Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
5367

ERABAKIA, 1998ko azaroaren 10ekoa, Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariarena, Gipuzkoako ospitaleari kreditazioa ematen diona bizidun emailearen buru femoralak erauzteko eta ehun osteo-tendinosoa berrezartzeko.

Juan José Mujika Aginagalde jaunak, Gipuzkoako ospitaleko zuzendari kudeatzaileak, bizidun emailearen buru femoralak erauzteko eta ehun osteo-tendinosoa berrezartzeko kreditazioa lortzeko egin duen eskabidea ikusi da.

Trasplanteen Batzorde Aholkuemailearen aldeko txostena eta dagokion zerbitzuak aurkeztutako agiriak ikusi dira.

Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak irikitzeko, jardunean jartzeko eta aldatzeko baimenei buruzko 396/1994 Dekretuan; eta organoak eta ehunak erauzteko eta trasplantatzeko jarduketak gauzatuko dituzten osasun zentroak kreditatzeari buruzko 1990eko urriaren 16ko Aginduan agindutakoaren arabera eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zituen 369/1995 Dekretuaren indarrez, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Bizidun emailearen buru femoralak erauzteko eta ehun osteo-tendinosoa berrezartzeko kreditazioa ematea Gipuzkoako ospitaleari (Begiristain Doktorea pasealekua, 115, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa).

Bigarrena.– Juan Ignacio Querejeta Garate jauna, Traumatologia zerbitzuburua, eta Enrique Moreno Zurriarain jauna, Traumatologia Zerbitzuko adjuntua, bizidun emailearen buru femoralak erauzteko eta ehun osteo-tendinosoa berrezartzeko arduradun tekniko izendatzea eta Juan José Mujika Aginagalde jauna, ospitaleko zuzendari kudeatzailea, indarrean dagoen legediarekin bat, kasuan kasuko ebakuntza onesteko arduradun izendatzea.

Hirugarrena.– Kreditazio hori bost urtetik bost urtera berritu beharko dira; edo lehenago, baldin eta osasun zerbitzu horretan funtsezko aldaketarik eragiten duen gora-beherarik gertatzen bada.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 10a.

Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendaria,

MANUEL ERREZOLA SAIZAR.


Azterketa dokumentala