Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4617

ERABAKIA, 1998ko irailaren 22koa, Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Gipuzkoan duen lurralde-ordezkariarena, finka batzuk okupatu aurreko aktak egiteko deialdia plazaratzen duena. Finka horiek Itsasondon daude eta honako proiektu honetako instalazioak eraikitzeko behar dira: «Idoiaga KTZra joango den airetiko linea elektrikoa (13,2 kV., zirkuitu bakuna) eta Idoiaga izeneko KTZa». Erreferentzia: 24.047/A.T. 38/97/Ml.

«Airetiko linea elektrikoa (13,2 kV., zirkuitu bakuna), hots, Idoiaga KTZrako adarra egiteko eta Idoiaga izeneko KTZa» izeneko proiektua dela-eta, Iberdrola SA-k beharrezko instalazioak egiteko baimena du eta baimendutako instalazio elektrikoak herri onurakoak direla adierazita dago. Baimen hori Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendariak eman zuen 1998ko martxoaren 25ko erabaki bidez.

Sistema Elektriko Nazionalaren Antolamenduari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko (1997-11-28 EBO) 54. atalean jartzen duenez, aipatutako baimena eta Herri Onurakoa adierazpena emanez gero, proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasun eta eskubideak okupatu egin behar dira nahitaez; eskubide eta ondasun horiek berehala okupatzeko aukera dago; eta berehalako okupazioak dakartzan ondorioak legez zehaztuta daudenak izango dira, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 16an onartu zen Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 52. atalean zehaztutakoak. Erregistro-ondorioetarako, azkenik, azken lege horretako 53. atalean zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.

Gipuzkoako Bulego-buruak, honenbestez, jabetza nahitaez kentzeko 1954ko abenduaren 16ko lege horretako 52. atalean jartzen duena bete nahian, proiektuaren eraginpean geratu diren ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea erabaki du, Itsasondoko udalan, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin-betiko okupaziorako akta egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.

Interesa dutenek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubide edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritoa edo notaria ere eraman daiteke.

Aurreko aktak urriaren 27an egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztu beharko dira. Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 52. atalean agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere bete beharko dira.

Jabetza kentzeko espedientean, Iberdrola SA onuraduna izango da.

Era berean, Jabetza nahitaez kentzeko Araudiko 56.2 atalean erabakitakoarekin bat, interesatuek eta gauzekiko eskubideak nahiz interes ekonomikoak dituztenek, interes edo eskubide horiek ez badira argitaratutako zerrendan agertzen, nahi dituzten arrazoibideak aurkeztu ahal izango dituzte aurreko aktak egiteko ezarritako eguna iritsi bitartean, baina beti ere, akats horiek zuzentzeko eta ez beste ezertarako. Arrazoibideak idatziz aurkeztu beharko dituzte Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzak Gipuzkoan duen lurralde-bulegoan: Easo kalea 10, Donostia-San Sebastián (20006).

Donostia-San Sebastián, 1998ko irailaren 22a.

Bulego-burua,

JOSÉ M.ª ZALDIVAR CARRANZA.

ITSASONDO UDALERRIAN IDOIAGA K. T.Z.RA JOANGO DEN AIRETIKO LINEA ELEKTRIKOA

(13,2 kV. ZIRKUITU BAKUNA) ETA IDOIAGA IZENEKO K.T.Z.A.

LÍNEA ELÉCTRICA AÉREA A 13,2 kV. S/C, DERIVACIÓN AL C.T.I. IDOIAGA Y CENTRO DE

TRANSFORMACIÓN TIPO INTEMPERIE DENOMINADO IDOIAGA, EN EL T. M. DE ITSASONDO.

LURSAILA UDALERRIA JABEA / HELBIDEA HILABETEA EGUNA ORDUA UDALA

FINCA TÉRMINO PROPIETARIO MES DIA HORA AYUNTAMIENTO

MUNICIPAL DOMICILIO

4 y 6 ITSASONDO D. José M.ª Sarasola Sarasola Urria / Octubre27 11:30 ITSASONDO

Caserío Sarobe

Itsasondo

1 ITSASONDO D. Javier Ceberio Zubeldia Urria / Octubre27 12:00 ITSASONDO

C./ Arana n.º 5-3.º Izda.

Ordizia

3 y 5 ITSASONDO D. Martín Garmendia Jauregui Urria / Octubre27 12:30 ITSASONDO

Caserío Sarobe

Itsasondo


Azterketa dokumentala