Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4606

1625/1998 ERABAKIA, abuztuaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko Santiago Larburu Echaniz jauna izendatzen duena.

Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen ekainaren 25eko 1452/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 136. zenbakian argitaratu zen, 1998ko uztailaren 21ekoan alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Santiago Larburu Echaniz jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Santiago Larburu Echaniz jauna Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea. Bigarrena.– Zuzendari berria lanpostuaz jabetzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Lansaria 3. taldeko ospitaleko zuzendari medikoari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 6.985.949 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abuztuaren 27a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala