Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1998ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
3561

EDIKTUA, Vitoria-Gasteizko Udalaren 1998ko martxoko 30 Dekretuaren aurka aurkezturiko errekurtsoa dela-eta abiarazitako 1521/98-2 ohiko prozeduratik datorrena. Martxoko 30 Dekretua: obrak egiteko emandako lizentzi bat indargabetzen duena.

Administrazioarekiko Auzibidetarako Jurisdikzioari buruzko Legearen 118.2 atalean xedatutakoa beteaz, aditzera ematen da lege horretan berorretan zehazturiko prozedura berezia abiarazten dela, hain zuzen ere, legeak urratzea dela-eta udalen erabakiak bertan behera uztekoa. Prozeruraren gaia: ustez hirigintza arloko arau-haustea dela-eta, Gumersindo Ojea Pazos jaunari emandako lizentzia indargabatzen duen Vitoria-Gasteizko Udalaren 98-3-30eko Erabakia, beronetan, halaber, hasitako obrak beherehalakoan bertan behera uztea agintzen da.

Eta iragarpen honek beste honetarako ere balio du: erabakiaren alde edo kontra egin nahi dutenei epea jartzeko, hain zuzen ere, bederatzi eguneko epearen barruan autoetan agertu ahal daitezen.

Bilbao, 1998ko apirilaren 8a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala