Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 1998ko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5361

ERABAKIA, 1998ko urriaren 29koa, Ondare eta Kontratazio zuzendariarena, Ermuko udalerrian dagoen ondasun higiezin baten gaineko jabari publikoa jaregiteko dena.

Herri jabaripeko ondasuna denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarean jasota dago Ermuko udalerrian kokatuta dagoen 60,63 m.2ko lursail bat, geltokiaren aurrean kokatuta dagoen lursail bat hain zuzen ere. Lursail hori, Durango-Zumarraga trenbidea egiteko (egun Bilbao-Donostia-San Sebastián trenbidearen linea bat da trenbide hori), 1886an desjabetze-espedientearen bitartez, José Martín Urizabarrenari erosi zitzaion lursail handiago bat banatzearen ondorio da.

Jaregin nahi den lursaila trenbidearen ondoan dago, eta Ermuko Hiri-antolamenduko Planean dago jasota, Izalaieta I. Uan hain zuzen ere, 20 zk.arekin. Bestalde, lursail horretan lehenagoko langazainaren etxea dago, gaur egun hutsik.

Garraio eta Herrilan Sailak egin duen proposamenaren arabera, etxea ez da derrigorrezkoa tren zerbitzua eskaintzeko, baina, etxea eraikita dagoeneko lursaila ezin da oso-osorik erabili hiri-antolamendu plan horretan; izan ere, Lurreko Garraioen Antolamendurako Legearen Araudiaren 282. atalean ezarritakoaren arabera (irailaren 28ko 1211/1990 E. D.), trenbidearen ondoko 5 metroko lur zerrenda tren-zerbitzurako gorde behar baita; beraz, hori guztia kontuan hartuta, Garraio eta Herrilan Sailak honako hau proposatu dio Ogasun eta Herri Administrazio Sail honi: aipatutako lur-zerrenda alde batera utzita, jabari publikotik kanpo gelditzen den gainontzeko lur zatia, 14,50 m.2koa, eta urbanizatze prozesuan eraitsiko den bertako etxea jaregiteko eta horien atxipena uzteko.

Helburu horrekin, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 27.1 atalean ezarritakoa betez, Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak 1998ko urriaren 20an eman zuen Erabakiaren bitartez, aipatutako sailari dagozkion ondasun horien atxikipena bertan behera utzi da; eta, beraz, zilegi da, ondoren, ondasun horiek jabari publikotik jaregiteko erabakia hartzea, Administrazio honen jabari pribatuan jaso daitezen.

Lehenago aipatu dugun Euskadiren Ondareari buruzko Legearen 24.1 eta 27.3 ataletan ezarritakoaren bat, eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuaren 7.1 a) 3 atalean ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, ondokoa

ERABAKI DUT:

Lehena.– Ondoren zehazten diren higiezinak jabari publikotik jaregitea. Higiezin horiek Agiritegiko 293 liburukiaren 175. orrialdeko 474 finka zenbakidunaren eta Ermuko 9 zenbakidunaren zati bat dira, Durangoko Jabetza Erregistroko 1936ko maiatzaren 23ko 1. Inskribatzea; eta Durango-Zumarraga trenbidea egiteko, desjabetzearen bidez, José Martín Urizabarrenari erosi zitzaiona banatu ondoren sortu ziren higiezin horiek. Hona hemen zeintzuk diren:

«Batetik, Ermuko udalerrian dagoen 14,50 m.2-ko hiri-lursail bat: iparraldean, errepidea du mugakide; hegoaldean, banatu beharreko trenbideari dagokion lur-zerrenda; ekialdean, trenbidea; eta, mendebaldean, Izagirretarren lursaila. Eta bestetik, lursail horretan kokatuta dagoen etxea». Bigarrena.– Erabaki hau argitara ematea, batetik, desjabetutako titularraren kausadunei jakinarazteko, eta, bestetik, kausadunei ohartarazteko, Derrigorrezko Desjabetzeari buruzko Legearen 55. atalean ezarritakoaren arabera, Erabaki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea dutela lehengoratze-eskubidea erabiltzeko.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 29a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala