Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5370

IRAGARPENA, frekuentzian modulatutako exzitatzaile izena duten ekipamendua, estereozko generatzaileak, eta horiek behar den bezala ustiatu ahal izateko RDS kodifikatzaileen ekipamenduak eta beharrezkoak diren hardware eta software izenekoak hornitu, instalatu eta jardunean jartzeko kontratuaren esleipenaren berri ematen duena (K.B.N. C03/3/1998 zk. esped.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu Sailordetza. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C03/3/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: horniketa.

b) Helburua: frekuentzian modulatutako exzitatzaile izena duten ekipamendua, estereozko generatzaileak, eta horiek behar den bezala ustiatu ahal izateko RDS kodifikatzaileen ekipamenduak eta beharrezkoak diren hardware eta software izenekoak hornitu, instalatu eta jardunean jartzea.

c) Lotekako banaketa eta kopurua: ondorengoak hornitu, instalatu eta jardunean jartzea da kontratuaren helburua:

1. lotea: estereozko generatzaileen, frekuentzian modulatutako exzitatzaileak eta estereozko generatzaileak izena duten ekipamenduak.

2. lotea: RDS kodifikatzaileak izena duten ekipamenduak eta horiek behar den bezala ustiatzeko hardware eta software plataformak.

d) Lizitaziorako iragarpena argitaratutako aldizkaria eta eguna: 116. EHAA, 1998ko ekainaren 23koa; 146. EBO, 1998ko ekainaren 19koa eta 1998ko ekainaren 12an bidalia E.B.A.O.-ra.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: murriztua.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: berrogeita hamazazpi milioi (57.000.000) pezetakoa da kontratuaren zenbatekoa guztira. Honako goreneko zenbateko hauek hartu behar dira kontura loteko:

1. lotea: 35.000.000 PTA

2. lotea: 22.000.000 PTA

5.– Esleipena:

a) Eguna: 1998ko urriaren 9a.

b) Kontratista:

1. lotea: Video Medios S.A. (VIMESA).

2. lotea: Altel, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Zenbatekoa:

1. lotea: hogeita hamalau milioi ehun eta hirurogeita lau mila hirurehun eta hogei (34.164.320) pezeta.

2. lotea: hogeita bat milioi bederatziehun eta hirurogeita hemeretzi mila seiehun eta laurogei (21.979.680) pezeta.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 9a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala