Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
5671

2047/1998 ERABAKIA, azaroaren 19koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko José Enrique de la Puerta Rueda jauna izendatzen duena.

Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen irailaren 24ko 1794/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 198. zenbakian argitaratu zen, 1998ko urriaren 19koan alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek agertu dituzten agiriak aztertu dira. Halaber, beren ezagutza tekniko eta profesionalak lanpostuari egokitzen direnentz aintzat hartu da, eta baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, José Enrique de la Puerta Rueda jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– José Enrique de la Puerta Rueda jauna Bizkaiko Osasun Barrutiko Galdakaoko Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Zuzendari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Lansaria 2. taldeko ospitaleko zuzendari medikoari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 7.977.565 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 19a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala