gehiago den kasuari dagokionez, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Erregimena aplikatu beharko da.

2.– Praktiketako funtzionario direnez, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 54.2 atalean zehazturiko lansariak jasoko dituzte.

3.– Jatorrizko kategoriarekin lanean direneko lanpostuari dagokionez, praktiketako Ofizialei lizentzia bat emango zaie, Aipaturiko lizentzia ordaindua izango da, salbu eta 4/1992 Legearen 54.2 atalean zehaztutako lansariak jasotzearen alde badaude.

4.– Praktiketako Ofizialak, hala egonen dira, harik eta karrerako funtzionario izendatu arte edo hautaketa-prozesutik bazter utzi arte, bada hala ezartzen baitu Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 54.atalen. Praktikaldia bukatzeak ez du berekin ekarriko bere kategorian lehen betetako destinuara bueltatu ahal izatea.

5.– Prestakuntza ikastaroa eta praktikaldia, derrigorrezkoak eta bazter uzteko indarrekoak dira, bakoitza banazean kontsideratuta ere, eta eurotara ez bertaratzeak ondorio hauek izanen ditu izangaiendako: hautaketa-prozesutik berehalakoan bazter uztea, eta Ofiziale kategoriako sartzeko lituzkeen eskubide guztiak galtzea. Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak eginen du bazter uzteko den deklarazioa, interesatuari entzun ondoren.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa kontutan izanda ere, gaindiezinezko kausaren bat dela-eta, izangairen batzuk ez badira agertzen ikastarora edo praktikaldira edo ez badituzte burutzen, hurrengoren baten egin daitezenean egin ditzakete izangaiok: baldin eta aurrekoa ezinezko egiten zituzten zirkunstantziak desagertuz gero, eta interesatuaren aldez aurretiko eskaririk bada. Kausa baloratzearena Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak egingo du, berak hartuko baitu bidezko erabakia.

Hamaseigarrena.– Hautaketa-prozeduraren behin betiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.

1.– Hautaketa-prozedurako sailkapen ordenaren eraketa honela egingo da: lehiaketa-oposizioan, praktikaldian eta prestakuntza ikastaroan lortutako kalifikazioen batuketa eginez.

2.– Praktikaldiaren azken txanda amaituta hurrengo bi hilabeteen barruan, gainditu duten izangaiak Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofiziale kategorian karrerako funtzionario izendatuko ditu eskudun organoak eta hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.– Izendapena argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita 10 eguneko epearen barruan jabetuko dira kategoriaz izendatutakoak. Hala egiten ez badute, salbu eta gaindiezinezko kausaren bat badago, egin dituzten jarduera guztiak baliogabeturik geratuko dira eta Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofiziale kategoriako funtzionario izateko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

XEDAPEN KOMUNAK

Hamazazpigarrena.– Hutsegite larri edo oso larriengatik zigorrak ezartzea izangaiei.

Ofiziale kategorirako izangaiek diziplina-espedientez lehendik irekita dutenen edo geroztik irekitzen bazaie, hautaketa-prozesuan onartzearena, beronetan jarraitzearena eta kategoriako egitearena ondoko honek baldintzatuko du: aipatu espedienteetan hutsegite larri edo oso larriengatik zigorren bat ezartzeak.

Hamazortzigarrena.– Bete gabeko lanpostuetara adskribatzea.

1.– Hautaketa-prozesua gainditzen duten izangaiak bete gabeko Ofiziale kategoriako lanpostuetara adskribatuko dira behin-behinean, hain zuzen ere, Segurtasun sailburuordeak zehazten dituenetara.

Hemeretzigarrena.– Diziplina araubidea, prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean.

Prestakuntza ikastaroak dirauen bitartean, barnetegiko burua arduratuko da, barnetegiko erregimeneko arauak aplikatzeaz eta bai berauek izangaiek konplitzeaz ere.

Hogeigarrena.– Kalte-ordainak.

Izangaien aldetik deialdi honetara aurkeztea borondatezkoa denez gero, oposizio-lehiaketan, prestakuntza ikastaroan eta praktikaldian sor daitezkeen bidai-gastuen edo beste batzuen gainean, ez dute inolako eskubiderik izangaiek, beraz Administrazioak ez du gastuok ordaintzeko obligaziorik.

Hogeita batgarrena.– Errekurtsoak.

Erabaki honen kontra Administratiboarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari zuzenduta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta agertzen denetik kontatzen hasita 2 hilabeteko epearen barruan.

Deialdi honetan, Epaimahai Kalifikatzaileen jardueratik eta Euskal Herriko Ikastegiko organuetatik ondorioztatzen diren egintza administratibo guztiak inpugnatu ahal izango dituzte interesatuek, guztientzako administrazio-jardunbidearen araudian ezarritako maneretan eta kasuetan.

Arkaute, 1998ko azaroaren 5a.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.

II.ERANSKINA

GAI ZERRENDA

Zuzenbide Penala.

1.– Delitua: kontzeptua eta egitura.

2.– Hutsegite eta delituen pertsona erantzuleak kriminalki. 3.– Delituaren obratze-gradoak.

4.– Erantzukizun kriminala aldatzen duten zirkunstantziak. <P ALIGN="JUSTIFY">5.– Erantzukizun kriminala ezeztatzen duten zirkunsztantziak.

6.– Giza-hilketa eta bere formak.

7.– Lesioak.

8.– Askatasun sexualaren kontrako delituak.

9.– Ohorearen kontrako delituak.

10.– Falimiakoen arteko harremanen kontrako delituak: familiako eskubide eta betebeharren kontrako delituak.

11.– Intimitatearen, norbere irudia izateko eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak.

12.– Hutsegiteak.

Zuzenbide Prozesal Penala.

13.– Atxiloketa: kontzeptua. Kasuak. Iraupena. Jakinarazpena.

14.– Atxiloketa : atxiloketa espezialitateekin. Betepen materiala. Araketa eta miaketa pertsonala. Eskubideez baliatzea. Inkomunikazioa. Habeas Corpus.

15.– Prozesu penala hasteko erak: ofiziozko hasiera. Salaketa. Kereila.

16.– Sarrera eta miaketa leku itxian: poliziak bere kabuz egindakoa, bizilekuan. Leku berezietan. Beste leku batzuetan. Materializazioa. 17.– Ikerketa ekintzak: begiz egindako ikuskapena. Delituaren gorputza. Perituen txostena. Inputatuaren identifikazioa.

Polizia Zientifikoa.

18.– Kriminalistikako kontzeptua eta orokortasunak, Teknika Poliziala eta Polizia Zientifikoa.

19.– Begiz egindako ikuskapen tekniko poliziala. Kontzeptua eta orokortasunak. Betekizunak, helburuak, postulatuak, metodología.

20.– Hipotesiak, proba, zantzuak eta delituaren aztarnak.

21.– Laginak batzea: horbanak jasotzearen garrantzia, delituzko egintza baten ikerketarako objetuak. Odol horbanak: bilaketa eta kokapena, estudio morfologikoa, jasotzea eta garraiatzea.

22.– Laginak batzea: esperma laginak, txu horbanak, beste zenbait horban biologiko.

23.– Laginak batzea: biloa, jatorri biologiko horbanak, aztarna mikroskopikoak, hautsa eta egur arrastoak, puntura horbanak.

24.– Seinaleak eta indarra erabili izanaren markak gauzetan: seinaleak eta erraminten markak, ikerketa prozedura.

25.– Seinaleak eta indarra erabili izanaren markak gauzetan: kristalak mekanikoki haustea. Abiadura txikiz jaurtikitako objetuaz kristala haustea. Erabilitako jaurtigaia zehazteko metodologia. Beste haustura batzuk kristaletan.

26.– Urrats aztarnak, poliziarentzat interesgarriak: sortu direneko prozesuari begira egindako sailkapena, ikerketa metodologia, bakan agertzen diren urratsen aztarnak, bata bestearen ondoren hurrenkeran agertzen diren urratsen aztarnak.

27.– Zaurituei buruzko balistika: giza gorputzarengan jaurtigaiaren eraginak, tiro egin denerainoko distantzia. Begiz egiten den ikuskapenean polbora aztarnak identifikatzea. Tiro egiten denean sortzen diren aztarnak batzeko sitema, jaso eta eramateko.

28.– Lofoskopia. Zehaztea eta sailkatzea.

Esku-hartze Poliziala.

29.– Batzarrak eta manifestazioak kontrolatzea eta babestea. Ordena publikoaren kontrako maratzak.

30.– Kontrol-dispositiboen materializazioa.

III.ERANSKINA

PROBA FISIKOAK

Proba fisikoak gehienez 6 punturekin baloratuko dira.

Proba hauetan izan ditzakeen ondorioetarako, izangaien adina, kontutan hartuko dena, eskabideak aurkezten diren egunekoa izango da.

Abdominalak.

Sabeleko muskulaturaren indarra neurtzeko testa.

Ahozgora, hankak juntaturik eta erdiflexionaturik, eskuak gurutzaturik garondoan eta oin lotuak. Izangaia jezarri egingo da eta enborra ezkerretarantz jiratuz eskubiko ukalondoarekin belaun ezkerra ukituko du, hasierako posizioan paratuz. Jarraian, izangaia jezarri egingo da, eta enborra eskumatarantza jiratuz, ezkerreko ukalondoarekin eskumako belauna ukituko du. Hasierako posizioan paratuko da. Minutu bateko epean errepikatu beharko du goian zehaztutakoa, ahalik eta gehienetan.

BAREMOA

GIZONEZKOAK-ANDRAZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

53 51 49 47 45 43 10

52 50 48 46 44 42 9,50

51 49 47 45 43 41 9

50 48 46 44 42 40 8,50

49 47 45 43 41 39 8

48 46 44 42 40 38 7,50

47 45 43 41 39 37 7

46 44 42 40 38 36 6,50

45 43 41 39 37 35 6

44 42 40 38 36 34 5,50

43 41 39 37 35 33 5

42 40 38 36 34 32 4,50

41 39 37 35 33 31 4

40 38 36 34 32 30 3,50

39 37 35 33 31 29 3

38 36 34 32 30 28 2,50

37 35 33 31 29 27 2

36 34 32 30 28 26 1,50

35 33 31 29 27 25 1

34 32 30 28 26 24 0,50

33 edo gutxiago 31 edo gutxiago 29 edo gutxiago 27 edo gutxiago 25 edo gutxiago 23 edo gutxiago 0

Besoak flexionatzea.

Goikoaldeko indarra neurtzeko testa.

Oinak elkartuta, eta oin puntuak aulki gainean ezarriak, besoak lurrean jarriz markagailuaren zabaleran eta besoak luzaturik, hauek flexiona bitez bularrarekin markagilua ukitu arte. Besoak luzatzean ezin daiteke egin ez meakekin, ez enborrarekin konpentsaziozko mugimendurik. Hankak, mehakak eta enborra lerro zuzenean egongo dira. Ondo burututako flexioak soilik kontatuko dira. Behin ariketa hasiz gero, ez dago atseden hartzerik.

BAREMOA GIZONEZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

43 41 39 37 35 33 10

42 40 38 36 34 32 9,75

41 39 37 35 33 31 9,50

40 38 36 34 32 30 9,25

39 37 35 33 31 29 9

38 36 34 32 30 28 8,75

37 35 33 31 29 27 8,50

36 34 32 30 28 26 8,25

35 33 31 29 27 25 8

34 32 30 28 26 24 7,75

33 31 29 27 25 23 7,50

32 30 28 26 24 22 7,25

31 29 27 25 23 21 7

30 28 26 24 22 20 6,75

29 27 25 23 21 19 6,50

28 26 24 22 20 18 6,25

27 25 23 21 19 17 6

26 24 22 20 18 16 5,75

25 23 21 19 17 15 5,50

24 22 20 18 16 14 5,25

23 21 19 17 15 13 5

22 20 18 16 14 12 4,50

21 19 17 15 13 11 4

20 18 16 14 12 10 3,50

19 17 15 13 11 9 3

18 16 14 12 10 8 2,50

17 15 13 11 9 7 2

16 14 12 10 8 6 1,50

15 13 11 9 7 5 1

14 edo gutxiago 12 edo gutxiago 10 edo gutxiago 8 edo gutxiago 6 edo gutxiago 4 edo gutxiago 0

BAREMOA

ANDRAZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

26 25 24 23 22 21 10

25 24 23 22 21 20 9,50

24 23 22 21 20 19 9

23 22 21 20 19 18 8,50

22 21 20 19 18 17 8

21 20 19 18 17 16 7,50

20 19 18 17 16 15 7

19 18 17 16 15 14 6,50

18 17 16 15 14 13 6

17 16 15 14 13 12 5,75

16 15 14 13 12 11 5,50

15 14 13 12 11 10 5,25

14 13 12 11 10 9 5

13 12 11 10 9 8 4,50

12 11 10 9 8 7 4

11 10 9 8 7 6 3,50

10 9 8 7 6 5 3

9 8 7 6 5 4 2,50

8 7 6 5 4 3 2

7 6 5 4 3 2 1,50

6 5 4 3 2 1 1

5 edo gutxiago 4 edo gutxiago 3 edo gutxiago 2 edo gutxiago 1 edo gutxiago 0 0

Flexibilitate sakona.

Flexibilitatea neurtzeko testa.

Oholaren gainean (oinetako barik) oinak leku egokian paratuaz, soin osoa flexionatu, besoak hanka artetik gibelerantz eramaten direlarik, esku biekin kontaktua galdu gabe eta tiroirik gabe, erregelaren kurtsorea ukituz ahal den tokira arte, baina oreka galdu barik. Behin ahal den distantziarik gehiena lortuta, aparailutik alde egingo da aurrekaldetik eta oinez.

Ariketa bi aldiz egingo da, eta markarik onena hartuko da kontuan.

BAREMOA

GIZONEZKOAK-ANDRAZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

48 47 46 44 42 40 10

47 46 45 43 41 39 9,75

46 45 44 42 40 38 9,50

45 44 43 41 39 37 9,25

44 43 42 40 38 36 9

43 42 41 39 37 35 8,75

42 41 40 38 36 34 8,50

41 40 39 37 35 33 8,25

40 39 38 36 34 32 8

39 38 37 35 33 31 7,75

38 37 36 34 32 30 7,50

37 36 35 33 31 29 7,25

36 35 34 32 30 28 7

35 34 33 31 29 27 6,75

34 33 32 30 28 26 6,50

33 32 31 29 27 25 6,25

32 31 30 28 26 24 6

31 30 29 27 25 23 5,75

30 29 28 26 24 22 5,50

29 28 27 25 23 21 5,25

28 27 26 24 22 20 5

27 26 25 23 21 19 4,50

26 25 24 22 20 18 4

25 24 23 21 19 17 3,50

24 23 22 20 18 16 3

23 22 21 19 17 15 2,50

22 21 20 18 16 14 2

21 20 19 17 15 13 1,50

20 19 18 16 14 12 1

19 edo gutxiago 18 edo gutxiago 17 edo gutxiago 15 edo gutxiago 13 edo gutxiago 11 edo gutxiago 0

50 metro metroko lasterketa, abiadura.

Abiadura neurtzeko testa.

Irteera zutik egingo da, aurretik doan oinak irteera marra ukituko duelarik.

BAREMOA GIZONEZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

6»7 6»8 6»9 7»0 7»1 7»2 10

6»8 6»9 7»0 7»1 7»2 7»3 9

6»9 7»0 7»1 7»2 7»3 7»4 8

7»0 7»1 7»2 7»3 7»4 7»5 7

7»1 7»2 7»3 7»4 7»5 7»6 6

7»2 7»3 7»4 7»5 7»6 7»7 5

7»3 7»4 7»5 7»6 7»7 7»8 4

7»4 7»5 7»6 7»7 7»8 7»9 3

7»5 7»6 7»7 7»8 7»9 8»0 2

7»6 7»7 7»8 7»9 8»0 8»1 1

7»7 edo gehiago 7»8 edo gehiago 7»9 edo gehiago 8»0 edo gehiago 8»1 edo gehiago 8»2 edo gehiago 0

BAREMOA

ANDRAZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

7»9 8»0 8»1 8»2 8»3 8»4 10

8»0 8»1 8»2 8»3 8»4 8»5 9

8»1 8»2 8»3 8»4 8»5 8»6 8

8»2 8»3 8»4 8»5 8»6 8»7 7

8»3 8»4 8»5 8»6 8»7 8»8 6

8»4 8»5 8»6 8»7 8»8 8»9 5

8»5 8»6 8»7 8»8 8»9 9»0 4

8»6 8»7 8»8 8»9 9»0 9»1 3

8»7 8»8 8»9 9»0 9»1 9»2 2

8»8 8»9 9»0 9»1 9»2 9»3 1

8»9 edo gehiago 9»0 edo gehiago 9»1 edo gehiago 9»2 edo gehiago 9»3 edo gehiago 9»4 edo gehiago 0

1000 metro lasterketa, abiadura eta erressistentzia.

Anaerobiko testa.

Hasierako posizioa: irteera zutik egingo da.

BAREMOA

GIZONEZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

3’15» 3’18» 3’24» 3’30» 3’36» 3’42» 10 3’16» 3’19» 3’25» 3’31» 3’37» 3’43» 9,75

3’17» 3’20» 3’26» 3’32» 3’38» 3’44» 9,50

3’18» 3’21» 3’27» 3’33» 3’39» 3’45» 9,25

3’19» 3’22» 3’28» 3’34» 3’40» 3’46» 9 3’20» 3’23» 3’29» 3’35» 3’41» 3’47» 8,75

3’21» 3’24» 3’30» 3’36» 3’42» 3’48» 8,50

3’22» 3’25» 3’31» 3’37» 3’43» 3’49» 8,25

3’23» 3’26» 3’32» 3’38» 3’44» 3’50» 8 3’24» 3’27» 3’33» 3’39» 3’45» 3’51» 7,75

3’25» 3’28» 3’34» 3’40» 3’46» 3’52» 7,50

3’26» 3’29» 3’35» 3’41» 3’47» 3’53» 7,25

3’27» 3’30» 3’36» 3’42» 3’48» 3’54» 7 3’28» 3’31» 3’37» 3’43» 3’49» 3’55» 6,75

3’29» 3’32» 3’38» 3’44» 3’50» 3’56» 6,50

3’30» 3’33» 3’39» 3’45» 3’51» 3’57» 6,25

3’31» 3’34» 3’40» 3’46» 3’52» 3’58» 6 3’32» 3’35» 3’41» 3’47» 3’53» 3’59» 5,75

3’33» 3’36» 3’42» 3’48» 3’54» 4’00» 5,50

3’34» 3’37» 3’43» 3’49» 3’55» 4’01» 5,25

3’35» 3’38» 3’44» 3’50» 3’56» 4’02» 5 3’36» 3’39» 3’45» 3’51» 3’57» 4’03» 4,75

3’37» 3’40» 3’46» 3’52» 3’58» 4’04» 4,50

3’38» 3’41» 3’47» 3’53» 3’59» 4’05» 4,25

3’39» 3’42» 3’48» 3’54» 4’00» 4’06» 4 3’40» 3’43» 3’49» 3’55» 4’01» 4’07» 3,75

3’41» 3’44» 3’50» 3’56» 4’02» 4’08» 3,50

3’42» 3’45» 3’51» 3’57» 4’03» 4’09» 3,25

3’43» 3’46» 3’52» 3’58» 4’04» 4’10» 3 3’44» 3’47» 3’53» 3’59» 4’05» 4’11» 2,75

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

3’45» 3’48» 3’54» 4’00» 4’06» 4’12» 2,50

3’46» 3’49» 3’55» 4’01» 4’07» 4’13» 2,25

3’47» 3’50» 3’56» 4’02» 4’08» 4’14» 2 3’48» 3’51» 3’57» 4’03» 4’09» 4’15» 1,75

3’49» 3’52» 3’58» 4’04» 4’10» 4’16» 1,50

3’50» 3’53» 3’59» 4’05» 4’11» 4’17» 1,25

3’51» 3’54» 4’00» 4’06» 4’12» 4’18» 1 3’52» 3’55» 4’01» 4’07» 4’13» 4’19» 0,75

3’53» 3’56» 4’02» 4’08» 4’14» 4’20» 0,50

3’54» 3’57» 4’03» 4’09» 4’15» 4’21» 0,25

3’55» edo gehiago 3’58» edo gehiago 4’04» edo gehiago 4’10» edo gehiago 4’16» edo gehiago 4’22» edo gehiago 0

BAREMOA

ANDRAZKOAK

30 urte artino 31-34 urte 35-38 urte 39-42 urte 43-46 urte 47 edo gehiago NOTAK

4’10» 4’15» 4’20» 4’25» 4’35» 4’45» 10 4’11» 4’16» 4’21» 4’26» 4’36» 4’46» 9,75

4’12» 4’17» 4’22» 4’27» 4’37» 4’47» 9,50

4’13» 4’18» 4’23» 4’28» 4’38» 4’48» 9,25

4’14» 4’19» 4’24» 4’29» 4’39» 4’49» 9 4’15» 4’20» 4’25» 4’30» 4’40» 4’50» 8,75

4’16» 4’21» 4’26» 4’31» 4’41» 4’51» 8,50

4’17» 4’22» 4’27» 4’32» 4’42» 4’52» 8,25

4’18» 4’23» 4’28» 4’33» 4’43» 4’53» 8 4’19» 4’24» 4’29» 4’34» 4’44» 4’54» 7,75

4’20» 4’25» 4’30» 4’35» 4’45» 4’55» 7,50

4’21» 4’26» 4’31» 4’36» 4’46» 4’56» 7,25

4’22» 4’27» 4’32» 4’37» 4’47» 4’57» 7 4’23» 4’28» 4’33» 4’38» 4’48» 4’58» 6,75

4’24» 4’29» 4’34» 4’39» 4’49» 4’59» 6,50

4’25» 4’30» 4’35» 4’40» 4’50» 5’00» 6,25

4’26» 4’31» 4’36» 4’41» 4’51» 5’01» 6 4’27» 4’32» 4’37» 4’42» 4’52» 5’02» 5,75

4’28» 4’33» 4’38» 4’43» 4’53» 5’03» 5,50

4’29» 4’34» 4’39» 4’44» 4’54» 5’04» 5,25

4’30» 4’35» 4’40» 4’45» 4’55» 5’05» 5 4’31» 4’36» 4’41» 4’46» 4’56» 5’06» 4,75

4’32» 4’37» 4’42» 4’47» 4’57» 5’07» 4,50

4’33» 4’38» 4’43» 4’48» 4’58» 5’08» 4,25

4’34» 4’39» 4’44» 4’49» 4’59» 5’09» 4 4’35» 4’40» 4’45» 4’50» 5’00» 5’10» 3,75

4’36» 4’41» 4’46» 4’51» 5’01» 5’11» 3,50

4’37» 4’42» 4’47» 4’52» 5’02» 5’12» 3,25

4’38» 4’43» 4’48» 4’53» 5’03» 5’13» 3 4’39» 4’44» 4’49» 4’54» 5’04» 5’14» 2,75

4’40» 4’45» 4’50» 4’55» 5’05» 5’15» 2,50

4’41» 4’46» 4’51» 4’56» 5’06» 5’16» 2,25

4’42» 4’47» 4’52» 4’57» 5’07» 5’17» 2 4’43» 4’48» 4’53» 4’58» 5’08» 5’18» 1,75

4’44» 4’49» 4’54» 4’59» 5’09» 5’19» 1,50

4’45» 4’50» 4’55» 5’00» 5’10» 5’20» 1,25

4’46» 4’51» 4’56» 5’01» 5’11» 5’21» 1 4’47» 4’52» 4’57» 5’02» 5’12» 5’22» 0,75

4’48» 4’53» 4’58» 5’03» 5’13» 5’23» 0,50

4’49» 4’54» 4’59» 5’04» 5’14» 5’24» 0,25

4’50» edo gehiago 4’55» edo gehiago 5’00» edo gehiago 5’05» edo gehiago 5’15» edo gehiago 5’25» edo gehiago 0

IV.ERANSKINA

EUSKARAREN EZAGUTZAREN BALORAZIORAKO BAREMOA

5. Euskalduntze maila 10 puntu.

6. Euskalduntze maila 12 puntu.

7. Euskalduntze maila 14 puntu.

8. Euskalduntze maila 18 puntu.

Ertzaintzaren I. Hizkuntz Eskakizuna 24 puntu.


Azterketa dokumentala