Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Errenteriako Udala
3917

IRAGARPENA, jakinarazletarako plaza bat betetzeko eta ofizial pintore bat kontratatzeko deialdiari buruzkoa.

Gipuzkoa Lurraldeko Aldizkari Ofizialean, 1998-08-05eko 146 zenbakian argitaratuta daude Udal honetako Jakinarazle plaza bat hornitzeko, Administrazio Bereziko Eskalan sailkatua, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Betebehar Bereziak dituzten plazen klasekoa eta Ofizial Pintore bat kontratatzeko deialdiak arautuko dituzten oinarriak, txanda irekian.

Eskariak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi hauei buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Rentería, 1998ko abuztuaren 6a.

Alkateordea,

JOSÉ CARLOS SÁNCHEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala