Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Irungo Udala
3918

IRAGARPENA, Drogamenpekotasunen Teknikariaren postu bat lehiaketa-oposizio librearen prozedura bitartez jabetzan betetzeko deialdiari buruzkoa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 143. zk., 1998ko uztailaren 30ekoa, Drogamenpekotasunen Teknikariaren postu bat lehiaketa-oposizio librearen prozedura bitartez jabetzan betetzeko deialdia zuzenduko duten oinarrien testua oso-osorik argitaratzen da.

Eskariak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bakarrik argitaratuko da eta Udaletxeko iragartokian ere ikusgai jarriko da, deialdiaren oinarrietan esaten dena betez.

Irun, 1998ko abuztuaren 6a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala