Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4622

ERABAKIA, 1998ko irailaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Portugaleteko (Bizkaia) Txurruka Nasaren kaleko 60 zenbakidun eraikina Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera emateko.

Euskal Autonomia Erkidegoak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Estatutoaren 10.19 atalaren arabera, Kultura ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen.

Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko interes kulturala duten ondasunak adierazteko prozedurak ezartzen dituena.

Portugaleteko Txurruka Nasaren kaleko 60 zenbakidun eraikinaren garrantzi historiko eta arkitektonikoa ikusirik eta Kultura Ondare Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehena.– Portugaleteko (Bizkaia) Txurruka Nasaren kaleko 60 zenbakidun eraikina Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedienteari hasiera ematea, Erabaki honen I. Eranskinean agertzen den mugapenaren arabera eta II. Eranskinean agertzen den deskribapena aintzakotzat hartuz.

Bigarrena.– Portugaleteko (Bizkaia) Txurruka Nasaren kaleko 60 zenbakidun eraikina, aurreko puntuan adierazi moduan, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedientea dela eta, interesdunari entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea irekitzea, bidezkotzat jotzen diren arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izateko hogei eguneko epea emanaz behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ebazpen hau eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 84. eta 86. ataletan xedatutakoaren arabera. Euskal Kultur Ondarearen Zentruan egongo da aztergai espedientea, Wellingtongo Dukearen kalea 2.a, Vitoria-Gasteiz, helbidean.

Hirugarrena.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdun guztiei, Portugaleteko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

Bosgarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA / ANEXO I

I. ERANSKINA

Mugapenak eraikin beraren esparrua hartzen du, fatxada nagusiko lehen saolairuko aterrazamendua barne hartuz.

II. ERANSKINA

DESKRIBAPENA

Portugaleteko Txurruka Nasaren kaleko 60 zenbakian kokaturiko eraikina da, oin laukizuzena eta erdigunean eskilaradun sarrerarekin bere fatxada nagusian hormoin bat duela, bere ataurrea harrizko balaustrada batek defendatuz.

Hiru solairudun gorputza harrizko bi pabilioiz antolatua gelditzen da, hauetako batek kantoiko alboko fatxadarantz izanik garapena, bihurgune handiz.

Behe solairua ertzetan bi bano hirukoitzez osatzen da, egurrezko behatoki kubiko batek jarraitzen duelarik, sarrera nagusiak eta elementuen errepikapenak (behatokia eta bano hirukoitzak) fatxadaren beste aldean. Bi behatokietan dauden pilastra kopurua nabarmentzen da.

Barnealdeko horman bost bano ardatz irekitzen dira, lehen solairukoek burdinlandun barandetan landareria hornidura eta goialdean dintela agertzen dute; bigarren solairukoek, itsasontzi lepo moduan arkutuak hornidura berdintsuarekin; eta hirugarren solairuan itsasontzi lepo moduko banoekin, hornidurarik gabe bere dintelean; non jarraiko friso bat baitago mansarda bat aurkeztuz bi arlo zatitzen dituena, bata behatokien erremateek osatzen dutena balaustradadun balkoi bat sortuz, eta bestea, frontoia zatituta azaltzen duten bost banoek osatzen dutena (hauek fatxadaren barneko hormaldearekin bat datozelarik).

Kantoialdera ematen duen fatxadak behe solairuan zazpi bano ardatz irekitzen ditu eta sei besteetan. Atzealdeko fatxadan sarrerako atariaren ingurua nabarmentzen da.

Deskribapena «eklektiko» eraikin moduarekin dator bat, mende honen haseran eraikia izateagatik bere aldakortasunagatik ezaguna den arkitektura estilo hori jarraituz, forma, material berrien erabilpena, etab.en aniztasunean murgilduz, ordurarteko arkitektura estilo bakunen nagusitzari amaiera emanaz. Zehazki, eraikin hau Eklektikotasunaren barne dagoen 2. Inperioko estiloari dagokio, frantziar arkitekturaren ezaugarriak dituzten hainbat elementurekin.

Txurruka Nasaren kaleko beste eraikin batzuekin batera, hau mende haserako etxebizitza arkitekturaren eredu nabarmena da, garai eta arkitektura estilo baten testigu. Bera nabarmentzen da Ibaizabal ibaiaren aurrealdeko Portugaleteko udalerriaren hiri irudi eta fatxada bezala. Eraiki zen garaiko eraikin eder bezala, Txurruka Nasaren kaleko besteekin batera, hirigintza osagai zehaztaile eta egituratzaile bilakatu da, gune horren ondorengo garapenaren hildoa ezartzeko balio izan duena.


Azterketa dokumentala