Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
5670

2037/1998 ERABAKIA, azaroaren 17koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Francisco Cantero Pacheco jaunak Bizkaiko Osasun Barrutiko Santa Marina Ospitaleko Eraizaintzako zuzendari kargua utzi duela deklaratzeko dena.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 312/1996 Erabakiaren bidez, Francisco Cantero Pacheco jauna Bizkaiko Osasun Barrutiko Santa Marina Ospitaleko Eraizaintzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu ondoren, zuzendaritza nagusi honek hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Francisco Cantero Pacheco jaunak, berak eskatuta, Bizkaiko Osasun Barrutiko Santa Marina Ospitaleko Eraizaintzako zuzendari kargua utzi duela deklaratzea eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Erabaki hau interesatuari, Santa Marina Ospitaleari eta Osasun Laguntzarako Zuzendaritzari jakinaraztea.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazioko Kontseiluari, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean zedatutakoari eutsiz.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 17a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala