Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4602

1633/1998 ERABAKIA, abuztuaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako-Ekialdea Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko Jesús María Gorritxo Labiano jauna izendatzen duena.

Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako-Ekialdea Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen uztailaren 15eko 1341/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 132. zenbakian argitaratu zen, 1998ko ekainaren 15ekoan alegia. <P ALIGN="JUSTIFY">Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jesús María Gorritxo Labiano jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Jesús María Gorritxo Labiano jauna Gipuzkoako Osasun Barrutiko Gipuzkoako-Ekialdea Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Goi-zuzendaritzako kontratua formalizatzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.

Hirugarrena.– Lansaria 1. taldeko eskualdeko zuzendari medikoari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 6.493.446 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.

Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abuztuaren 26a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala