Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
5363

AGINDUA, 1998ko azaroaren 11koa, Herrizaingo sailburuarena, Herrizaingo sailburuaren 1998ko martxoaren 20ko agindu batez (1998ko apirilaren 15eko EHAA, 69 zk.) onartutako deialdiari dagozkion dirulaguntzak esleitu zituen 1998ko abuztuaren 26ko aginduan egindako hutsak zuzentzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzeari buruzko 155/1993 Dekretuaren 24.2 b) atalean esaten denez, xedapen batean errakuntza eta omisioren bat egin, eta horiek zuzentzeak lehengo xedapen edo egintza baten edukia edo esanahia benetan aldatzen badu, haien maila bereko xedapen edo egintzez zuzendu beharko dira huts horiek.

Herrizaingo sailburuaren 1998ko martxoaren 20ko agindu batez (1998ko apirilaren 15eko EHAA, 69 zk.) onartutako deialdiari dagozkion dirulaguntzak esleitu zituen 1998ko abuztuaren 26ko aginduak (1998ko irailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 169 zk.). Agindu horretan, aipatu hutsegiteak egin direnez, zuzendu egin behar dira. Beraz, hau

ERABAKI DUT:

16389. orrialdean, Getxo udalerriari emandako dirulaguntzari dagokion eranskinean, euskerazko testuan, hau dioenean:

Hustuketari buruzko Oinarrizko ikastaroa, 10 orduko iraupena duena (10 teorikoak) aurrekontua: 168.200 PTA; jaso duen dirulaguntza: 100.000 PTA.

Hau esan behar du:

Babes Zibilari buruzko Oinarrizko ikastaroa, 10 orduko iraupena duena (10 teorikoak) aurrekontua: 168.200 PTA; jaso duen dirulaguntza: 100.000 PTA.

16392. orrialdean, Getxo udalerriari emandako dirulaguntzari dagokion eranskinean, gaztelerazko testuan, hau dioenean:

Curso Básico de Evacuación de 10 horas de duración (10 teóricas) presupuestado en 168.200 PTA y subvencionado con 100.000 PTA.

Hau esan behar du:

Curso Básico de Protección Civil de 10 horas de duración (10 teóricas) presupuestado en 168.200 PTA y subvencionado con 100.000 PTA.

16393. orrialdean, Basauriko udalerriari emandako dirulaguntzari dagokion eranskinean, gaztelerazko testuan, hau dioenean:

Curso de Instalaciones de Seguridad 10 horas de duración (10 teóricas), presupuestado en 190.240 PTA y subvencionado con 190.240 PTA.

Hau esan behar du:

Curso de Instalaciones de Seguridad 10 horas de duración (10 prácticas), presupuestado en 190.240 PTA y subvencionado con 190.240 PTA.

16390. orrialdean, Basauriko udalerriari emandako dirulaguntzari dagokion eranskinean, euskerazko testuan, hau dioenean:

Segurtasun Instalazioei buruzko ikastaroa, 10 orduko iraupena duena (10 teorikoak) aurrekontua: 190.240 PTA; jaso duen dirulaguntza: 190.240 PTA.

Hau esan behar du:

Segurtasun Instalazioei buruzko ikastaroa, 10 orduko iraupena duena (10 praktikoak) aurrekontua: 190.240 PTA; jaso duen dirulaguntza: 190.240 PTA.

16391. orrialdean, Ermuko udalerriari emandako dirulaguntzari dagokion eranskinean, gaztelerazko testuan, hau dioenean:

Curso de emergencia médica y primeros de 20 horas de duración (14 teóricas, 6 prácticas) presupuestado en 324.800 PTA y subvencionado con 260.000 PTA.

Hau esan behar du:

Curso de emergencia médica y primeros auxilios de 20 horas de duración (14 teóricas, 6 prácticas) presupuestado en 324.800 PTA y subvencionado con 260.000 PTA.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko azaroaren 11.

Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala