Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1998ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3562

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1998ko apirilaren 8a.

IDAZKARIA.

Prozedura-mota: BABES JURISDIK.

Errekurtsoaren zenbakia: 743/98, Sekzioa: 1.

Aurkezte eguna: 98-02-18.

Errekurtsogilea: BEGOÑA HURTADO HURTADO.

Egintza burutu duen administrazioa: OSAKIDETZA.

Errekurritutako egintza: LANGILEEN KONTRATATAZIOARI BURUZ OSAKIDETZARI EGINDAKO ESKABIDEAREN USTEZKO EZESPENA ISILTASUN ADMINISTRATIBOA DELA-ETA. ESKABIDEA MARTXOAREN 11KO 51/97 DEKRETUAREN BABESEAN EGIN ZEN; DEKRETU HORREN BIDEZ, OSAKIDETZAKO OSASUN ERAKUNDEETAN ALDI BATERAKO KONTRATAZIOETARAKO ZERRENDEN SISTEMA ARAUTZEN DA.


Azterketa dokumentala