Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5379

IRAGARPENA, 1998ko azaroaren 3ko 93 Foru Dekretuari buruzkoa, hain zuzen ere, Vitoria-Gasteizko Antolamendu Urbanoaren Plan Orokorra aldatzeko espedienteari buruzkoa. Aldakuntza hauxe da: Zadure, S.A.-k sustatuta, 4 Sektorea urbanizatzeko lurzoru programatutzat sailkatzea.

Erreferentziako egunean, ondoren argitaratzen den xedatze-zatia duen foru agindua eman du Diputatuen Kontseiluak:

«Lehenengoa.– Zadure, S.A.-k sustatuta, eta Vitoria-Gazteizko Udalak izapidatuta, Vitoria-Gasteizko Antolamendu Urbanoaren Plan Orokorra aldatzeko espedientea onartzea. Eta aldakuntza zehazki hauxe da: Zadure, S.A.-k sustatuta, eta Vitoria-Gazteizko Udalak izapidatuta, 4 Sektorea urbanizatzeko lurzoru programatutzat sailkatzea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau.

Hirugarrena.– Foru Dekretu hau behin-betikoa da administrazio-bidean eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzibidetarako Salan, jakinarazpena egiten denetik harako bi hilabeteko epearen barruan; halaxe baitago xedatuta Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko Auzibidedetarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 37. eta 58. ataletan. Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusitakoaren arabera zenbatuko da epea. Hala ere, bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Halaber, aipaturiko 30/1992 Legearen 110.3 atalean xedatutakoaren arabera, foru dekretu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, dekretu hau eman duen organoari jakinarazi behar zaio aldez aurretik.»

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala