Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
3919

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 29koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 1998ko maiatzaren 12ko Erabakiaz (EHAA, 1998-05-22; 94 zk.) hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko frogetarako deia egin zuen. Deialdi honi dagokion lehenengo azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Gauzak horrela,

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– 1998ko maiatzaren 12ko Deialdiari dagokion ohiko azterketaldian hizkuntza eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzea, erabaki honen eranskinean jasotakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen den biharamunetik hasita, interesatuek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean.

Azterketara aurkeztuta ez gai izan diren azterketariek, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, deialdiari dagozkion konparaziozko azterketak egiteko aukera izango dute.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 29a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

ERANSKINA / ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala