Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 1998ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura
3914

AGINDUA, 1998ko abuztuaren 14koa, Kultura sailburuarena, 1998/99 ikasturterako, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko (SHEE-IVEF) zerbitzuengatik ordaindu beharko diren prezioak finkatzen dituen Agindua aldatzen duena.

1998ko abuztuaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundeko (SHEE-IVEF) zerbitzuengatik ordaindu beharko diren prezioak finkatzen dituen Kultura sailburuaren 1998ko uztailaren 31ko Agindua, argitaratu da.

Agindu horren zioen adierazpenean Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren Ariel eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legea aipatzen zen. Lege hori Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeak berriki indargabetu du. Hortaz, aipatutako aginduan erreferentzia egin behar zitzaion uztailaren 21az gero indarrean dagoen Legeari.

Halaber, prezio publikoen bidez ordaintzearen gai izan daitezkeen ogasun, zerbitzu eta ekintzak zehazten dituen abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren aipamena baliagarria zen. Izan ere, aurreko dekretua ordezten duen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretua, 1998ko abuztuaren 7az gero indarrean dago, hau da, 1998ko uztailaren 31 eta gero; egun horretan, 1998/99 ikasturterako prezioak finkatzen dituen Agindua eman zen. Aurreko lerroaldian adierazitakoaren nahitaezko aldaketak indarrean dagoen ordenamendu juridikoari aipatutako prezioak ezarri ahal izateko erreferentziak doitzeko aukera ematen du, zeren eta aldaketa horrek aipatu dekretua indarrean sartu eta gero ondorioak baititu.

Hori horrela, honako hau

XEDATU DUT:

Bakarra.– 1998ko uztailaren 31ko Aginduaren zioen adierazpena aldatzea, ondoren zehazten den bezala:

«Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren Ariel eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 178. atalak ematen dizkidan agintepideez baliatuz eta prezio publikoen bidez ordaintzearen gai izan daitezkeen ogasun, zerbitzu eta ekintzak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera, dagokion zehaztapidetzari Ogasun eta Herri Administrazio Sailak baiezko irizpena emanda» .

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko abuztuaren 14a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala