Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4601

256/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko Industrialen Kontseilua sortzen duena.

Autonomia-Estatutuko 10.22 atalean xedatzen denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak erabateko eskumena du lanbide elkargoei eta tituludun lanbideei dagokienetan eta, hori, Konstituzioko 36. eta 139. ataletan xedatzen direnak alde batera utzi gabe.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen indarrez garatu egin zen aipatutako eskumen hori. Eta lege horretako 741. atalean, lanbide-kontseilu bakarra sortzeko ahalbideak zabaldu egiten dira; horretarako, lanbide-elkargoak batu egin beharko dira, baina tituludun lanbide batek antolakuntza kolehiatua izan dezanaren baldintzapean.

Atal horretako 3. lerroaldean xedatzen denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialek, euren arteko akordioa lortu ondoren, bidezkoa den ekimena bultzatu zuten Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrean, honek Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko Industrialen Kontseilua sor zezan.

Era honetan, honako hauek lortzea nahi da: alde batetik, xedapenek korporazio profesionalei ematen dizkieten helburuak emankortasunez betetzen lagunduko dien lanabes bikain batez Injineritza Tekniko Industrialaren lanbidea hornitzea; eta bestetik, berorren egiturak, lurralde historikoen errealitateari egokitzea. Hori lortzeko, erraztu eta bizkortu egingo dira, lanbide horrek, administrazio publikoekin oro har eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin izango dituen harremanak.

Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez; eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 29an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Sorrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko Industrialen Kontseilua sortzen da. Nortasun juridikoa eta Injinerutza Tekniko Industrialaren goreneko ordezkotza eta defentsa egiteko erabateko gaitasuna izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, beti ere, gizartearen interes eta behar orokorrak kontuan hartuta.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.– Batzorde kudeatzailea.

1.– Dekretu hau indarrean jartzean, Batzorde Kudeatzaile bat sortuko da. Eta honako hauek osatuko dute batzorde hori, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko Industrialen Elkargo bakoitzeko bi ordezkarik hain zuzen.

2.– Batzorde kudeatzaileak behin-behineko estatutuak landu beharko ditu dekretu hau indarrean jar dadin egunean hasi eta sei hilabeteko epearen barruan. Kontseiluko gorbernu-organoak sortzeko eta jarduteko arauak jaso beharko dira berorietan.

3.– Behin-behineko estatutu horiek, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidali beharko dira, legeei egokitzen zaizkien ala ez ziurtatu ahal izateko hilabeteko epearen barruan. Epe hori beteta ere inolako oharrik ez egitea gertatuz gero, indarrean dauden legeekin bat datozela joko da.

Bigarrena.– Kontseiluaren sorrera.

1.– Aurreko xedapenean aipatu diren behin-behineko estatutuetan xedatuta dagoenari jarraituaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko Industrialen Kontseiluak erabateko gaitasuna izango du jarduteko, gobernu-organoak eratu daitezenetik hasita.

2.– Sorrera-egun horretatik hasi eta hilabeteko epearen barruan, sorrera horren berri emango zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izan dadin.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Perituen eta Injineru Tekniko Industrialen Kontseiluak, azaroaren 21eko 18/1997 Legeko 45. atalean aipatzen diren estatutuak landu beharko ditu kontseilu hori eratu dadin egunetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan. Gero Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidali beharko ditu, honek onarpena eman diezaien eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ditzan, berorien legezkotasuna ziurtatu ondoren. Lehen aipatu den lege hori, tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzkoa da.

AKZEN XEDAPENA

Bakarra.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala