Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4610

ERABAKIA, 1998ko irailaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako taldekako ikerketa-beka bat eta banakako lau ikerketa-beka esleitzen dituena.

1998ko uztailaren 1ean Zuzendaritza honek hartutako Erabakiaren bidez (1998ko uztailaren 10eko EHAA, 129 zk.), Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak taldekako ikerketa-beka bat eta banakako lau ikerketa-beka emateko deialdiaren indarrez bideratutako espedientea ikusi da. Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolako Errektoretza Kontseiluko kideek eratutako epaimahai kalifikatzaileak hartutako proposamena kontuan hartu da.

Hori guztia dela-eta,

XEDATU DUT:

Lehenengo atala.– Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren taldekako ikerketa-beka baten esleipena onartzea, I. eranskinean agertzen diren baldintzetan.

Bigarren atala.– Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren banakako lau ikerketa-bekaren esleipena onartzea, II. eranskinean agertzen diren baldintzetan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 24a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

I. ERANSKINA

LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAK IKERKETA-BEKA BAT ESLEITZEA IKERTZAILEEN TALDE BATI

ERABAKI DUT

Lehenengoa.– Aipaturiko beka ondoren zehazten den taldeari esleitzea, adierazten den ikerlanari ekiteko:

Eduardo Rojo Fraile, Jorge Cabrera Bartolomé eta Enrique Guinea De Andrés «Las autopistas: paisaje de vida».

Bigarrena.– Ordezko taldeak izendatzea, ordezkapen-hurrenkeraren arabera, ukoa edo bestelako gorabeheraren bat izaten denerako.

1.– Iñaki Galarraga Aldanondo, Luis Sesé Madrazo, Ana Azpiri Albistegui «Arquitectura y Urbanismo en Donostia-San Sebastián».

2.– Demetrio Loperena Rota, Pilar Diez Arregui, Javier Sáenz Eceizabarrena, «Problemática, régimen jurídico e implicaciones económicas de la pesca con redes de enmalle a la deriva en el Golfo de Bizkaia: especial referencia al Derecho Comunitario».

Hirugarrena.– Eskaria aurkeztu duten gainerako taldeek bekarik gabe geratu direla adieraztea.

Laugarrena.– Interesatuei jakinarazi nahi zaie erabaki honek ez duela administrazio-bidea agortzen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Erabakiaren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaiola Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz geroztik hasita, lehenago aipatu den azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo atalen arabera. Errekurtso horri berariazko erabakirik egiten ez bazaio gaitzetsi egin dela ulertu behar da.

II. ERANSKINA

LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAREN LAU IKERKETA-BEKA ESLEITZEA

ERABAKI DUT

Lehenengoa.– Aipaturiko lau bekak ondoren zehazten diren pertsonei esleitzea, adierazten diren ikerlanei ekiteko:

1.– Esther Ibarluzea Bustamante andreari, «Los modos verdes de movilidad como estrategia hacia la sostenibilidad».

2.– Mónica Alonso Martínez andreari, «Regeneración urbanística de Santurtzi: una nueva ciudad».

3.– Pedro Lasagabaster Armendariz jaunari, «Estudio de los valores naturales y de los problemas ambientales más relevantes de la Mancomunidad del Alto Deba».

4.– Iñigo José Ajuria Iturrioz jaunari, «Gestión de los residuos de la Comunidad Autónoma del País Vasco».

Bigarrena.– Ordezkoak izendatzea, ordezkapen-hurrenkeraren arabera, ukoa edo bestelako gorabeheraren bat izaten denerako.

1.– Patricia Garrido Courel, «Articulación de la nueva normativa de residuos con la Ley General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, su conexión con las políticas económicas, industrial y territorial. Puesta en práctica y alcance de los objetivos en materia de Medio Ambiente».

2.– Iratxe Regidor Fuentes, «La margen izquierda y el Medio Ambiente»

Hirugarrena.– Begoña Villanueva García kanpo uztea, eskaturiko urtegunaren ondoren lortu zuelako titulazioa.

Laugarrena.– Deialdiaren zortzigarren oinarrian elkarrizketa-aldira igarotzeko eskatzen diren 50 puntuak gainontzeko eskatzaileek lortu ez dituztenez, bekarik gabe geratu direla adieraztea.

Bosgarrena.– Interesatuei jakinarazi nahi zaie erabaki honek ez duela administrazio-bidea agortzen eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Erabakiaren aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaiola Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean, Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz geroztik hasita, lehenago aipatu den azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo atalen arabera. Errekurtso horri berariazko erabakirik egiten ez bazaio gaitzetsi egin dela ulertu behar da.


Azterketa dokumentala