Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4619

AGINDUA, 1998ko irailaren 29koa, Kultura sailburuarena, 1998ko urterako «Euskadi» literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuak 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei eginez 1998ko apirilaren 22ko Aginduko 6. atalean ezarritakoari jarraituz (EHAA, 82. zkia., 1998ko maiatzaren 6koa) eta , era berean, zeregin horretarako, berariaz, 1998ko maiatzaren 19an emandako Agindua (EHAA, 103. zkia., ekainaren 4koa) izendatutako epaimahaiak hartutako erabakia ezagutu ondoren, honako hau <P ALIGN="CENTER">ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– 1.– 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, José Fernández de la Sota jaunari eman zaiola jakinaraztea, 1997an Hiperión argitaletxeak argitara emandako «Todos los santos» izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, gaztelaniazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei eginez 1998ko apirilaren 22ko Aginduko 5. eta 8. ataletan ezarritakoari jarraituz (EHAA, 82. zkia., 1998ko maiatzaren 6koa), bi milioi (2.000.000) pezeta garbi jasoko du saria banatzeko asmoz Kultura Sailak antolatuko duen ekitaldi ofizialean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 29a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala