Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
5368

ERABAKIA, 1998ko azaroaren 10ekoa, Osasun sailburuordearena, Basurtoko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osaketa aldatzeko dena.

Osasun sailburordearen 1997ko uztailaren 9ko Erabakiaren bidez (abuztuaren 21eko EHAA, 158 zk.), kreditazioa berritu zitzaion Basurtoko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoari.

Komiteko kide bat ordezkatzeko eta bertako idazkaria izendatzeko, ospitaleak egin duen eskaria jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202 zk.) 3. eta 7. ataletan xedatzen duenaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehena.– Mikel Alvarez Yeregui jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Basauriko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren bokal kargutik kentzea eta horren lekuan Iñigo Echániz Urcelay jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, jartzea.

Bigarrena.– Ramón Teira Cobo jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Basauriko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren idazkari kargutik kentzea eta horren lekuan Antonio Escobar Martínez jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, jartzea.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera jarriko da indarrean. Halaber, erabakia Osasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Erabakiak ez du administrazio bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote Osasun sailburuari interesatuek, ofizialki argitaratu eta hilabete baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 10a.

Osasun Publikorako zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.

Osasun sailburuordea ordezkatuz; (369/1995 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoa, a).)


Azterketa dokumentala