Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3921

LEHIAKETA, kudeaketa zuzeneko zentroetan catering enpresek hornituriko otorduen kalitatearen auditoriak egiteko enpresa bat kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekipamendu Unitatea.

c) Espedientearen zenbakia: 024/98.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: kudeaketa zuzeneko zentroetan catering enpresek hornituriko otorduen kalitatearen auditoriak egitea.

b) Loteak: lote bakarra.

c) Gauzatzeko lekua: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko hainbat herri ikastetxe.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua esleitzen denetik 98.12.31 arte.

Zatikako epeak: horrelakorik ez dago.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 2.000.000 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin–behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b), c), d) eta e).

Baliabide Zuzendaritza, Ekipamendu Unitatea, Wellingtongo Dukea kalea, 2- 01010 Vitoria-Gasteiz.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko irailaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena:

b) Bestelako betebeharrak: kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoak: batetik, Berariazko Klausula Administratiboen Pleguko 7. puntuan adierazitakoak eta, bestetik, plegu horretako karatulako 19. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko irailaren 28ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» eta kartazalak Berariazko Klausula Administratiboen Pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2.– Helbidea: Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukearen kaleko 2an dagoen Ekipamendu Unitatean entregatuko dira.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 1998.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua -5 Aretoa-.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Vitoria-Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Eguna: 1998ko irailaren 29a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarpen gastuak: esleipena hartzen duenaren kontura joango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 28a.

Kontratazio Mahaiko zuzendaria,

IMANOL LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala