Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

238. zk., 1998ko abenduaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
5669

328/1998 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa. Dekretu honen bidez, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea sortu da.

Aginte Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoak organo tekniko gisa eratu ditu auzitegiko medikuntzako erakundeak. Erakunde horiek auzitegiko anatomia erakundeek eta auzitegiko medikuen klinikek orain arte betetzen zituzten eginkizunak hartu dituzte beren gain, eta honako helburu hauek dituzte: alde batetik, epaitegiei, auzitegiei, fiskaltzei eta Erregistro Zibileko bulegoei medikuen peritu-probak —hala proba tanatologikoak nola proba klinikoak eta laboratoriokoak— egiten laguntzea, eta, bestetik, auzitegiko medikuntzarekin zerikusia duten irakaskuntza-lanak eta ikerketak egitea.

Abenduaren 30eko 390/1987 Dekretuaren bidez Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabideak bere gain hartu zituenez, (Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide materialen eta ekonomikoen gaineko eginkizunak eskualdatzeari buruzkoa da dekretu hori), Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea sortzea, honako arau hauetan ezarritakoaren arabera: Aginte Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 504. atalean, azaroaren 8ko 16/1994 Lege Organikoan, eta martxoaren 1eko 386/1996 Errege Dekretuaren 1. eta 2. ataletan (Auzitegiko Medikuntzako erakundeen erregelamendua onartu zen dekretu horren bidez).

Orobat, martxoaren 26ko 59/1996 eta 60/1996 Dekretuek (Justizia Administrazioko giza baliabideak eskualdatzeari buruzkoak dira dekretu horiek) auzitegi-mediku transferituen plantilak antolatzeko aukera ematen dute, baita plantila horiek Auzitegiko Medikuntzako erakunde sortu berriari adskribatzeko ere, horretarako behar diren legezko txostenak eginda.

Halaber, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuan (Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza atalaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen du dekretu horrek) eta maiatzaren 14ko 107/1996 Dekretuan (141/1995 Dekretua aldatu zen dekretu horren bidez) ezarritakoaren arabera, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagokio Justizia Administrazioko langileen gaineko eskuduntzak kudeatzea eta Justizia Administrazioa baliabidez hornitzea, batez ere egoitza judizialetako sistema informatikoak, plangintza, obrak, ekipamendua eta antolaketa-sistemak kontuan izanik.

Dekretu horietan auzitegiko medikuntzako erakundeen kopuruari eta kokapenari buruz ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren egoitza zein lurraldetan dagoen, auzitegiko medikuntzako erakunde bat sortu beharko da, nahitaez, lurralde horretako hiriburuan; beste horrenbeste egin beharko da Auzitegi Nagusiko salak hartzen dituzten hiriburuetan, eta, nahi izanez gero, beste hiri batzuetan ere horrelako erakundeak sortu ahal izango dira. EAEko egungo ezarpen judizialaren ondorioz, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitza Bilbon dagoenez, Auzitegiko Medikuntzako lurralde erakunde bat sortu beharra dago Bilbon.

Lan kopurua eta EAEko lurraldeko biztanle-dentsitatea kontuan izanik, oraingoz nahikoa dugu EAEko lurraldean Auzitegiko Medikuntzako erakunde bakarra, EAEko jurisdikzio-organo guztiei zerbitzuak eskaintzeko. Hala eta guztiz, beharrezkotzat jotzen dugu lurralde bakoitzean azpiegiturak eratzea ere, jurisdikzio-organoek lurralde bakoitzean dituzten premiei eta eskakizunei bizkor erantzun ahal izateko; horrenbestez, hiru zuzendariordetza sortu ditugu.

Auzitegiko Medikuntzako Erakundea da Estatuan sortu den lehenbizikoa; hortaz, behin jardunean hasten denean, baliteke, hiru urteren buruan, erakundearen eginkizunak eta egitura berraztertu eta egokitu behar izatea, eskakizun berriei erantzun ahal izateko.

Horiek horrela, Justizia Ministerioak eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiak aldeko txostena egin dute, eta ordezkari gehien dituzten sindikatuekin negoziatu dugu. Horrenbestez, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko abenduaren 1ean egindako bileran aztertu eta onartu zuelarik, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.– Sortzea.

Dekretu honen bidez, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea sortu da, AMEE hemendik aurrera. Erakunde horrek Bilbon izango du egoitza, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jardungo du.

2. atala.– Izaera eta eginkizunak.

AMEE organo teknikoa da. Bere lurraldeko epai-barrutietako epaitegiei, auzitegiei, fiskaltzei eta Erregistro Zibilari laguntzea da erakunde horren helburua, eta, horretarako, medikuen peritu-probak –hala proba tanatologikoak nola proba klinikoak eta laboratoriokoak- egingo ditu. Horrez gain, AMEEk auzitegiko medikuntzarekin zerikusia duten irakaskuntza-lanak eta ikerketak ere egin ahal izango ditu. Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundean ezin egingo da proba tanatologiko edo perizial pribaturik.

Eginkizun teknikoei dagokienez, AMEEk autonomia dauka, eta zientzia-ikerketarako egokitzat jotzen dituen arauen ildotik egingo ditu txostenak.

AMEE Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari adskribatuta dago, eta jarduteko gastu guztiak Sailaren aurrekontuetan ageriko dira.

3. atala.– Egitura.

AMEEk hiru zuzendariordetza ditu, zuzendariordetza horiek Bilbon, Donostian eta Gasteizen dute egoitza, eta Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban jardungo dute, hurrenez hurren.

AMEEk egitura zentralizatua dauka, eta EAEko auzitegi-mediku guztiek erakunde horretan dute destinoa. Hortaz, auzitegi-medikuek jurisdikzio-organoetan eta mediku bakarreko auzitegi-agrupazioetan zeukaten destinoa desagertu egin da.

Zuzendariordetzek ohiko jardunean autonomia badaukate ere, AMEEk batasunaren eta uniformetasunaren irizpideetan oinarrituta jardungo du. Legezko tramiteak eginda, AMEEn auzitegiko laboratorio-zerbitzu bat eratuko da, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan jardungo baitu.

Bizkaiko eta Gipuzkoako zuzendariordetzetan auzitegiko patologia-zerbitzuak eta auzitegiko mediku-klinikak eratu dira. Gainera, laguntza emateko zerbitzu administratiboak egongo dira zuzendariordetza bakoitzean.

4. atala.– Auzitegiko Laboratorio Zerbitzua. Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialek eskatutako analisi biologikoak, klinikoak eta toxikologikoak egitea dagokio Auzitegiko Laboratorio Zerbitzuari. Nolanahi ere, Toxikologia Erakundeak izango du aginpidea bere espezialitatearekin zerikusia duten gaietan.

Aurreko puntuan ezarritakoa alde batera, zuzendariordetza bakoitzean oinarrizko probak egiteko eta eguneroko praktikarako behar diren baliabideak eta instalazioak egongo dira. Dena den, proba horiez gainera beste batzuk ere egin ahal izango dira.

5. atala.– Auzitegiko Patologia Zerbitzuak.

Auzitegiko Patologia zerbitzuek, honako eginkizun hauek bete behar dituzte, zeinek bere lurraldean:

a) Legean oinarrituta, bortxazko heriotza eta ustezko krimen guztien mediku-ikerketa egitea, epaileak hala agintzen duenean.

b) Hilotzak eta gorpuen hondarrak identifikatzea.

Bizkaiko eta Gipuzkoako zuzendariordetzetako Auzitegiko Patologia zerbitzuetan eta Arabako Zuzendariordetzan azterketa erradiologikoak, azterketa kimikoak eta ikerketa kriminalistikoko azterketak egiten dira, eta Erradiologia- eta Fotografia-Unitateak ere eratu ahal izango dira.

6. atala.– Auzitegiko Mediku Klinikako zerbitzuak.

1.– Auzitegiko mediku klinikako zerbitzuek, honako eginkizun hauek bete behar dituzte, zeinek bere lurraldean:

a) Legean oinarritutako mediku-peritajeak egitea.

b) Lesionatuak aldizka begiratzea eta gorputzeko lesioak neurtzea, baldin eta lesio horiek auzi-prozeduretan kontuan hartzekoak badira. c) Epailearen esku dauden atxilotuei mediku-laguntza edo zaintza eskaintzea.

2.– Auzitegiko mediku kliniketan hiruna sekzio daude: Medikuntza Orokorra, Traumatologia eta Psikiatria.

3.– Medikuntza Orokorreko sekzioetan jasoko dira haien lurraldeko epai-barrutien eskaera guztiak, eta destinoa sekzio horietan duten auzitegi-medikuek beteko dute eskatutakoa; bestela, sekzio espezializatuetara bidaliko da eskaera, sekzioko medikuek txostena edo peritajea egin dezaten. Eskaera sekzio espezializatu batera bidaltzeko arrazoiak azaldu beharko dira, idatzita, eta, bidali ere, kontsulta jakin batzuk egiteko bidaliko da, edo sekzioko espezialistaren ardurapean utziko da eskaera behin betiko.

4.– Auzitegiko mediku-klinikako espezialitate batzuetan medikurik behar ez bada, hitzarmenak egingo dira osasun-zerbitzuetako erakunde publikoekin, espezialitate horiei buruzko peritajeak eta mediku-txostenak egin ahal izateko.

Halaber, proba jakin batzuk egiteko, zerbitzu horiek ez dituzten baliabideak behar izanez gero, osasun-sare publikoaren baliabideak erabiltzeko hitzarmenak egingo dira.

Hitzarmena eginez gero, osasun-zerbitzuetako erakunde izenpetzaileari dagokion kostua ordaindu beharko zaio, tarifa eta prezio publikoei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera.

5.– Auzitegiko klinikarik ez duten epai-barrutietan behar adina gela eta baliabide material prestatuko dira, haien demarkazioko oinarrizko azterketak egin ahal izateko.

6.– Auzitegiko Mediku Klinikako Medikuntza Orokorreko sekzioetan izango dute destinoa espezialistak ez diren auzitegi-mediku guztiak. 7. atala.– Zerbitzu administratiboak.

Zerbitzu administratiboak betetzeko eta auzitegi-medikuei laguntzeko moduko giza baliabideen eta baliabide materialen azpiegitura izango du zuzendariordetza bakoitzak.

Zerbitzu horiek, zeinek bere lurraldean, Erregelamendu Organikoak agindutako eginkizunak bete beharko dituzte. Batez ere, honako eginkizun hauek bete behar dituzte:

– Auzitegi-medikuek egindako txostenak nahiz haiek agindutako agiri administratiboak transkribatu.

– Jendeari lagundu.

– Azterketak-eta egiteko aurretiko zita zerbitzuak eratu eta kontrolatu.

– Auzitegi-medikuak judizioan agertzeko agenda antolatu.

– Artxiboak eta espedienteak kontrolatu.

– Baliabide materialak aztertu, hornitu eta zaindu.

8. atala.– Zuzendaritza organoak.

AMEEk zuzendari bat eta hiru zuzendariorde izango ditu. Horiez gain, Zuzendaritza Kontseilu bat ere izango da, zeinak zuzendariaren agindupean jardungo baitu, bere eskumeneko gaietako organo aholku-emaile moduan.

9. atala.– Zuzendaria:

AMEEko zuzendariak honako eginkizun hauek izango ditu:

AMEE ordezkatzea.

AMEEren jarduera-plana azaltzea eta Justizi Sailari aurkeztea, hark onar dezan.

AMEEk Euskal Autonomia Erkidego osoan egin beharreko lanen banaketari buruzko proposamena onartzea.

AMEEren menpeko auzitegi-medikuek beren eginkizunak zehatz-mehatz bete ditzatela zaintzea, baita eginkizun horiek taxuz bete ahal ditzaten beharrezko laguntza ematea ere.

Zuzendaritza Kontseiluak guardiako txandei buruz egindako proposamena onartzea, indarrean dauden arauak betez. Proposamen horretan jaso behar da bai jurisdikzio-organoetan etengabe egon behar duten medikuen txandak, baita Justizi Administrazioaren gainerako organoetan edozein unetan lantokira joateko prest egon behar dutenenak ere.

Prestakuntza-gaietan behar bezalako harremana izatea Justizi Sailarekin.

Zerbitzuen jarduera administratibo eta laborala egokia dela zaintzea.

AMEEko langile guztiek lan-ordutegia betetzen dutela jagotea eta ikuskatzea.

Interesdunei eta, oro har, jendeari behar bezalako laguntza ematen zaiela begiratzea. Horretarako, zuzendariordetzei jarraibideak eman ahalko dizkio.

Erregelamendu organoetan ezarritakoa betez, AMEEn destinoa duten langileekin zerikusia duten zigor-espedienteak agintari eskudunei egiten hasteko eskatzea.

AMEEren zerbitzuen, lanen eta jardueren urteko txostena Justizi Sailari aurkeztea.

AMEEren urteko aurrekontuaren aurreproiektuaren proposamena egitea eta Justizi Sailari aurkeztea, hark onar dezan.

AMEEko lanpostu-zerrendaren aldaketak proposatzea eta Justizi Sailari aurkeztea.

Justizi Sailari baliabide materialak eskuratzeko proposamenak aurkeztea.

Zuzendaritza Kontseiluak proposatutako Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeko kideak izendatzea.

AMEEren ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak proposatzea, Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordearen iritzia jaso ondoren.

Ikerketaren emaitzetarako egokitzat jotzen diren kasuetan, Toxikologia Erakundearen lankidetza eskatzea.

Zuzendariordeak ordezkatzea hiru kasu hauotan: beren lanpostuak hutsik daudenean, lantokitik kanpo daudenean edo gaixo daudenean. Era berean, zerbitzuburuak ere ordezkatuko dituzte kasu horietan, baldin eta zuzendariordeek, beste ordezkapen bat egiten ari direla-eta, zerbitzuburuen eginkizunak ezin badituzte bete.

10. atala.– Zuzendariordeak.

Hona hemen zuzendariordeen eginkizunak:

AMEE Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkatzea.

Zuzendariari bere eginkizunak betetzen laguntzea.

Zuzendariordetzaren urteko jarduera-plana egitea eta Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztea.

Beren zuzendariordetzaren lurraldean egin beharreko lanen banaketa onartzea.

Beren zuzendariordetzako auzitegi-medikuen lanak gainbegiratzea.

Beren zuzendariordetzetan egin beharreko guardiako txandak proposatzea.

Beren zuzendariordetzaren lurraldean dauden prestakuntza-beharrizanak adieraztea.

Beren zuzendariordetzako langileek lan-ordutegia betetzen dutela jagotea eta ikuskatzea, baita antzemandako disfuntzioen berri zuzendariari ematea ere.

Balitekenez beren zuzendariordetzaren menpeko langileen jarduerak zigor-espedienteak hasteko modukoak izatea; jarduera horien berri zuzendariari ematea.

Beren zuzendariordetzaren zerbitzuen, lanen eta jardueren urteko lanari buruzko txostena egitea eta Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztea. Beren zuzendariordetzaren urteko aurrekonturako aurreproiektuaren proposamena egitea eta Zuzendaritza Kontseiluari aurkeztea. Beren zuzendariordetzaren lanpostu-zerrendaren aldaketak proposatzea.

Beren zuzendariordetzan beharrezkoak diren materialak Zuzendaritza Kontseiluari eros ditzan eskatzea.

Egokitzat jotzen dituen ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak adieraztea eta zuzendariari proposatzea.

Zuzendaria ordezkatzea hiru kasuotan: lantokitik kanpo dagoenean, lanpostua hutsik dagoenean, edo gaixo dagoenean. Eginkizun hori AMEEko urte bakoitzean zuzendariorde bati egokituko zaio, elkarren segidan.

Zerbitzuburuak ordezkatzea hiru kasuotan: lanpostua hutsik daudenean, lantokitik kanpo daudenean edo gaixo daudenean.

11. atala.– Zerbitzuburuak.

Hona hemen zerbitzuburuen eginkizunak:

Zerbitzuaren funzionamendua antolatzea, ahalik eta etekin handien lortzeko asmoz eta kide bakoitzaren obligazioak betetzen direla zainduz.

Bere zerbitzuaren jarduera koordinatzea eta gainbegiratzea, baita medikuena eta zerbitzuari adskribatutako langileena ere.

AMEEren zuzendaritzak eta zuzendariordetzak emandako jarraibideen berri ematea zerbitzuko kide guztiei.

Beren zuzendariordetzak agindutako bestelakoak.

12. atala.– Zuzendaritza Kontseilua.

1.– Honakook izango dira AMEEko Zuzendaritza Kontseiluko kideak: zuzendaria —kontseiluko burua, alegia—, zuzendariordeak, zerbitzuburuak, eta Bizkaiko Zuzendariordetzako eta Gipuzkoako Zuzendariordetzako auzitegi-mediku bana. Bi mediku horien ordezkariak Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren, diharduten auzitegi-medikuen gehiengoaren botoaz aukeratu beharko dira.

2.– Hona hemen Zuzendaritza Kontseiluaren eginkizunak:

Zuzendariari aholkuak ematea, bere eginkizunak gauza ditzan. Zuzendariordetzen jarduera-planak berrestea, eta AMEEren urteko plana egitea eta zuzendariari proposatzea.

Zuzendariordetzek onartutako lan-banaketak homogeneoak izan daitezen koordinatzea, lan-banaketa horietan beharrezkoak diren aldaketa-proposamenak egitea eta zuzendariari lan-banaketen proposamena aurkeztea.

Zuzendariordetzek egindako guardiako txandetarako proposamenak koordinatzea, behar bezain homogeneoak izan daitezen, eta zuzendariari aurkeztea, hark onar ditzan.

Prestakuntza-beharren proposamenak behar bezain homogeneoak eta koordinatuak izan daitezen begiratzea eta proposamen horiek zuzendariari aurkeztea.

AMEEko zerbitzuen, lanen eta jardueren txostena urtero egitea, zuzendariordeek aurkeztutako proposamenetan oinarrituta. Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuak hobetzeko egokitzat jotzen diren beste iradokizun eta ohar bilduko ditu txosten horrek.

Beren zuzendariordetzetan urteko aurrekontuen aurreproiektuen proposamenak berrestea eta AMEEren urteko aurrekontuaren aurreproiektuaren proposamena zuzendariarekin koordinatzea.

Zuzendariordetzek proposatutako lanpostuen zerrenden aldaketak onartzea eta zuzendariari aurkeztea.

AMEEko materiala eskuratzeko proposamenak koordinatzea eta zuzendariari aurkeztea.

Zein zuzendariordetza hasiko den zuzendariaren ordezkapena egiten ezartzea, eta geroan beste zuzendariordetzek hura ordezteko eginbeharreko aurreikuspenak egitea.

AMEEko zuzendariari Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea sortzeko proposamena egitea, baita batzorde horretako hautagaiak izendatzekoa ere.

Zuzendaritza Kontseilua nahi beste aldiz elkartuko da, eta, gutxienez, urtean bitan. Kontseiluko presidenteak egingo du kontseilua biltzeko deia; gutxienez kontseiluko erdiak eskatuta ere, deia egin ahal izango da.

Azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Komunaren Legean ezarritakoari jarraituko dio Zuzendaritza Kontseiluak akordioak hartzeko; hartutako akordioak lotesleak izango dira, baldin eta gutxienez kontseiluko kideen ehuneko 70 akordioaren alde agertu badira. Botoen berdinketa gertatuz gero, Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak izango du kalitateko botoa.

13. atala.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea.

AMEEn Irakaskuntza eta Ikerketa Batzorde bat osa daiteke, Zuzendaritza Kontseiluak eskatuz gero. Zuzendaritza Kontseiluak proposatu eta AMEEko zuzendariak izendatutako unibertsitateko katedradun edo irakasle bat izango da batzordeburu. Horretaz gain, honakook osatuko dute batzordea: bi auziegi-medikuk, Toxikologia Erakundeko mediku batek eta Auzitegiko Medikuntzako katedradun batek. Izendapenek bi urte iraungo dute; epe hori amaitu ondoren, batzordekide berak hautatzeko aukera egongo da.

Hona hemen Batzordearen eginkizunak:

– Auzitegi-medikuen prestakuntza iraunkorra eta espezializatua hobetzeko aholkuak ematea.

– Prestakuntza-jardueretan elkarlanean aritzea Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntzan eskuduntza duten organoekin.

– Irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak bultzatzea.

– AMEEren ikerketa-proiektuak zuzendariari proposatzea.

– Batzordea eratzen denean beren esku utz daitezkeen gainerakoak.

Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeak ez dauka auzitegiko medikuntzari buruzko txostenak edo peritu-irizpenak emateko eskumenik.

Irakaskuntza Batzordeak, gutxienez, urtean 2 aldiz elkartuko da. Lehenbiziko eratze-bileran, kide guztien artean presidentea eta idazkaria izendatuko dira, zeinek kargu horietan 2 urtez jardungo baitute. Presidenteak bilerak egiteko deia egingo du eta gai-zerrendak finkatuko. Gainera, deliberazioetan berdinketa gertatuz gero, kalitateko botoa izango du. Idazkariak, berriz, batzordearen deliberazioei buruzko aktak idatzi beharko ditu.

GEHIGARRIZKO LEHEN XEDAPENA

AMEEko lanpostuen zerrenda ezarri da. Lanpostuak dekretu honetako I. eranskinean dira.

GEHIGARRIZKO BIGARREN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean hasten denean Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegiko anatomia erakundeetan eta auzitegiko mediku kliniketan destinoa duten auzitegi-medikuak eta gainerako langileak AMEEko Zuzendariordetzetan integratuta geratuko dira.

GEHIGARRIZKO HIRUGARREN XEDAPENA

Lurralde bakoitzean destinoa duten langileek beteko dituzte AMEEko lanpostu-zerrendetako lanpostuak honako arau hauetan ezarritako prozedurari jarraiki: otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretuan (auzitegi-medikuen erregelamendu organikoa onartzen du dekretu horrek), otsailaren 16ko 249/1996 Dekretuan (Justizi Administrazioaren zerbitzuan diharduten ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen erregelamendu organikoa onartzen du) eta lan-hitzarmeneko langileei aplika dakiekeen arautegian. Honako dekretu honetan ezarritakoari jarraiki lanpostuak betetzen direnean hasiko da jarduten AMEE, Justizi sailburuordearen erabakiaz.

GEHIGARRIZKO LAUGARREN XEDAPENA

AMEE jardunean hasi eta hiru urteko epean dekretu honetan jasotako arauak berrikusi egingo dira, egin beharreko aldaketak egiteko.

ALDIBATERAKO LEHEN XEDAPENA

Auzitegi-medikuek eta gainerako langileek gaur egun dauzkaten eginkizun berak betetzen eta soldata berak kobratzen jarraituko dute, ahalik eta AMEEren lanpostuei dekretu honetan ezarritako eran adskribatu arte.

ALDIBATERAKO BIGARREN XEDAPENA

Dekretu honek Auzitegiko Laboratorio Zerbitzuari eta Auzitegiko Patologia zerbitzuari agintzen dizkien zerbitzuak betetzeko behar dituzten baliabideez hornitu arte, zerbitzu horiek gaur egun bezala ematen jarraituko da.

LEHENENGO INDARGABETZE XEDAPENA

AMEE jarduten hasten denean mediku bakarreko auzitegi-agrupazioak desagertuko dira.

BIGARREN INDARGABETZE XEDAPENA

Dekretu honen kontrakoak diren xedapen guztiak indargabetuta geratzen dira, nahiz maila berekoak izan, nahiz maila txikiagokoak izan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Justizi sailburuari ahalmena ematen zaio, behar adina legezko tramiteak egin ondoren, dekretu hau garatzeko eta betetzeko beharreko neurriak har ditzan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko abenduaren 1ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

ERANSKINA

LANPOSTUEN ZERRENDA

LANPOSTUA AUZITEGIKO MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEAN DUTEN FUNTZIONARIOAK

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea.

Kudeaketa-gunea: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea.

AMEEko Bilbao HI 1 Just. AM 5 01

zuzendaria 010

013

014 Bete-betekoa 3 63,0532

Zerbitzuburua Bilbao C 1 Just. AM 4 05

014 Bete-betekoa 3 59,0532

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetza.

Kudeaketa-gunea: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetza.

Zuzendariordea Bilbao HI 1 Just. AM 5 02

010

013

014 Bete-betekoa 3 61,0532

Espezialitate- Bilbao C 16 Just. AM 3

rik gabeko (3 dot.) 014 Bete-betekoa 3 53,0532

auzitegi-me-

dikua

A d m i n i s t r a z i o - & # 9;Bilbao C 1 Just. OF 011 Bete-betekoa 2 18,2532 zerbitzuetako LAG 014 1,5 16,7532 arduraduna E-LAG

L a g u n t z a i l e a & # 9 ; B ilbao C 6 Just. LAG 012 Bete-betekoa 1,5 16,7532 014

A g e n t e a & # 9 ; B ilbao C 2 Just. AG 014 Bete-betekoa 1,25 14,7532

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetza.

Kudeaketa-gunea: Auzitegiko Patologiako Zerbitzua.

Zerbitzuburua Bilbao C 1 Just. AM 4 03

014 Bete-betekoa 3 59,0532

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetza.

Kudeaketa-gunea: Auzitegiko Mediku-Klinikako Zerbitzua.

Laguntzailea Donostia- C 2 Just. LAG 012

San Sebastián 014 Bete-betekoa 1,5 16,2532 A g e n t e a & # 9 ; D o n o stia- C 1 Just. AG 014 Bete-betekoa 1,25 14,2352 San Sebastián

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetza.

Kudeaketa-gunea: Auzitegiko Patologiako Zerbitzua.

I zena Herria Bet.bidea Dot. Oinarrizko betebeharrak Jar.Mod. Soldata Lan-izend.

osagarria

Adm Kideg. Esp. HE Berar.

Ezaup.

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetza.

Kudeaketa-gunea: Auzitegiko Mediku-Klinikako Zerbitzua.

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Arabako Zuzendariordetza.

Kudeaketa-gunea: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Arabako Zuzendariordetza.

Izena Herria Bet.bidea Dot. Oinarrizko betebeharrak Jar.Mod. Soldata Lan-izend.

osagarria

Adm Kideg. Esp. HE Berar.

Ezaup.

i t o r i a - G asteiz HI 1 Just. AM 5 02 Bete-betekoa 3 60,0532 <P> 010

013

014

Espezialitaterik & # 9 ; V i t o r i a - G asteiz C 4 Just. AM 3 014 Bete-betekoa 3 52,0532 gabeko auzitegi- (1 dot)

medikua

A d m i n i s t r a z i o - & # 9 ; V i t o r i a -Gasteiz C 1 Just. OF 011 Bete-betekoa 2 17,7532 zerbitzuetako LAG 014 1,5 16,2532 arduraduna

L a g u n t z a i l e a & # 9 ; V i t o r i a - G a steiz C 1 Just. LAG 014 Bete-betekoa 1,5 16,2532 A g e n t e a & # 9 ; V i t o r i a - G a s teiz C 1 Just. AG 012 Bete-betekoa 1,25 14,2352 014

<P ALIGN="CENTER">LANPOSTUEN ZERRENDA

LANPOSTUA AUZITEGIKO MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEAN DUTEN LAN-LEGEPEKO LANGILEAK

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Bizkaiko Zuzendariordetza.

Bizkaiko Laborategiko Bilbao C 1 A 09 Bete-betekoa 6

Zuzendariordetza teknikaria

Bizkaiko Laborategiko Bilbao C 2 D Bete-betekoa 3

Zuzendariordetza teknikaria

Auzitegiko Histopatologiako Bilbao C 1 B Bete-betekoa 3

Patologiako Zerbitzua teknikaria

Auzitegiko Erradiologiako Bilbao C 1 C Bete-betekoa 6

Patologiako Zerbitzua teknikaria*

Auzitegiko Autopsietako Bilbao C 6 E Bete-betekoa 3

Patologiako Zerbitzua laguntzailea

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Zuzendariordetza.

K u d e a k e t a - g u n e a & # 9;Izena Herria Bet. Dot. Titulazioa Berar. Jar.Mod. Taldea bidea Ezaup.

Auzitegiko Histopatologiako Donostia- C 1 B Bete-betekoa 3

Patologiako Zerbitzua teknikaria San Sebastián

Auzitegiko Erradiologiako Donostia- C 1 C Bete-betekoa 6

Patologiako Zerbitzua teknikaria* San Sebastián

Auzitegiko Autopsietako Donostia- C 4 E Bete-betekoa 3

Patologiako Zerbitzua laguntzailea San Sebastián

Lantokia: Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen Arabako Zuzendariordetza.

K u d e a k e t a - g u n e a & # 9;Izena Herria Bet. Dot. Titulazioa Berar. Jar.Mod. Taldea bidea Ezaup.

Auzitegiko Medikuntzako Histopatologiako Vitoria-Gasteiz C 1 B Bete-betekoa 3

Euskal Erakundearen teknikaria

Arabako Zuzendariordetza

Auzitegiko Medikuntzako Erradiologiako Vitoria-Gasteiz C 1 C Bete-betekoa 6

Euskal Erakundearen teknikaria*

Arabako Zuzendariordetza

Auzitegiko Medikuntzako Autopsietako Vitoria-Gasteiz C 2 E Bete-betekoa 3

Euskal Erakundearen laguntzailea

Arabako Zuzendariordetza

* Erradiologiako jarduera partziala.

ERABILITAKO LABURDURAK ETA KODEAK

Kidegoak:

AM = Auzitegi-Medikuen kidegoa.

OF = Justizi Administrazioko Ofizialen kidegoa.

LAG = Justizi Administrazioko Laguntzaileen kidegoa.

E-LAG = Justizi Administraziotik aparteko Eskala-Laguntzaileen kidegoa.

AG = Justizi Administrazioko Agenteen kidegoa.

Ezaupide bereziak:

01 = Auzitegiko Medikuntzaren berariazko jarduera-eremuetako prestakuntza berezitua.

02 = Auzitegiko Medikuntzaren berariazko jarduera-eremuren bateko prestakuntza berezitua: Patologia, Psikiatria edo Traumatologia.

03 = Auzitegiko patologiako ezaupideak eta esperientzia.

04 = Traumatologiako eta/edo Psikiatriako ezaupideak eta esperientzia.

05 = Patologiako eta/edo Biologiako ezaupideak eta esperientzia.

06 = Patologiako prestakuntza berezitua.

07 = Traumatologiako prestakuntza berezitua.

08 = Psikiatriako prestakuntza berezitua.

09 = Titulazioaren berariazko jardueretako prestakuntza berezitua eta esperientzia.

010 = Pertsonalaren kudeaketa eta lan-antolaketa inguruko ezaupideak.

011 = Lanaren antolaketa-sistemetako eta -tekniketako prestakuntza berezitua.

012 = Espedienteen izapidetze, administrazio-kudeaketa eta artxiboaren inguruko ezaupideak eta esperientzia.

013 = EHAEko egitura administratiboaren ezagutza.

014 = Informatika-prestakuntza.

015 = Kriminologiako prestakuntza berezitua.

016 = Farmakologiako ezaupideak eta esperientzia.

Titulazioak:

A.– Goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloa – Klinika-diagnostikoko goi-mailako teknikaria edo baliokidea.

B.– Goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloa – Anatomia Patologikoko eta Zitologiako teknikari espezializatua edo baliokidea. C.– Goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloa – Erradioterapiako teknikaria edo baliokidea.

D.– Erdi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloa – Laborategi-arloa edo baliokidea.

E.– Osasunaren alorreko lanbideko erdi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloa edo baliokidea.

Bestelako Laburdurak:

Esp.– Kidego bakoitzaren berariazko eginkizunetako zerbitzuak betetzen aritu izana. HE.– Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko hizkuntza eskakizuna.

HI.– Hautapenezko izendapena.

L.– Lehiaketa.

Funtzionarioen kasuan soldata indize biderkatzaile gisa ageri da, eta lan-izendapeneko osagarria Justizi Administrazioko puntuen bidez adierazten da.


Azterketa dokumentala