Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4603

1634/1998 ERABAKIA, abuztuaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Mendaroko Ospitaleko gestio ekonomikoko zuzendariaren lanpostua betetzeko Amaia Leiaristi Areta andrea izendatzen duena.

Gipuzkoako Osasun Barrutiko Mendaroko Ospitaleko gestio ekonomikoko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen ekainaren 11ko 1356/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 132. zenbakian argitaratu zen, 1998ko uztailaren 15ekoan alegia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Amaia Leiaristi Areta andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Amaia Leiaristi Areta andrea Gipuzkoako Osasun Barrutiko Mendaroko Ospitaleko gestio ekonomikoko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Goi-zuzendaritzako kontratua formalizatzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Lansaria 4. taldeko ospitaleko gestio ekonomikoko zuzendariari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 6.200.187 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abuztuaren 26a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala