Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4614

252/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Beasaingo (Gipuzkoa) «Txindoki» BHI eta «Alkartasuna» BHI herri ikastegien bategitea ezartzen duena.

Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen bidez, sistema biko sarean (publikoa eta pribatua) egituratzen da unibertsitateaz kanpoko euskal hezkuntza. Lege horretako gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrenean aukera librea ematen zaie ekainaren 29ko 10/1998 Legearen aplikazio eremuan sartutako ikastolei, bai sare publikoarekin bat egin dezaten edo ikastegi pribatu legez behin-betiko jarrai dezaten.

1/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrena aplikatuz eman zen maiatzaren 4ko 123/1993 Dekretua, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoen sarean biltzeko ikastolek daukaten aukera-eskubideaz baliatzeko prozedura arautzen duena. Dekretu horretako 6.3. atalean ezartzen denez, biltze-aukera egin duen ikastola bakoitza, Gobernu Kontseiluaren dekretu-bidez, sortu egingo da ikastetxe publikoaren izaeraz; ondorioz, sare publikoan sartuko dela behin-betiko izaeraz.

Otsailaren 1eko 73/1994 Dekretu-bidez, Haur Hezkuntzako, Lehen mailako Hezkuntzako eta BBBko Beasaingo «Alkartasuna» ikastegi publikoa sortu zen Gipuzkoako Lurralde Historikoan. «Alkartasuna» ikastolaren titulartasuna eta bertako langileak EAEko Administrazioak bereganatzea ekarri zuen horrek, hain zuzen ere Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legean adierazten den moduan.

LOGSEren gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrenak baimena ematen die eskumena daukaten Administrazioei bidezkotzat jotzen dituzten eraldaketak eta egokitzapenak egiteko eta, ondorioz, gaur egungo ikastegi publikoak LOGSEn xedatutakoarekin bat egin dezaten. Horrela, bada, ikastegi publikoen berrantolaketa-prozesua gauzatu da, orain dauden egiturak LOGSEk definitutako hezkuntza-diseinura eta Eskola-barrutien ezaugarri geodemografikoetara egokituz. Hala ere, zenbait arrazoi direla-eta, uztailaren 28ko 195/1998 Dekretuaren (abuztuaren 19ko EHAA) zioen adierazpenean agertzen den moduan, «Alkartasuna» ikastegian aplikatzea atzeratu egin da.

Uztailaren 28ko 195/1998 Dekretuak hiru ikastegi berri sortu ditu «Alkartasuna» ikastegitik bereiziz. Horien funtzionamendua 1998-99 ikasturtean hasiko da. Aipatutako Dekretuaren 1. atala aplikatzearen ondorioz, Beasaingo (Gipuzkoa) udalerrian Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoak ematen dituzten ikastetxe bi daude: «Txindoki» BHI eta «Alkartasuna» BHI.

Hezkuntza osoa modu zuzenean planifikatzeko, eta Beasaingo (Gipuzkoa) udalerriko hezkuntza-eskaintza publiko osoa hobetzeko eta dauden giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzeko, ikastegi publiko biak ikastegi bakarrean bategitea egoki da, derrigorrezkoaren ondoko mailako hezkuntzak, batxilergoak eta prestakuntza-zikloak, emateko.

Horren ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 29ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honakoa

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Beasaingo (Gipuzkoa) «Txindoki» BHI eta «Alkartasuna» BHI ikastegiek bategingo dute. Hori dela-eta, bategindako ikastegiak kendu eta bategitearen ondorioz sortutako ikastegia ezartzen da. Ikastegi horren izena «Txindoki-Alkartasuna» BHI izango da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko hezkuntzako ikasketan emango ditu. Bategite honek 1998-99 ikasturtearen hasieratik aurrera hartuko du indarra.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Bategiten duten ikastegietan behin-betiko destinoa daukaten irakasleak eta «Txindoki» BHIan behin betiko plaza duten irakasle ez diren langileak ikastegi berriko plantilan sartuko dira, eta dagozkien espezialitatean eta hizkuntz eskakizunean mantenduko dute euren lanpostuaren titulartasuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Dekretu hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko baimena ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala