Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4618

AGINDUA, 1998ko irailaren 29koa, kultura sailburuarena, 1998ko urterako «Euskadi» literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuak 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei eginez 1998ko apirilaren 22ko Aginduko 6. atalean ezarritakoari jarraituz (EHAA, 83. zkia., 1998ko maiatzaren 7koa) eta , era berean, zeregin horretarako, berariaz, 1998ko maiatzaren 19an emandako Agundua (EHAA, 103. 1998ko zkia., ekainaren 4koa) izendatutako epaimahaiak hartutako erabakia ezagutu ondoren, honako hau <P ALIGN="CENTER">ERABAKI DUT:

Lehen atala.– 1.- 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Felipe Juaristi Galdos jaunari eman zaiola jakinaraztea, 1997an Alberdania argitaletxeak argitara emandako «Galderen geografia» izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei eginez 1998ko apirilaren 22ko Aginduko 5. eta 8. ataletan ezarritakoari jarraituz (EHAA, 83. zkia., 1998ko maiatzaren 7koa). bi milioi (2.000.000) pezeta garbi jasoko du, saria banatzeko asmoz Kultura Sailak antolatuko duen ekitaldi ofizialean.

3.– Era berean bostehun mila (500.000) pezetako bi kopuru jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.

Bigarren atala.– 1.- Lehen atala.- 1998 urterako «Euskadi» literatura sariko akzesita, euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Xabier Montoya Revuelta jaunari eman zaiola jakinaraztea, 1997an Susa argitaletxeak argitara emandako «Gasteizko hondartzak» izeneko literatura lanagatik.

2.– Akzesitaren jabeak bostehun mila (500.000) pezetako bi kopuru jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 29a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala