Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1998ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
3563

IRAGARPENA, "Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta Instituzionalean zenbait lan gauzatzeko auditoreak kontratatzea" xede duen aholkularitza eta sorospen kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (Esp.: KBN C02/19/1998).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Aurrekontuen eta Ekonomi Kontrolerako Sailordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: KBN C02/19/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta sorospena.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta Instituzionalean zenbait lan gauzatzeko auditoreak kontratatzea.

c) Lizitaziorako iragarpena argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 1998ko maiatzaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 90 zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak, Kontratazio Organoak 1998ko maiatzaren 4an emandako Erabakiaz.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hogeita hamar milioi (30.000.000) pezeta.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 1998ko uztailaren 3a.

b) Kontratista: UTE Coopers & Lybrand, S.A. / Price Waterhause Auditores.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa:

Zazpi mila eta laurehun (7.400) pezeta/ordu/senior. Bost mila hirurehun eta berrogeita hamar (5.350) pezeta/ordu/laguntzaile.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 14a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala