Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
5377

IRAGARPENA, 1998ko urriaren 27ko 746 Foru Aginduarena, «Aguraingo» industrialdea birsailkatzeari eta zabaltzeari dagokionez, Aguraingo Ordezko Arauak aldatzeko espedienteari buruzkoa.

Ondoren argitaratzen den xedatze-zatia duen foru agindua eman du Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatuak:

«Lehenengoa.– Otsailaren 13ko 93/1998 Foru Aginduan ezarritako baldintzak konplitutzat jotzen dira. «Aguraingo» industrialdea birsailkatzeari eta zabaltzeari dagokionez, 93/1998 Foru agindu horren bitartez, Aguraingo Ordezko Arauak aldatzeko espedientea behin-betiko onartu zen.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau.»

Hirugarrena.– Foru Dekretu hau behin-betikoa da administrazio-bidean eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzibidetarako Salan, jakinarazpena egiten denetik harako bi hilabeteko epearen barruan; halaxe baitago xedatuta Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko Auzibidedetarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 37. eta 58. ataletan. Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusitakoaren arabera zenbatuko da epea.

Hala ere, bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Halaber, aipaturiko 30/1992 Legearen 110.3 atalean xedatutakoaren arabera, foru dekretu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, dekretu hau eman duen organoari jakinarazi behar zaio aldez aurretik.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala