Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
3927

IRAGARPENA, 1998ko uztailaren 28ko 11 zenbakidun Foru Akordioari buruzkoa. Bilbao udal mugarteko Arraiz mendian hiri hondakin solidoen balorazio energetikoa egiteko sistema orokorra garatzea xedetzat duen plan berezia jendaurrean edukitzeko epealdia luzatu egiten da akordio horren bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiak, 1998ko uztailaren 28an egin duen bileran, ondoko erabakia hartu du:

Lehenengoa.– Bilbao udal mugarteko Arraiz mendiko hiri hondakin solidoen balorazio energetikorako sistema orokorra garatzeko Plan Bereziaren hasierako onespenaren ostean egin den jendaurreko erakusketaldia 1998ko irailaren 30era arte luzatzea. Hondakinak Arraiz mendian gordeko dira.

Bigarrena.– Honako erabaki honi buruzko bidezko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta eguneroko prentsan argitaratzea.

Hirugarrena.– Erabaki honen berri Bilbaoko Udalari eta espedientean interesatuak diren guztiei ematea.

Laugarrena.– Adierazi egingo da Plan Berezia jarraiko zerrendan azalduko diren tokietan azter daitekeela; toki horietan alegazioen idazkiak aurkez daitezke, indarrean dagoen legerian herri administrazioei zuzentzen zaizkien dokumentuen aurkezpenari buruz ezarri dena gora-behera:

– Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Foru Saila; Errekalde Zumardia, 30.a. 3. solairua, Bilbao.

– Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintza Foru Saila; Errekalde Zumardia, 30.a. 6. solairua, Bilbao.

Hirigintzako foru diputatua,

JOSU MONTALBÁN GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala